Espetxe eredua. Euskal presoak
Distantzia bertze alde?
Luze gabe 31 euskal presok beharko lukete Zaballa, Basauri eta Martuteneko espetxeetan, eta Jaurlaritzak espetxeen eskumena eskuratzeak lekarzkiekeen onurek eztabaida sortu dute sektore batzuetan. Espainiaren mugen barnean jokatu beharko dute kartzelek, Jaurlaritzak ematen dien malgutasunaz.
2021-03-14 / Maddi Ane Txoperena Iribarren
Eusko Jaurlaritzak izanen du laster espetxeetako eraikinak, langileak eta, are, eredua kudeatzeko ahalmena, eta mesfidantza piztu du horrek Espainiako zenbait sektoretan. ETArekin lotuta egoteagatik zigorturiko euskal presoen patua dute kezka iturri: espetxeetako atea zabalduko ote die eskumenak? Aterako ote dira lehenago, edo erraztuko ote zaie gizarteratzea?
Eusko Jaurlaritzako eta EAJko ordezkariek argi errana dute ezetz. Edo, gutien-gutienez, zehaztua dute gainerako preso guzien baldintza berak izanen dituztela zio politikoekin loturiko presoek. Joan den astean, Andoni Ortuzar EAJren EBB Euskadi Buru Batzarreko presidenteak argi adierazi zuen Espainiako TVE telebista katean egindako elkarrizketa batean: «Espetxe politika berdina izango da ETAko presoekin eta gainontzekoekin». Olatz Garamendi Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuak ere otsail akaberan oroitarazi zuen Espainiako Gobernuari dagokiola espetxe legedia eta, beraz, hori ezinen duela Eusko Jaurlaritzak aldatu. «Beste kontu bat da espetxe eskumenen eskualdaketak Euskadira ekarriko dituela kartzelen antolaketa eta funtzionamendua, eta ahalbidetuko duela lan hezkuntzari edota presoen gizarteratzeari buruzko gaiei heltzea», zehaztu zuen Garamendik.
BERRIAk gaia aztertu du hainbat aditurekin, eta, EAJk eta Eusko Jaurlaritzak aitzinatu gisan, horien arabera ere aldaketa ez da muinekoa izanen, Zigor Kodeak eta espetxe legediak Espainiako Gobernuaren esku segituko baitute. Bertzerik da Eusko Jaurlaritzak zer malgutasunez jokatzen utziko dien espetxeetako zuzendaritzei, kartzelaldiak modu batekoak edo bertzerakoak izan daitezen, eta, horrekin batera, kanpoarekiko harremana.
Gerta daiteke, ordea, espetxe zaintzako epaileak gradu aldaketa hori gibelera botatzea, Kataluniako preso independentisten kasuan gertatu den bezala: Lledonerseko espetxeko tratamendu batzordeak eskatuta, Generalitateko Justizia Kontseilaritzak hirugarren gradua eman zien urtarrilean Jordi Cuixart, Jordi Sanchez, Oriol Junqueras, Joaquim Forn, Raul Romeva, Jordi Turull eta Josep Rulli, baina, fiskalak helegitea jarrita, espetxe zaintzako epaileak bigarren gradura itzularazi ditu asteon. Eta kartzelara bueltatu behar izan dute.
Euskal presoek badute arazo erantsi bat horretan: 2003tik Espainiako Auzitegi Nazionalean dago «terrorismo» gaiei dagokien espetxe zaintzako epailea, eta, beraz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako presondegietan egonda ere, euskal presoei buruz ebatziko lukeena ez litzateke Ruth Alonso EAEko espetxe zaintzako epailea izanen: Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentraleko Jose Luis Castro izango da aurrerantzean ere euskal presoei dagozkien gaiez erabakiko duena. Baldintzapeko askatasunei buruz, halaber, hark ebatziko du hemendik aitzinera ere —espetxe zaintzako eskumen osoa berreskuratzeko, legea aldatu beharko litzateke—.
Eusko Jaurlaritzako eta EAJko ordezkariek argi errana dute ezetz. Edo, gutien-gutienez, zehaztua dute gainerako preso guzien baldintza berak izanen dituztela zio politikoekin loturiko presoek. Joan den astean, Andoni Ortuzar EAJren EBB Euskadi Buru Batzarreko presidenteak argi adierazi zuen Espainiako TVE telebista katean egindako elkarrizketa batean: «Espetxe politika berdina izango da ETAko presoekin eta gainontzekoekin». Olatz Garamendi Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuak ere otsail akaberan oroitarazi zuen Espainiako Gobernuari dagokiola espetxe legedia eta, beraz, hori ezinen duela Eusko Jaurlaritzak aldatu. «Beste kontu bat da espetxe eskumenen eskualdaketak Euskadira ekarriko dituela kartzelen antolaketa eta funtzionamendua, eta ahalbidetuko duela lan hezkuntzari edota presoen gizarteratzeari buruzko gaiei heltzea», zehaztu zuen Garamendik.
BERRIAk gaia aztertu du hainbat aditurekin, eta, EAJk eta Eusko Jaurlaritzak aitzinatu gisan, horien arabera ere aldaketa ez da muinekoa izanen, Zigor Kodeak eta espetxe legediak Espainiako Gobernuaren esku segituko baitute. Bertzerik da Eusko Jaurlaritzak zer malgutasunez jokatzen utziko dien espetxeetako zuzendaritzei, kartzelaldiak modu batekoak edo bertzerakoak izan daitezen, eta, horrekin batera, kanpoarekiko harremana.
ZENBAT EUSKAL PRESO DAUDE?
Gaur-gaurkoz, ETArekin loturiko 21 euskal preso daude Euskal Herriko kartzela edo zentroetan: zortzi Zaballan ari dira zigorra betetzen —horietatik hiru ez dira EPPK-koak—; bortz Martutenen, bakarra Basaurin, eta bortz Iruñean. Bertze bi, berriz, zentro berezietan daude, eritasunengatik: Aita Mennin bat (Arrasate, Gipuzkoa) eta Gasteizko Besarkada Etxea zentroan bertzea. Luze gabe bertze hamazazpi euskal preso ekarri beharko lituzkete Euskal Herrira, Espainiako Espetxe Erakundeek iragarria dutenez: hamar ekarriko dituzte Zaballara, lau Martutenera, bakarra Basaurira, eta bi Iruñera. Iragarritako Euskal Herriratzeak gauzatzen direnean, beraz, 31 euskal presok egon beharko lukete Araba, Bizkai eta Gipuzkoako kartzeletan —bertze zazpi Iruñean egonen dira—. Eusko Jaurlaritzak garatuko duen espetxe ereduak 31 euskal presori eraginen die, beraz, oraingoz: euskal presoen %14 baino ez dira.ZER MANTENDUKO DA BERDIN?
Eusko Jaurlaritzak argi erran bezala, eskumenak ez du magiarik eginen: izan ere, Zigor Kodea Espainiak ezarritakoa da, eta hala izango da aurrerantzean ere. Beraz, Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarritako espetxe zigorrek bere horretan segituko dute. Berdin espetxeetako legediak eta araudiak ere: Eusko Jaurlaritzak ezinen ditu horiek aldatu. Dagoen araudiaren barnean, halere, malgutasunez jokatu ahal izanen dute espetxeek, Jaurlaritzak jartzen dituen baliabideen eta asmoen arabera. Gradu aldaketetan eragin dezake, adibidez: izan ere, espetxe bakoitzeko tratamendu batzordeak proposatzen du preso bat bigarren edo hirugarren gradura igaroko den, eta Jaurlaritzak izendatuko lituzke tratamendu batzorde horretan dauden kideak.Gerta daiteke, ordea, espetxe zaintzako epaileak gradu aldaketa hori gibelera botatzea, Kataluniako preso independentisten kasuan gertatu den bezala: Lledonerseko espetxeko tratamendu batzordeak eskatuta, Generalitateko Justizia Kontseilaritzak hirugarren gradua eman zien urtarrilean Jordi Cuixart, Jordi Sanchez, Oriol Junqueras, Joaquim Forn, Raul Romeva, Jordi Turull eta Josep Rulli, baina, fiskalak helegitea jarrita, espetxe zaintzako epaileak bigarren gradura itzularazi ditu asteon. Eta kartzelara bueltatu behar izan dute.