Igor Gonzalez Sola euskal presoa hilik agertu da bere ziegan, Martutenen
2005eko martxoan atxilotu zuten Donostian, eta aurtengo martxoan bete zituen zigorraren hiru-laurdenak. Bilbokoa zen, eta 47 urte zituen
2020-09-05 / Jon O. Urain
Igor Gonzalez Sola Bilboko presoa hilik topatu dute Martuteneko kartzelan. Espetxe Instituzioetako iturriek zabaldu dutenez, atzo goizean topatu zuten hilotza, eta guardiako epaileari eman zioten gertatutakoaren berri. 19:30 aldera izan zuten haren ingurukoek heriotzaren berri. 47 urte zituen Gonzalez Solak, eta uztailean eraman zuten Martuteneko espetxera. Aurrez, 2018an, Valdemorotik (Madril, 420 km) Soriara (Espainia, 230 km) eraman zuten, bigarren gradura pasatzearekin batera. Utzia zuen Euskal Preso Politikoen Kolektiboa.
2005eko martxoan atxilotu zuten Donostiako Antigua auzoko etxebizitza batean, ETAri laguntzea, dokumentuak faltsutzea eta armak gordetzea egotzita. Inkomunikatuta igaro zuen atxiloaldia, eta torturak salatu zituen. 20 urteko kondena ezarri zioten. 2008an eta 2009an, bere buruaz beste egiten saiatu zen, lehenbizi Puertoko kartzelan eta gero Badajozkoan. Aurengo martxoan bete zituen zigorraren hiru-laurdenak.
Gainera, 2014an, Etxerat elkarteak salatu zuen Gonzalez Solaren ama Bixenta Solari anbulantzia bat ukatu ziotela. Semearekin aurrez aurreko bisita egitera joan zen bere bi urteko bilobarekin, eta labain egin eta buruan kolpea hartu zuen. Elkarteak ohar batean salatu zuen funtzionarioek ez ziotela utzi anbulantziari deitzen, eta, azkenean, beste preso baten senideek eraman zuten ospitalera; hamahiru grapa behar izan zituen buruan.
Gonzalez Solarekin, hemezortzi dira kartzelan hildako euskal presoak. Horietatik zazpi gaixotasunen ondorioz edo osasun arazo batengatik, eta beste bederatzi beren buruaz beste eginda agertu ziren. Azkena Xabier Rey Urmeneta izan zen; 2018ko martxoan hil zen, Puerto III-n zegoela.
Gonzalez Sola kartzelan hil izana onartezintzat jo du EH Bilduk: «ETAk indarkeriaren erabilera behin betirako utziko zuela iragarri zuenetik bederatzi urte bete direnan, eta erakundea desagertu zenetik bi urte baino gehiago bete direnean, ulertezina da oraindik ere presoak espetxean izatea». Indar subiranistaren arabera, Gonzalez Solaren heriotzak «berriro ere egiaztatu du ezinbestekoa dela presoak berehala beren etxeetara itzultzea. Euskal gizartearen gehiengoak behin eta berriro aldarrikatu duen elkarbizitza demokratikoaren eraikuntzak urratsak ematea eskatzen du, eta bide horretan funtsezkoa da euskal presoak lehenbailehen aske uztea». Zentzu horretan, uste dute premiazkoa dela Espainiako Estatuak bere espetxe politika aldatzea. EH Bilduk doluminak helarazi dizkie Gonzalez Solaren senideei eta lagunei.
Lau preso lekuz aldatuta
Espainiako Espetxe Erakundeek lau euskal presoren lekualdaketen berri eman zuen atzo: Idoia Mendizabal eta Jon Gonzalez Picassenteko (Valentzia, Herrialde Katalanak) espetxean zeuden, eta Aranjuezera (Madril) mugituko dituzte. Ume bat daukate, eta Picassenteko amen moduluan zegoen, Mendizabalekin. Espetxe Erakundeen arabera, itxi egingo dute Picassenteko amen modulua —Alacanten zabalduko dute bertze bat—, eta bi presoak Aranjuezkora mugituko dituzte orain. Gonzalezi bigarren gradua eman diote; Mendizabalek, aldiz, lehen graduan segituko luke. Bertze mugimendua Asier Bengoa Lopezi eta Faustino Marcos Alvarezi dagokie: Herrera de la Manchatik (Ciudad Real, Espainia), Darocara lekualdatuko dituzte (Zaragoza, Espainia). Euskal Herritik hurbilxeago egonen dira, beraz. Espetxeak proposatu du Bengoa bigarren gradura igarotzea; Alvarezek beteak ditu kondenaren hiru laurdenak.
Urko Labeaga Garcia euskal presoari, berriz, hirugarren gradua eman diotela jakinarazi dute. 1998tik dago espetxean Labeaga, eta zigorraren hiru laurdenak bete zituen 2017an. Asturiasen daukate preso, eta espetxeak proposatu du Donostiara eramateko.