Bide berri bat ireki da Parisen
Ebazpen judizial bategatik gerturatu dute Mikel Karrera, azkeneko urtebeteko presoak ez bezala
2019-05-23 / Enekoitz Esnaola
�Erabaki hau aitzindaria da», esan du Bake Bideak Mikel Karrera Sarobe euskal presoaren gerturatzeari buruz. Bederen, bide berri bat ireki da Parisen: iazko otsailetik aurrera Frantziak Euskal Herri ingurura hurbildutako euskal presoak ez bezala, ebazpen judizial baten ondorioz gerturatu dute Karrera (Iruñea, 1972).
Parisko Auzitegi Administratiboak hartu du erabakia, presoaren abokatu Maritxu Paulus Basurkok aurkeztutako argudioak ontzat jota, eta irmoa da ebazpena. Karrerak, lehenik, Justizia Ministerioari eskatu zion hurbiltzeko, kartzelan Paris aldean zegoela-eta haren familiak bisita egiteko zailtasunak zituelako, baina ezezkoa jaso zuen, eta auzitegian helegitea jarri zuen. Epaileak iazko azaroaren 23an onartu zuen presoaren eskaera. Gainera, azaldu du kontuan hartzen duela ETAk 2011n jarduera armatua bukatzea eta erakundea orain bi urte desarmatu izana. Bake Bideak ongi jaso du erabakia, eta Covitek esan du ebazpenak ez diela «inola ere traizio egiten» ETAren biktimei. Lannemezango (Okzitania) espetxera eraman dute Karrera, Reautik, Etxerat elkarteak asteartean jakinarazi zuenez.
ETAren desarmatzearen ondotik, 2017ko udazkenean Ipar Euskal Herriko ordezkaritzarekin elkarrizketarako gune bat eratu, eta Frantziako Justizia Ministerioa joan den urteko otsailean hasi zen euskal presoak Mont-de-Marsanera (Okzitania) eta Lannemezanera lekualdatzen. Urrian egin zituen halako azkeneko bi mugimenduak. Zortzi hilabetean 24 euskal preso eraman zituen espetxe haietara —eta, ordezkaritzarekin adosteke, beste bat, Muretera—. Orain Karreraren txanda izan da, baina, besteak ez bezala, ebazpen judizial bidez. Epailearen ustez, Reauko espetxea ez dago egokitua egonaldi luzeetarako; urruti dago presoen senideek bidaia egin dezaten —Altsasu (Nafarroa) erreferentzia hartuta, Euskal Herritik ia 900 kilometrora—, eta Lannemezango kartzelak badu unitate familiarra.
Ipar Euskal Herriko ordezkariak joan den abenduan azaldu zuen ministerioarekin «etenda» zuela elkarrizketa, hainbat kasutan ez zegoelako aurrerapausorik. Karrerarena zen bat. Garikoitz Aspiazuren eta Aitzol Iriondoren kasuan bezala, ministerioa ez zegoen gerturatzearen alde, haien ustezko ekinbide armatuagatik ETAren biktimentzat mingarria izango zelakoan hurbilketa.
Covitek ez du ikusi «traizioa»
Consuelo Ordoñez Covite biktimen elkarteko presidenteak ohar batean esan du Karreraren lekualdatzea ez dela izan «erabaki politiko bat», eta argitu du Helene Davo Justizia Ministerioko arduradunarekin hitz egin dutela. «Davok esan digu ebazpenak behartu dituela neurria hartzera».
Karrera 2010ean atxilotu zuten, Baionan, eta bizi osorako espetxe zigorra ezarri zioten bi aldiz: 2013an eta 2015ean.
Parisko Auzitegi Administratiboaren erabakia aitzindaritzat jota, gustura agertu da Bake Bidea, «erabakiak hurbilketarako eskaera hobesten baitu, familiarekiko distantzia kontuan hartuta», eta urrats gehiago espero ditu. «Justizia administratiboak [ETAren] borroka armatuaren bukaera eta armagabetzea kontuan hartu baditu, gauza bera espero dezakegu justizia penalarengandik. Espero dugu justizia penalak kontuan hartuko duela ETAren desegiteak ekarri duen egoera berria», adierazi du Bake Bideak, Twitterren.
Ipar Euskal Herriko ordezkaritzak aurreko astean esan zuen elkarrizketari ekin diotela berriro Justizia Ministerioak eta biek, eta uste du horren ondorio izan dela Karreraren aldaketa. Gaur egun, Frantzian diren euskal preso gizonezkoei dagokienez, Mont-de-Marsanen eta Lannemezanen 25 daude, eta Mureten, bi. Beste bostak hauek dira: Aspiazu (Arlesen, 700 kilometrora), Iriondo (Moulins-Yzeuren, 750 km-ra), Xabier Goienetxea eta Iñaki Reta (Fresnesen, 870 km-ra) eta Jakes Esnal (Saint-Martin-de-Ren, 500 km-ra). Ordezkaritzak guztiak gerturatzeko eskatu dio Parisi. Halaber, Frantzian diren hamar euskal preso emakumeak kartzela batean batzeko, DPSak kentzeko eta espetxean 30 urtean diren Esnal, Ion Kepa Parot eta Frederic Haranburu baldintzapean askatzeko ere galdegin dio. Bultzada gisa, ekainaren 8an giza kate bat egingo dute, Miarritzen (Lapurdi).
Horiek guztiez gain, Josu Urrutikoetxearen kasua dago: joan den astean, atxilotu egin zuen Frantziako Poliziak.