Josu Urrutikoetxearen atxiloketa
Urrutikoetxearen atxiloketa bakea «oztopatzeko» saioa dela salatu dute
Atxiloketa gaitzetsi eta bake prozesua «eraikitzen segitzera» deitu du ezker independentistak. Frantziako eta Espainiako agintariek bi herrialdeen arteko segurtasun indarren elkarlana txalotu dute
2019-05-17 / Ekhi Erremundegi Beloki
Bonnevilleko presondegian sartu dute Josu Urrutikoetxea. Atzo goizean atxilotu zuten ETAren buruzagi politiko ohia, Frantziako Alpeetako Sallanches herrian, Frantziako zerbitzu sekretuek eta Guardia Zibilak elkarlanean egindako operazio batean. Bi Polizien arteko elkarlana txalotu dute Frantziako eta Espainiako agintariek, eta Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak «konfiantza osoa» adierazi die segurtasun indarrei. Ezker independentistak atxiloketa gaitzetsi du, eta bake prozesua «oztopatzeko» saiakera salatu du.
Ospitalera bidean atxilotu zuten; France Blue Pays Basque irratiaren arabera, osasun arazoengatik artatzera joana zen. Berekin zihoan laguna ere atxilotu zuten, baina deklarazioa hartu ondotik aske utzi zuten. Gehienez ere lau egunez atxikiko dute Bonnevillen, Parisera mugitu aitzin. Ez da lehen aldia Urrutikoetxea atxilotzen saiatzen direna. 2011-2013 artean hiru aldiz egin ei zuen ihes poliziaren eskuetatik.
Urrutikoetxeak zortzi urteko espetxe zigorra du Frantzian betetzeko. 2017ko ekainean kondenatu zuen Parisko Auzitegiak, 2011-2013 artean Norvegian izan eta ETAren egitura politikoan parte hartzea egotzita. Urrutikoetxearen kontrako epaia bera epaiketan bertan ez zegoela ebatzi zenez, hari uko egin eta beste epaiketa bat egiteko aukera aitortzen dio Frantziako legediak. Hamar eguneko epea du eskaera egiteko.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak jakinarazi du Urrutikoetxearen Espainiaratzea galdegingo diola Frantziari, nahiz eta oraindik ez duen zehaztu zer arrazoirengatik. Adierazi duenez, Espainiaratzeko eskatu aurretik aztertu egingo du zer kausa dituen epaitu gabe. Horien artean dago 1987. urtean Guardia Zibilaren Zaragozako kuartelaren aurkako erasoa agindu izanaren akusazioa —11 lagun hil zituen ETAk—.
Grande-Marlaskak azaldu du bi kausa dituela zabalik, eta «inputazio zehatz bat». Espainiaratzeko behin-behineko eskaera egiteko aukera dagoela nabarmendu du, «beste batzuetan egin bezala», Urrutikoetxearen atxiloketa «lehentasun osokoa» baitzen Espainiarentzako.
Espainiako jarduneko presidente Pedro Sanchezek txalotu egin du Espainiaren eta Frantziaren arteko elkarlana, eta biktimak izan ditu gogoan sare sozialetan zabaldutako mezu batean. Cristophe Castaner Frantziako Barne ministroak ere azpimarratu du elkarlan horren eraginkortasuna. Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak adierazi du polizia operazioak «iragan hurbila» ekartzen duela gogora, eta euskal gizartea «etorkizunera begira» dagoela orain: «Iraganaren irakurketa kritikoa egiten du, baina konpromiso bat hartu du oraina eta etorkizunarekiko, betiere giza eskubideekiko eta aniztasunarekiko errespetuz».
Iraganarekin «tematuta»
Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak salatu egin du Urrutikoetxearen atxiloketa, eta ziurtatu du bakearen kontrako erasoa izan dela. Rodriguezek nabarmendu duenez, Urrutikoetxea izan da ETAren barruan «bakearen aldeko apustuaren erreferentzia nagusietako bat». Frantziako eta Espainiako estatuei leporatu die «sabotajea» egitea bake justu, egonkor eta iraunkorra eraikitzeko ahaleginei.
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren iritziz, ez da kasualitatea atxiloketa hauteskunde kanpainan egin izana. «Zergatik daude asko eta asko tematuta iraganari buruzko eztabaida piztu nahian?». Euskal Herrian egoera politikoa «gaiztotu» nahi dutenei «itxaropena galdu dezatela» erran die.
EH Baik elkarretaratzeak egin zituen atzo iluntzean Ipar Euskal Herriko hiru hiriburuetan. Atxiloketa «fermuki» salatu du Anita Lopepek: «Beste bakegile baten gisan, paper aktibo bat izan du azken urteetan eraikitako bake prozesuan, elkarrizketaren bidez irtenbide politikoa bilatuz gatazka politikoari». Ekainaren 7an eta 8an Bakegileek eta Bake Bideak deitutako ekitaldietan parte hartzera deitu du.