Gaurko espetxe ereduari, «bira»
Kartzela «politikari» buruzko dokumentu bat aurkeztu du EH Bilduk. Ehun neurri proposatu ditu
2019-03-03 / Enekoitz Esnaola
EH Bildu interes handia ari da jartzen EAEko espetxe eskumenean, Espainiako Estatuko gaurko ereduari «bira» eman behar zaiola iritzita. EH Bilduk eskatuta egingo dute hilaren 13an kartzela ereduari buruzko saio monografikoa Eusko Legebiltzarrean; haren ekimenez, Zaballako (Araba) espetxera joan dira legebiltzarreko talde denetako ordezkariak; Elkarrekin Podemosekin batera, Justizia Batzordean agerraldi sorta bat proposatu zuen, eta dagoeneko egin dira hainbat; Kataluniara joan zen hango espetxe eskumenaren kudeaketaren berri zuzena izatera; eta orain «espetxe politika berri baterako» proposamena aurkeztu du. Julen Arzuagak eta Larraitz Ugartek atzo Donostian emandako prentsaurrekoan azaldu zutenez, EH Bilduk «ardura handiz» hartu du gaia.
Beste espetxe politika baterantz Euskal Herrian dokumentua aurkeztu du EH Bilduk, eta ehun neurri proposatu ditu eskumena kudeatzeko. «Herri duina bagara, presoa gizartera hurbiltzeko ahalegin guztiak egin behar ditugu, eta gizartea eta presoa lotzen dituen proposamen bat egin behar dugu». Espetxeko «populazio osoari» egin nahi dio eskaintza, baita «euskal kartzeletan egon behar duten presoei» ere.
«Jakitun gaude arazo guztiak ez direla konponduko proposamen hau gauzatzen bada», aitortu dute. «Baina kartzela politika ezberdin bat garatu ahal izango da, alternatiboa, presoak gizalegez eta duintasunez tratatzen dituena, gertutasunez egikaritzen dena, XXI. mendeko kartzela politika herri aurreratuenek kudeatzen duten eran», esan dute Ugarte eta Arzuaga legebiltzarkideek. EH Bilduren arabera, eskumenak «aukera paregabea» emango du.
Oinarrizko eskubideak aintzat hartuz, proposameneko neurri zehatzen artean preso sozialak, «motibazio politikoko presoei ezartzen zaien salbuespen egoera», preso emakumezkoak, funtzionarioak, azpiegiturak, senideak, biktimak, erregimen itxiko zigorra, arlo zenbait —osasuna, heziketa, kultura eta aisialdia—, lan eskubidea eta gizarteratzea landu ditu EH Bilduk, 30 orrialde pasako dokumentuan.
Espainiako egungo gobernuak Jaurlaritzari agindu dio 2020ko urte hasierarako emango duela espetxe eskumena —Gernikako Estatutuan (1979) jasota dago; baita Nafarroako Foru Hobekuntzan ere (1982)—. EH Bilduk dio «premia» dagoela eskumena izateko, baita alor politikotik begiratuta ere: haren dokumentuak dakar bere helburuetako bat EAEko autogobernua zabaltzea dela, Madrilen ahal den «tresna jurisdikzional» gehien ere izateko, «erabakitzeko edo autodeterminazio eskubidearen gauzatzetzat hartuta».
Espainiako Espetxeetako Instituzioen datuen arabera, Hego Euskal Herriko kartzeletan 1.607 preso daude: EAEkoetan 1.322 eta Nafarroakoan 285. Estatuan 126 preso daude ehun mila biztanleko; EAEn 61 eta Nafarroan 44. Frantziako Estatuan, berriz, ehun; Erresuma Batuan, 148; Italian, 87; Alemanian, 76; Danimarkan, 61, eta Suedian, 55. EH Bilduren ondorioetakoa bat da «Espainiaren zigor kodea gogorra» dela. «Erreformak gero eta zorrotzagoak izanik, kartzelak gero eta gehiago bete dira», dio haren dokumentuak. Halaber, uste du delinkuentzia errealitatea eta espetxetakoa bat etortzeko «programa orekatu eta arduratsu bat» lortzeari ekin behar zaiola.
Preso erien alde Bilbon
Gaitz larriak dituzten euskal presoen eskubideen alde ari diren tokiko plataformek NI ZU BI herri ekinaldia aurkeztu dute Bilbon. Hilaren 16an, zazpi elkarretaratze egingo dituzte Bilboko beste hainbeste zubitan. «Eskubideen esparruak ezkerrekoak zein eskuinekoak batzeko balio du, herrialde batekoak zein beste batekoak, gazte zein zahar».
Kepa Arronategi, Gorka Fraile, Txus Martin, Ibon Iparragirre eta Joseba Borde euskal preso erien senideak agerraldian izan dira.