Bigarren graduari ezetz esaten segitzen du epaileak
Azken 23 helegiteetatik bat onartu du Espetxe Zaintzak; 69tatik 66 ezezko ETA ez denetik. Aintzat du iraganeko egoera
2019-01-29 / Enekoitz Esnaola
Espainiako Estatuko kartzeletako tratamendu batzordeetan eta Espetxe Erakundeetan euskal presoen auzian duela hiru bat hilabetetik hona jarrera proaktiboagoa dago —«eskasa» oraindik, ezker abertzalearen ustez—; aldiz, Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzan, deus ez, hango epaile Jose Luis Castrok berdin jarraitzen baitu: ukazioan. Sortuko Presoen Aldeko Batzordearen datuen arabera, lehen gradutik bigarrengora pasatzeko aurkeztutako helegiteetako azken 23 autoetan, 22tan ezezkoa eman du Castrok, eta bakarrean baiezkoa. Epaileak gauza nabarmen bat dio autoetan: ETA ez dagoela. Baina esaten du, «espetxean talde diziplina dutelako», euskal presoak «antolatutako egitura bateko kide» direla, eta deliturako «arrisku handia» dagoela. Foro Sozial Iraunkorrak iazko urrian zioenez, bilguneko legelariek aztertutako uztaileko, abuztuko eta iraileko 46 autoetan 44 ezezko eman zituen Espetxe Zaintzak, eta bi baiezko. Beraz, udatik hona, orotara: 66 ezezko eta hiru baiezko.
Mikel Otegi euskal presoarena da Castrok onartutako atzeneko helegitea —urriaren 16an—, eta bigarrengo graduan ezarri zuten. Geroztik, publikoa denez bederen, halako beste hamabi gradu progresio egon dira, baina kasu denetan tokiko tratamendu batzordeak proposatuta eta Espetxe Erakundeek onartuta gertatu dira, auzitegietatik at. Nagusiki, lehendik datozen kasuak ebazten ari da Espetxe Zaintza.
Urri erditik aurrera emandako autoetan, Castrok helegite bakoitzari erantzun desberdina eman dio, baina haren argudioen ideia nagusia bera da: euskal gatazkako iragana, ez egoera berria —maiatzaren 3an desegin zen ETA—. joan den hilaren 17koa da Sortuk jakinarazitako azken autoa, Kordoban (Espainia) den preso bati buruzkoa; tratamendu batzordeak iazko ekainean proposatu eta Espetxe Erakundeek abuztuan emandako ebazpenaren alde azaldu da Castro. Urriaren 5ean ere ezezkoa eman zion preso hari.
Sortuk esan du ikusten dela «espetxe arloko bide juridikoaren birtualtasunaren itxaropena desegin» egin dela. Auzitegietan «inmobilismoan» jarraitzen dutela salatu du, eta «salbuespen» politikarekin lotu du. Castrok oraindik baditu gradu progresioen beste 35 bat helegite ebazteko.
Delitu mota, argudioetako
Kordoban dagoen euskal preso horrek hogeitaka urte daramatza kartzelan, eta 2015ean bete zituen zigorraren hiru laurdenak —datorren urtean bukatuko zaio kondena—. Espetxe Zaintzako epaileak haren delitu mota eta larritasuna aipatu ditu autoan. «Hau da, epaiketan kontuan hartu zituzten osagaiak», dio Sortuk, «baina horiek ez dute inolako zerikusirik presoak espetxe erregimenarekiko duen egokitzapenarekin». Eragindako minarekiko pertzepziorik eduki ez izana ere esan du Castrok; Sortuk dio ez dela egia.
Halaber, Sebas Etxaniz presoari (75 urte) hirugarren gradurako eskaera ukatu berri dio epaileak.