Euskal presoak. Bilboko mobilizazioa
Hitza betetzeko eskaera
70.000 lagun inguru bildu dira Bilbon, euskal presoen eskubideen alde egindako manifestazioan. «Presoen korapiloa askatzen» hasteko eskatu diote Madrili, eta entzuteko euskal gizarteari. Bideoa albistearen amaieran.
2019-01-13 / Gotzon Hermosilla
Milaka eta milaka lagunek bete zituzten atzo Bilboko kaleak euskal presoen eskubideen defentsan, Orain Presoak goiburupean. Antolatzaileen arabera, 70.000 lagun inguru bildu ziren. Baionan ere izan zen beste martxa bat, eta 9.000 lagun joan zirela azaldu zuten.
Bilboko aurtengo manifestazioak bazuen desberdintasunik aurreko urteetako mobilizazioekin alderatuta: iazko ekainean Pedro Sanchez (PSOE) Espainiako Gobernuko presidentetzara iritsi ostean, espetxe politika aldatzearen aldeko adierazpenak egin zituen gobernuburu berriak, eta horrek esperantzarako zirrikitua zabaldu zuen, baina azkeneko hilabeteetan arlo horretan izandako mugimendu eskasiak zapuztu egin ditu esperantza horiek. Horregatik, hori izan zen atzo Sare plataformako bozeramaileen eta manifestazioarekin bat egin zuten eragileen adierazpenetan gehien errepikatutako mezua: Madrilgo gobernuak «emandako hitza» bete dezala, eta salbuespeneko espetxe politikari amaiera eman diezaiola.
Hori nabarmendu zuen Sareko bozeramaile Joseba Azkarragak, manifestazioa Zabalburu plazara iristean egindako adierazpenetan: «Espainiako Gobernuak nahi duen eragileekin hitz egin dezala, eskuineko alderdiekin, biktimen elkarteekin eta abarrekin, baina ez dezala ahaztu hemen badagoela gizartearen zati garrantzitsu bat, horrek ere baduela zer esanik, eta hamarkadatan luzatu den gatazka bat konpontzea besterik ez duela nahi».
Ildo beretik mintzatu zen Sara Majarenas euskal preso ohia: gobernuari eskatu zion Bilboko kaleak bete dituen aldarria entzuteko, eta gogorarazi zion «orain» dela «presoen korapiloa askatzeko garaia».
Antzeko mezua helarazi zuten manifestazioaren osteko ekitaldi politikoan. Pili Kaltzada kazetariak eta Javier Sadaba filosofoak irakurri zuten amaierako agiria. «Hasieran Espainiako gobernu berriak bakerako urratsak egiteko asmoak zituela bazirudien arren, milaka lagunengan piztu ziren esperantzak laster zapuztu zituen», esan zuten, «luzapenetan dabilelako, berea den konponbidearen ardura zinikoki presoen bizkarrean jartzen, indarkeria eta errepresioaren zikloa ixteko eskakizun maila altxatuz».
Kaltzadaren eta Sadabaren esanetan, «presoen hurbilketari dagokionez hitza betetzen ez duen gobernu baten aurrean gaude». PSOEren gobernuak hilabete gutxi daramatzala onartuta ere, gogorarazi zuten «hauteskunde urteak espetxe politika gizatiartzeko balizko erabakiak arriskuan» jar ditzakeela; batez ere, eskuin muturraren presioaren ondorioz. Horregatik, espetxe politika lehenbailehen «normaldu» egin behar dela deritzote, eta «salbuespenari» amaiera eman.
EAEko estatutu berrian
Kaltzadak eta Sadabak eskaera zuzena egin zioten Eusko Legebiltzarrean EAEko estatutu berria diseinatzeko lanean ari den lantaldeari: presoek espetxealdia euren jaioterritik gertuen dagoen kartzelan betetzeko «eskubidea» jaso dezatela estatutu berriaren proposamenean.
Kaltzadaren eta Sadabaren esanetan, euskal gizarteak urteak daramatza «auzolanean elkarbizitza eta bakea eraikitzen». Atzoko manifestazioa ere ahalegin horren segidan jarri zuten biek: «Gaur [atzo], gizarteak etorkizunari begira jartzeko eta sufrimendua bukatzeko beharra duela erakutsi dugu, eta, horretarako, gizartearen presioak eta mobilizazioek bakarrik mugiaraziko dituzte mugitu nahi ez duten estatuak».
Ekitaldiaren amaieran, preso katalanak eta «konspirazio neofrankista makabro horrek kondenatu dituen» Altsasuko (Nafarroa) gazteak ere akorduan izan zituzten, eta «elkartasuna» adierazi zieten. Txalo zaparrada batez hartu zituzten manifestariek hizlarien berbak.
Jendetza manifestazioan
Manifestazioa 17:00etan hastekoa zen, baina ordu erdi geroago abiatu zen, jendetzak gerarazita. Hasi aurretik ere, Casillatik Zabalburu plazarainoko tarte guztia jendez beterik zegoen, eta espaloietan ere jende andana zegoen, manifestazioa noiz igaroko zain harekin bat egiteko.
Manifestazioaren buruan, Orain Presoak dinamikako logotipoa zeukan pankarta urdin bat eraman zuten kultura eta gizarteko hainbat eragilek. Besteak beste, han egon ziren Onintza Enbeita bertsolaria, Mursego, RIP, Belako eta beste zenbait musika taldetako kideak eta abar. Ondoren, pankarta nagusia: Sareko bozeramaileek eta Orain Presoak dinamikan parte hartzen ari diren euskal gizarteko hainbat lagun ezagunek eraman zuten hori; Joseba Azkarraga eta Arantza Aldezabal, Mikel Casado, Olatz Iglesias, Sara Majarenas preso ohia, Zesar Martinez soziologo eta EHUko irakaslea, Irati Agorria, Laura Gomez eta Etxerat-eko bozeramaile Urtzi Errazkin egon ziren. Haiekin batera, Quim Forn preso katalan eta Kataluniako Generalitateko Barne sailburu ohiaren bikotekide Laura Marvidal ere egon zen martxako pankartari eusten.
Bilboko manifestazioak ibilbidearen erdialdera Zabalburu plaza igaro zuenean, han zituen zain aste bukaera guztietan espetxeetarako bidaiak egiten dituzten Mirentxin taldeko boluntarioen furgonetak. Haien gainean zeudenek suziriak piztu zituzten, eta pankarta bat ere zabaldu zuten, Ez zaituztegu bakarrik utziko leloarekin.
[youtube]https://youtu.be/9yCHK4fTH1Y[/youtube]