Euskal presoak. Bilboko eta Baionako mobilizazioak
Gizarte zibila batzea da gakoa
Euskal Herriko kultur, politika eta kirol arloetako 300 bat kidek babestu dute biharko 'Orain presoak' manifestazioa. Herritarren protagonismoaren beharraz ohartarazi dute
2019-01-11 / Maider Galardi F. Agirre
Euskal Herriko 300 bat pertsona ezagunek babesa eman diote Orain Presoak dinamikak bihar Baionan eta Bilbon egingo dituen manifestazioei. Besteak beste, kultur, politika, unibertsitate eta kirol arloetako hainbat kidek bat egin dute deialdiarekin. Alderdi politikoek landu beharreko «adostasun zabalez» harago, euskal presoen auzian gizarte zibilak protagonismoa hartzea eskatu dute. Agiria sinatu duten hamar kideren iritziak bildu ditu BERRIAk.
1. Zergatik da garrantzitsua zuretzat larunbateko manifestaziora joatea?
2. Parisek eta Madrilek eman dituzte pauso batzuk pesoak hurbiltzeko. Sarek eta Foro Sozialak, berriz, salatu dute ez direla nahikoak. Zer iritzi duzu?
3. Manifestazioaren antolatzaileek diote euskal presoen auzia «euskal herritar guztien afera» dela. Zer garrantzi du gaiaren inguruko adostasun zabalak osatzeak?
ODEI BARROSO 2zio taldeko abeslaria eta bertsolaria
«Gizarte osoago batek beharko lioke erantzun presoen aferari»
1. «Bat egiten dut presoak hurbiltzeko eta etxeratzeko aldarriarekin. Bakearen Artisauek eta beste eragileek hartutako bidearekin ere bat egiten dut. Oraindik erabat konpondu gabe eta erantzun gabe dauden eskaerak daudela jakinik, garrantzitsua da biharko manifestaziora joatea».
2. «Ni ere ados naiz diotenarekin. Egia da gibelera begira jartzen bagara bederen, Parisetik eta Madriletik halako urrats txiki batzuk agertu direla, baina nik uste dut ez direla aski eta ez dietela erantzuten beste aldean egin diren urratsei. Presoek urrun segitzen baitute, familiek oraino pairatu behar dituzte bidaia luzeak eta horrek dituen ondorio guztiak, eta, beraz, nik ere bat egiten dut erranez ez dela aski urrats eman oraindik bide horretan».
3. «Zalantzarik gabe euskal herritar guzien arazoa eta ardura da gai honi erantzutea. Gatazkak urte luzeetan ukitu duen jendea ugaria da. Erantzuna ezin da bakarrik gune txiki horretatik etorri. Adostasun zabalagoak behar dira eta gizarte osoago batek beharko lieke erantzun galdera horiei. Noski, badakigu adostasun zabalak lortzea zein zaila den, baina nik positiboki baloratzen dut ikusiz Ipar Euskal Herrian zein herriko etxe eta zein auzapez mugitu den. Niretzat, duela denbora bat sinesgaitza zen hori. Orain bertan daudela ikusirik pozten nau, eta ikusten da bederen pixkanaka lortzen ari dela adostasun hori».
PILAR KALTZADA Kazetaria
«Gizarteak presente egon behar du, bere burua publikoki agertuz»
1. «Nire belaunaldiak salbuespen egoera baino ez du ezagutu, eta, neurri baten, normaltzat hartzeraino iritsi gara. Horrek asko kezkatzen nau. Giza eskubideen defentsa erdigunean jartzen dut, eta, handik begiratuta, ez dago heldulekurik presoei aplikatzen zaien salbuespen egoera justifikatzeko. Oso garrantzitsua da horren aurrean gizarteak bere hitza izatea. Maiz eragile politikoen esku utzi izan da, eta uste dut lan komuna egin beharra dagoela, gizarteak presente egon behar duela, bere burua agertuz».
2. «Erakunde publikoek eta alderdi politikoek beren tenpusak dauzkate, eta garai propio horien baldintzak askotarikoak dira. Agenda politikoa gero eta aldakorragoa da, eta unean uneko interesei begira mugitzen da maiz. Orobat, egiten ari diren urratsak norabide onean doazela uste dut, baina normalizaziorako prozesua bizkortu egin behar da. Izan ere, auzi politikoan ulergarria izan daitekeen denbora erabat onartezina da salbuespen egoera honen ondorioak sufritzen ari diren pertsonen kasuan. Berreskuraezina da galtzen den egun oro».
3. «Lan handia dago egiteko, eta sozializazio ahaleginak leku desberdinetatik etorri beharko luke. Xaxatze lan bat behar da, gizarte-eragileek bakarrik egin dezaketena. Pluraltasuna bilatu beharra dago, eta mugimenduaren erdigunean giza eskubideen defentsa kokatzea ezinbestekoa da».
KATTALIN MINER Mugimendu feministako kidea eta idazlea
«Gatazka nola ixten dugun, horrek esango du zelako gizartea garen»
1. «Egin daitekeen gutxienekoa da. Memoria dudanetik joan naiz manifestazio horretara, eta, 2019an, tamalez, aldarrikapenak asko ez dira aldatu. Beraz, ezinbestekoa da tinko jarraitzea eta konpromiso horrekin segitzea duela 20 urte bezala: herritar eta norbanako gisa. Oinarrizko eskubide horien alde segituko dugu».
2. «Nik ere uste dut ez dela nahikoa. Sentsazioa dut nahiko luketela ogi papur batzuk emanda, otordua egin dugula sinetsarazi. Ez da horrela, ez da limosna kontua ezta zertxobait ematearen kontua ere. Oinarrizko eskubide legalak betetzea eskatzen dugu, beraz, erantzunak erabatekoa eta osoa izan behar du, ez esklusiboa eta loteria moduan tokatutakoa».
3. «Jendeak egin dezala ariketa urrunketak eta gatazkak eragindako jendea ezagutzen duen ikusteko. Badago enpatia edo albokoaren sufrimendu eta minarekin bat egiteko ariketa bat. Alde humanotik ezinbestekoa da. Bestetik, euskal gatazka politiko eta armatuaren ondorioak denoi dagozkigu. Presoen auzia bada ondorioetako bat, eta nola itxi denoi dagokigu pentsatzea. Gatazkaren ondorioak nola ixten ditugun, horrek esango du zelako euskal jendartea garen eta nolakoa izan nahi dugun. Horrek determinatuko du zein etika eta zein narrazio izan nahi dugun, eta zer egiten dugun gure herritarrekin».
IÑAKI GOIRIZELAIA EHUko errektore ohia
«Euskal Herrian adoste maila handia izan liteke gai jakin batzuetan»
1. «Larunbateko manifestaziora joatea garrantzitsua da giza eskubideei buruz hitz egiten ari garelako, eta guztion eskubideak errespetatu behar ditugulako denok».
2. «Nahiko nuke alde guztietan egon diren minak eta egon diren egoera larriak konpontzen ahalegintzea eta elkarbizitzarako urratsak ematea. Horretarako, hemen ere zerbait egin behar da».
3. «Gai jakin batzuetan adostasun handia egon daiteke. Beste batzuetan ez da hain erraza izango. Hitz egiten ari naiz Euskal Herriari buruz. Kanpoan konplikatuagoa ikusten dut: orain giroa oso berezia da, eta ez dut uste horrek lagunduko duenik. Euskal Herrian uste dut adostasun maila oso oso handia izan daitekeela gai konkretu batzuetan: urruntzearen kontuan, gaixo dauden presoen kasuan... Horrelako gaietan uste dut egon daitekeela aukera hobetzeko. Euskal Herritik kanpo dagoen egoera oso kezkagarria da. Ez du lagunduko».
JOSE MIGUEL OLLORA EAJko Arabako batzarkide ohia
«Gure ildo politikoak alboratu, eta gai izan behar dugu elkartzeko»
1. «Uste dut humanoki giza eskubideen defentsa dela besterik gabe guztiok motibatu behar gaituena, interes politikoen gainetik. Preso dauden pertsona guztientzako eskubide berak exijitzea gutxiengoa da».
2. «Pausoak bainoago, urrats txikiak dira. Egia da Espainiako testuinguru politikoak PSOEri ez diola bereziki on egiten, baina progresista eta aurrerakoia den alderdi batek egin beharko luke zerbait. Egiten dutena hutsaren hurrengoa da, beti daude atzera begira kritikatzen nor dagoen ikusteko. Hori da duten arazoa».
3. «Aukera politiko diferenteak elkartzean gai izan behar dugu gure ildo politikoak albo batera uzteko eta giza eskubideen gaiari heltzeko. Mundu guztiak egon beharko luke ados. Hori da elkargunea. Kontua ez da gaia norberaren posizio politikoen arabera lantzea, kontu etiko bat da eta ez dago beste irtenbiderik».
IRANTZU LEKUE Artista eta ekintzaile kulturala
«Oinarria eskubideen errespetua da, eta xedea, elkarbizitza»
1. «Uste dut ordua dela sufrimendu erantsi honekin bukatzeko. Urruntze politikak 16 hildako eragin ditu, baita hamarnaka, ehunka, ezbehar ere. Inoiz gertatu behar ez ziren gertaerak ziren. Bilbon egongo naiz giza eskubideen alde, ehunka euskal herritarrek astebururo pairatu behar duten egoera salatzeko. Bakea eta etorkizunaren aldeko urrats garrantzitsua da presoen afera konpontzea eta denon ardura da honi heltzea. Artista naiz, eta kulturaren eta artearen esparrutik nire aletxoa jarri nahi izan dut babes publikoarekin».
2. «Iritzia bainoago bizipena dut nik. Larunbat honetan Lannemezango espetxean [Frantzia] izan nintzen bertan dudan lagun bat bisitatzen. Euskal Herritik 300 bat kilometrora dago. Otsailaren 4an Espainaratuko dute, eta, baliteke urruntzea. Hori da errealitatea. Egia da mugimenduak egon direla, baina zenbat ume daude astero errepidean? Zenbat gaixo espetxean? Noiz arte luzatuko da egoera hau?».
3. «Ezberdinen arteko zubiak eraiki behar ditugu. Besterik ez dago. Oinarria giza eskubideen errespetua da, eta helburua, berriz, elkarbizitza. Etorkizuna denon artean eraikiko dugu ala ez da guztiontzako etorkizunik izango, larregi sufritu dugulako. Egoerari buelta emateko unea da».
ANGEL ELIAS EHUko Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko dekanoa
«Neurri ausartak lortzeko, beharrezkoak dira kontsentsu zabalak»
1. «Ekitaldiaren helburuekin bat nator. Salhaketa elkartea sortu genuenetik, orain dela ia lau hamarkada, presoen eskubideak beti defendatu ditut, bereziki euren etxetik hurbil egotea. Larunbatean egingo den manifestazioa aukera oso egokia da eskubideen errespetua aldarrikatzeko».
2. «Ados nago; bi gobernuetatik ematen ari diren pausuak ez dira nahikoak. Ziurrenik, neurri ausartak lortzeko kontsentsu zabalak behar dira».
3. «Oso garrantzitsua da adostasun zabalak lortzea. Horretarako baliotsuak iruditzen zaizkit Foro Sozial Iraunkorrak antolatutako ekintzak. Urtarrilaren 8an, Bilbon egindako prentsaurrekoan aurkeztu zuten dokumentu bat, zeinetan joan den 2018ko azaroaren 20an Bizkaiko Abokatuen Elkargoan egindako mahai inguruan azaldutako akordioak eta desadostasunak agertzen diren. Mahai inguru horretan EAJ, EH Bildu, PSE, Elkarrekin-Podemos eta PP egon ziren».
IRATXE FRESNEDA Zinema zuzendaria eta EHUko irakaslea
«Gizartea beti doa legedia baino aurrerago giza eskubideen aferan»
1. «Elkartasunagatik noa. Uste dut giza eskubideen aldeko hezkuntza sozialaren alde lan asko dagoela egiteko».<
2. «Gizartea beti doa legedia baino aurreratuago, edozein dela giza eskubideen aldeko afera. Erantzukizuna denona da, jendarteak aldaketak bultzatu behar ditu».
3. «Zaila da adostasun sozialak eta osoak lortzea edozein gairen inguruan. Orain ikusten ari gara hori bortizkeria matxistaren inguruko gaiarekin. Horrek ez du esan nahi, ordea, giza eskubideen aldeko eta gizarte hobeago baten aldeko lana egiten jarraitu behar ez denik. Kaleak oraindik ere indarra du bestelako gizarte baten aldeko aldarrikapenak egiterako unean».
LAURA GOMEZ Gipuzkoako Aldundiko Berdintasun zuzendari ohia
«Hasi behar dugu elkar aitortzeko proiektu baten parte sentitzen»
1. «Amaitu gabe dagoen bake prozesua egiten jarraitu behar dugu elkarbizitza berreraiki ahal izateko. Zauriak daude ETAren biolentziagatik eta ETAren aurka egindako borrokan oinarri demokratiko batzuk alboratu zirelako: tortura eta salbuespenezko espetxe politika izan dira estatuen lan tresna garrantzitsuak. Bide horretan, ezinbestekoa da euskal presoei ezarritako salbuespen neurriekin amaitzea, legez kanpokoak dira. Legez dagokiena betetzea eskatzen dugu soilik».
2. «Orain Presoak-ek egiten dituen oinarrizko lau eskaerak kontuan hartzen baditugu, egin diren urratsak oso txikiak dira. Uste dut Pedro Sanchezen gobernua justua denaren eta ultra eskuinak ematen dion beldurraren artean mugitzen dela. Gobernu sozialista ausartu beharko litzateke demokrazia bizitzaren arlo guztietara hedatzen, baita espetxeetara ere».
3. «Elkar aitortzen dugun proiektu baten parte sentitzen hasi behar dugu. Bizitzen duintasuna jarri behar dugu balioan. Norbanakoak izan behar du egin nahi duen aldaketaren eragile, eta saretu behar dugu gorrotoa justifikazio gisa duen proiektu historikoaren aurka. Horregatik, biharko manifestazioan egon beharko genuke feministok, pentsiodunek, herri eragileek, immigranteek, euskal presoen senideek... Elkartze kolektibo bat sinbolizatu behar dugu. Eta, ondoren, Euskal Herritik kanpo ere harremanak sendotu beharko genituzke».
KAIET BARBERARENA ELBko gaztea
«Armagabetzean bezala, gizarte zibilak indarra egin behar du orain»
1. «Guretzat, gazteontzat, inportantea da euskal presoen egoera konpontzea, iragana ez errepikatzeko eta elkarbizitza bultzatzeko Euskal Herrian. Madrildik eta Paris0tik blokeatuak sentitzen gara, eta horrentzat, armagabetzean egin bezala, presoen aferan ere gizarte zibilak erakutsi behar du indarra bake prozesuan segitzeko».
2. «Egin dituzte urrats batzuk Frantzian eta Espainian, preso batzuk hurbilduz eta DPS neurria kenduz, baina horretan gelditu dira. Orain beharrezkoa da urrats berriak egitea».
3. «Biziki polit da ikustea elkarte anitz elkartu direla presoen aldeko borrokarentzat. Hautetsi anitzek ere eman dute babesa, nahiz eta bakoitzak bere ideia politikoak izan, elkar batu dira gai horren inguruan».