Egia poliedrikoa sustatuko du Foro Sozialak
Eztabaida sozial baten beharra ikusten du, gerora Egiaren Batzorde bat osatzeko. Urriko jardunaldiaren ondorioak aurkeztu dituzte
2018-12-02 / Enekoitz Esnaola,
Euskal gatazkaren Egiaren Batzordearen oinarriak izateko lan egingo du Foro Sozial Iraunkorrak, Agus Hernan koordinatzaileak V. foroaren ondorioen aurkezpenean iragarri duenez. Uste du «egia ezagutzeko» diseinatutako ekinbideen bitartez «eztabaida soziala» sustatuko dela. Xede hori du Foro Sozialak, eta, horra bidean, «egia poliedrikoa» eraikitzen saiatuko da orain
«Txostengileek eskainitako testigantzek erakutsi digute jazotakoaren egia osoa jakiteak askeago egingo gaituela gizarte moduan», esan du Hernanek, Gasteizen egindako agerraldian. «Egia poliedrikoa» osatzea nahi dute, «hainbat aldez osatutakoa, ertz askotakoa, kontakizun anitzekoa», eta euskal gizarte «osoaren» inplikazioa eta lana erdiestea nahiko lukete. Ondorioz, Foro Sozialak konpromisoa hartu du «atmosfera sozial berria» sortzeko ekarpena egiteko. «Gai hau lubaki posizioetatik kanpo lantzea premiazkoa dela uste dugu, beharrezko adiskidetze sozialaren muina elikatzeko».
Joan den urri hasieran egin zuten V. foroa, Iruñean eta Bilbon, Egia jakiteko eskubidea: biktima ororen aitortza eta erreparaziorako mekanismoak izenburupean. Hernanek esan du indarkeriaren biktimek pairatutakoaren egia ezagutzeko eskubidea, erreparaziorako eskubidea eta justizia izateko eskubidea dituztela, «drama berriro errepika ez dadin», eta hori oinarritzat hartuta antolatu zutela urriko foroa.