Pedro Sanchezek baztertu egin du zigorrak batzeko legea moldatzea
Esan du 7/2014 legeak eragiten dien euskal presoek espetxe araudia bete beharko dutela
2018-11-15 / Enekoitz Esnaola. Maider Galardi F. Agirre
Europako Giza Eskubideen Auzitegiak urriaren 23an euskal presoen Frantziako kartzela urteak ez batzearen aldeko sententzia eman zuenean —Santiago Arrozpide, Alberto Plazaola eta Francisco Mujikaren helegiteen ebazpena eman zuen—, defentsako abokatuek hiru aukera aipatu zituzten zigorrak batzeko aukeraren bat egoteko: Estrasburgoko auzitegiko Areto Handian helegitea aurkeztea defentsak; Espainiako Estatuko eremu judizialeko ordezkaritza batek Luxenburgoko Justizia Auzitegira jotzea; eta Espainiako Kongresuak 7/2014 legea erreformatzea
Kongresuko kontrol saioan azaldu du Sanchezek zein den gobernuaren jarrera, Mikel Legarda EAJko diputatuaren bi galderei erantzunez. Legardak, lehenik, galdetu dio ea zer iritzi duen Europaren urriko epaiaz, eta presidenteak erantzun dio ez dituela sententziak baloratzen, baizik eta obeditu egiten dituela.
Ondoren, Legardak gogoratu du EAJk lege proposamen bat erregistratua duela Kongresuan, 7/2014 legea erreformatu eta zigorrak batzeko, eta, hartara, «Espainiak Europa Batasunaren esparruan salbuespena izateari uzteko». EAJko diputatuak esan du bere garaian Auzitegi Gorenean eta Konstituzionalean azaldu zirela epaileak zigorrak ez batzearen aurka, gutxiengo izan ziren arren, eta, gainera, PPk hasiera batean zigorrak zenbatzearen alde den Europaren 2008ko zuzentaraua aintzat hartzeko moduko proposamena egin zuela, eta EAJren proposamena, Legardaren hitzetan, norabide berean doa.
Bigarren erantzunean jarrera politikoagoa agertu du Sanchezek: Madrilek ez du deus mugituko auziko euskal presoei zigorrak jaisteko. Iazko datuak emanda, aurrenik esan du Espainiako Estatuak Estrasburgotik kontrako sei epai soilik jaso zituela. «Italiak 37, Alemaniak 16 edota Frantziak 12. Horrek asko esan nahi du gure demokraziaren eta botere judizialaren kalitateaz». Gobernuburuaren esanetan, Espainiak Frantziako kartzela urteak aintzat hartuko balitu, neurriak 69 euskal presori eragingo lieke, eta nabarmendu du haietako batzuek hiru mila urteko kartzela kondena dutela. «[Europaren] Epai honek gogorarazten die espetxe onurak jasotzeko Espainiako [espetxe] araudia bete beharko dutela, ez gehiago eta ez gutxiago».
EAJren lege proposamena tramitazio bidean da. Kongresuko Mahaiak arazoaren 2an buletinean argitaratu zuen, eta gobernuak beste bi aste pasako epea dauka txosten bat egiteko. EAJren ustez, prozedurak aurrera jarraituko du, bere proposamenak gastu hazkunderik ez baitu. Alderdi jeltzaleak badu gai zerrendan sartu eta Kongresuko saio batera eramateko aukera. Urte amaierarako izan liteke hori, eta, orduan, diputatuek erabakiko lukete tramitera onartu ala ez. Onartuz gero, batzorde batean zuzenketak egiteko epea zabalduko litzateke, eta, azkenik, lege proposamenaz bozketa legoke Kongresuan.
Sareren kritika gobernuari
Sare herritar plataformak deitoratu egin du PSOEren gobernuak euskal presoen auzian duen jarrera: «Sanchezek esan zuen aldaketak egongo zirela, baina ez da halakorik izan», adierazi du Joseba Azkarraga bozeramaileak Donostian, prentsaurreko batean. Kasurako, zigor metaketen auzian lege aldaketarik ez egitea «atzerapausoa» dela uste du.
Halaber, arlo instituzionalean egiten ari den lanketaren berri eman du Sarek agerraldian. Eusko Legebiltzarrak eta Nafarroako Parlamentuak euskal presoen «salbuespen» egoera gaitzesteko egindako adierazpen instituzionalen ostean, Hegoaldeko udaletan halako adierazpenak onartzeari ekin dio. «EAJ, EH Bildu, PSE-PSN eta Elkarrekin Podemosen aldeko botoekin gehiengo politikoaren babesa eskuratu dugu». Dagoeneko, 46 udalek jo dute ontzat mozioa; besteak beste, Gasteiz, Bilbo eta Donostiakoek.
Espainiako eta Kataluniako eragile politikoekin harremana «sendotzen» ari direla ere jakinarazi du Azkarragak: «Helburua ez da oihartzuna lortzea; helburua da gaiaren inguruko adostasunak lortzea», adierazi du herritar plataformako bozeramaileak. Izan ere, euskal presoen auzia, euskal gizartearen afera izateaz gain, «demokrata guztien arazoa» ere badela azaldu du Azkarragak. «Eskubideez ari gara: larri gaixo direnen askatasunaz, zigor metaketaz, gradu aldaketaz, eta, oro har, presoen salbuespenezko egoeraz».