HIZPIDEAK
Orain presoak
2018-10-21 / Iñaki Petxarroman
Duela lau hilabete inguru aipatu zuen Pedro Sanchez Espainiako presidenteak euskal presoen espetxe politika aldatuko zuela. Oraingoz, aldaketen arrastorik ez. Areago, aste honetan presoen senideei laguntza ezinbestekoa ematen dien Etxerat elkarteko behargin bat, Karlos Apeztegia preso ohia, espetxera bidali dute, aurretik 22 urte preso egin baditu ere. Kartzelak husteko garaian, beste ohe huts bat Euskal Herrian eta kezkatzeko motibo asko itxaropen gose den gizartearentzat. Denborak esango du ea halakoak Guardia Zibila eta estamentu judizialak eskuz esku ari diren bultzatzen edo gobernuaren babesa ere baduten. Espainian, dena da posible.
Frantzian bai, beste bi preso gerturatu dituzte asteon, duela zenbait hilabete hasitako bidean. Eta litekeena da etzi bultzada handi bat etortzea Estrasburgotik zigor bikoitza —Frantziakoa eta Espainiakoa— betetzen ari diren presoen auzian. Bitartean, Donostia txiki geratu da presoen eskubideen aldeko aldarrirako. Manifestazioa esanguratsua izan da, bai kopuruz eta bai jasotako babesaren aniztasunagatik. UGTk ere bat egin du aldarriarekin, esaterako. Eta horrek erakusten du euskal gizarteak aurrera egin nahi duela. Pixkanaka preso politikorik gabeko herri batean bizi nahi duela, eta agenda politiko-sozialak ezin duela normaltasunik izan gatibuen eta haien senideen eskubideak errespetatzen ez diren artean. Aspaldi behar zuen baina, orain presoak!