Kataluniako Legebiltzarrerako bozak
"Aukera guztiak irekita" daudela nabarmendu du Carod-Rovira ERCko buruak
Atzoko bozketen ondoren, ERCren esku geratu da Kataluniako hurrengo gobernua osatzeko giltza. Nolanahi ere, oraindik ez dutela inolako erabakirik hartu jakinarazi du gaur Jope Lluis Carod-Rovira ERCko buruak, eta, beraz, "aukera guztiak irekita" daudela. CiUko buru Artur Masi eta PSCko Pascual Maragalli esan die ez pentsatzeko "ezer eginda" dagoenik, eta inorekin gobernua osatzekotan ERCk "baldintza programatikoak" jarriko dituela azpimarratu du.
Carod-Rovirak azaldu duenez, ERCk berehala erabakiko du negoziaketetan zein estrategia erabili, eta zuzendaritza ia etengabe bilduta egongo da elkarrizketen irauten duten bitartean.
Kataluniako Legebiltzarrean CiUk izango du berriro ordezkaritza handiena. Boto kopurua aintzat hartuz, PSC izan da boz gehien lortu duena: CiUk baino 7.915 boto gehiago, baina, hala ere, CiUk lau aulkiko aldea atera dio Legebiltzarreko ordezkaritzan (46 CiUk, 42 PSCk). Beraz, Artur Masen alderdiardi dagokio gobernu berria osatzeko saioa egitea.
Nolanahi ere, ERC izango da horretarako giltza. CiUren eta ERCren jezarlekuekin aise lortuko lukete Kataluniako Legebiltzarrean erabateko gehiengoa izatea, baina PSCk, ERCk eta IC-Vk bat eginda ere posible da erabateko gehiengoaren gobernatuko lukeen exekutiboa eratzea.
Hain zuzen ere, bai CiUk, bai PSCk elkarrekin gobernua osatzeko keinuak egin dizkiote bart gauean ERCri. Abertzaleen gobernu baten aldeko deia egin dute CiUko buruek, eta PSCk, berriz, Bartzelonako Udalean bezala "ezkerreko alternatiba bat" eraikitzekoa. Josep Lluis Carod-Rovira Esquerrako buruzagi nagusia, ostera, "kontzentrazi nazionaleko" gobernu baten komenigarritasunez mintzatu da azken egunetan.
PPk 15 aulki lortu ditu Kataluniako Legebiltzarrean, aurreko bozetan baino hiru gehiago, baina, hala ere, laugarren indarra da. IC-Vk ere asko egin du gora: bost aulki izatetik bederatzi edukitzera iritsi da.