Orain Presoak. Manifestazioa
Herritarrek urrats bat nahi dute
«Giza eskubideak errespetatuz» presoen afera konpontzeko eskatu dute Orain Presoak mobilizazioan izandakoek. «Bakea» lortzeko, Espainiako eta Frantziako estatuei pausoak ematea galdegin diete han bildutako herritarrek.
2018-10-21 / Maider Galardi F. Agirre
Pauso asko eman dira dagoeneko, baina Espainiako Estatuak ez du bat bera eman. Orain haiei dagokie mugitzea»; horregatik batu zen Juanma Piriz bilbotarra Orain Presoak plataformak atzo Donostian deitutako mobilizaziora. Pirizen moduan, milaka izan ziren han bildutakoak; 40.000, antolatzaileen arabera. Martxa ibilbidearen erdia pasatua zela irten ziren Antigua auzoko tunelean manifestazioa abiatzeko zain zeuden azken herritarrak. Ozen entzuten zen «euskal presoak, etxera» aldarrikapena tunelean. Oihu horien atzean, berriz, euskal presoen «oinarrizko eskubideak» errespetatzeko eskatzen zuten herritar gehienek.
«Ezohikoa» zen manifestazioa, Juanjo Ugartemendia donostiarraren ustez: «Mobilizazio hau berezia da, adostasun handia dagoelako. Uste dut egon behar genuela oraingoan». Hark ere egin die deia Frantziako eta Espainiako estatuei: «Urte asko joan dira ETAk armak utzi zituenetik, eta bada garaia presoak gerturatzen hasteko». Aldarri horren bueltan elkartu ziren atzo beste milaka herritar ere. «Giza eskubideak eta legea errespetatzea», «estatuek urratsak egitea», eta, batik bat, presoak Euskal Herriratzea izan ziren aldarrikapen nagusiak.
Hala eskatu zuen Amurrioko (Araba) Itsaso Aiestak ere: «Presoen oinarrizko eskubideak defendatzeko etorri naiz. Uste dut ez dela bidezkoa jasaten ari direna. Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea nahi nuke, baita zenbait kasutan amnistia ematea ere».
Hain justu, Kattalin Artola hernaniarrak (Gipuzkoa) eta Aitor Servier azkaindarrak (Lapurdi) gogoan izan dute datorren asteartean Europako Giza Eskubideen Auzitegiak kartzela zigorren zenbaketaren inguruan emango duen epaia ere: «Lehen eskaera horien artean dago zigorra betea duten presoak kaleratzea. Ea asteartean zer dioen Estrasburgoko epaiak, ea mugiarazten duen Espainiako Estatua», ohar egin du Artolak. Servierrek bat egin du eskakizunarekin: «Gaur etorri gara euskal presoen etxeratzea eskatzeko. Ikusiko dugu asteartean Estrasburgoko auzitegiak zer dioen zigor metaketaz».
Giza eskubideak eta legedia betetzea oinarri izanik, bestelako eskaera egin du Ane Fernandez Iradi lasartearrak (Gipuzkoa), Ibon Fernandez Iradi larri gaixo den euskal presoaren arrebak: «Gaur egun indarrean dagoen legedia betetzeko eskatzen diet: giza eskubideak errespetatzeko eta larriki gaixo dauden presoak etxeratzeko, behar duten zaintza eta arreta izan dezaten».
«Berehalako urratsak egin behar dira zenbait auzitan», laburbildu du Artolak. Haren ustez, kartzela zigorrak gehituak dituzten presoen kaleratzeaz gain, beharrezkoa da gainontzeko presoak «berehala» hurbiltzea eta larri gaixo dauden presoak kaleratzea. Fernandez Iradik ere bat egin du Artolarekin: «Ekar ditzatela hurbileko espetxeetara, eta, ondoren, egin dezatela legeak ahalbidetzen duen guztia». Azken batean, Frantziako eta Espainiako legedia errespetatzeko eskatu zuten Donostiako martxan bildutakoek, eta euskal presoen «salbuespenezko» neurriak amaitzeko aldarrikatu zuten.
«Mendeku politika eten»
Oraindik urratsak zergatik ez diren egin, hala galdetu du Servierrek: «Mendeku politikari eusten diote estatuek, eta, lehen ez bazegoen arrazoirik, orain are gutxiago». Horregatik, espetxe politika hori «lehenbailehen» amaitzeko beharra nabarmendu du Artolak. Biek nabarmendu dute joan den asteartean atxilotutako Karlos Apeztegiaren kasuan: «Beste eraso bat izan da aste honetakoa», adierazi du Servierrek. «Beharrezkoa da Apeztegiarenaren moduko kasuak behin betiko amaitzea», gehitu du Artolak. Gainera, gogoan izan ditu euskal preso emakumeak: «Andre bezala ere etorri naiz, gatazkak gugan duen eraginaz ohartarazteko». Hain justu, Donostiako Artzain Onaren katedralean zabaldu dute euskal preso emakumeen aldeko pankarta bat: «Emakume izateagatik bakartuago eta urrunduago», zioen mezuak.
«Aitzakiarik» ez dagoela eta «ahalik eta lasterren» egoera irauli behar dela nabarmendu dute gainontzekoek ere. Eta, horretarako, ezinbestekotzat jo dute herritarren mobilizazioa. Amaia Sinde eta Txaro Angulo, esaterako, Lezamatik eta Getxotik (Bizkaia) joan ziren atzo Donostiara, boluntario lana egitera. «Garrantzitsua da jendea mobilizatzea gatazka konpontzeko», azpimarratu dute biek. «Esaten dugu gauzak aldatzen ari direla, baina presoek berdin edo okerrago segitzen dute: urruti eta egoera kaskarretan».
Ipar Euskal Herrian azkeneko urteetan arlo politikoan eta sozialean izandako aliantzak ezagututa, Servierrek horren beharra sumatzen du Hego Euskal Herrian ere: «Bada garaia adostasun sozial eta politikoak lortzeko, eta kaletik bultatzeko».
Euskal presoen afera askatu beharreko korapilo handi bat dela nabarmendu dute Pirizek, Ugartemendiak eta Aiesak. Harago jo du Artolak: «Euskal herritar gisa, beharrezkoa da egoera hau gainditzea, benetako bake baten inguruan hitz egin nahi badugu». Horretarako, guztiek dei egin diete Frantziako eta Espainiako estatuei egoera iraultzeko urratsak egin ditzaten.

Informazio osagarria
-
«Esan zuten gauzak aldatuz gero pausoak emango zirela, eta ez da hala»
-
«Sindikatu guztiok bat egin dugu lehen aldiz presoen eskubideen aferan»
-
«Ezinbestekoa da giza eskubideak urratzeari uztea elkarbizitzarako»
-
«Europako zenbait auzitegiren agindua betetzeko konpromisoa dugu»
-
«Giza eskubideen defentsa mahai gainean jartzea legezkoa da»
-
«Espainiak ausardiaz eta arduraz jokatu behar du, Frantziak egin duen moduan»
-
«Gizarteak eskatzen duen hori Madrilera iristea eta neurriak hartzea nahi dugu»
-
«Berriro elkarrekin bizitzen ikasi eta biktima guztiengatik okupatu behar gara»
-
«Eskubidea dugu preso, deportatu eta iheslaririk gabeko herri bat izateko»
-
«Pertsona guztiek dute duintasunez tratatuak izateko eskubidea»