Lehen bezala segitzen du espetxe arloak
Espainiako Espetxe Instituzioek kartzeletako zuzendariak aldatzeke jarraitzen dute; ez dago irizpide desberdinik, eta fiskalak jarrera bera du
2018-10-19 / Enekoitz Esnaola
Espainiako Gobernuak gaur lau hilabete izendatu zuen estatuko Espetxe Instituzioetako Idazkaritza Nagusiko arduradun Angel Luis Ortiz. Haren ibilbide profesionalagatik, jarrera irekiko pertsonatzat daukate askok, baina, oraingoz bederen, espetxe arloan ez da euskal presoen inguruan aldaketarako zantzurik ikusi, ez eremu administratiboan, ez judizialean, ez politikoan. Esaterako, Espetxe Instituzioek hilabeteotan kartzela zuzendari aldaketa bakarra egin dute —Ourensekoa (Galizia), irailean—; espetxeetako zuzendaritza batzordeek ez dute Ortizen taldearen aldetik irizpide desberdinik jaso euskal presoekiko, eta tokiko tratamendu batzordeek lehen bezala funtzionatzen segitzen dute; eta Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako fiskalak ere ez du fiskaltza nagusitik aldaketarako irizpiderik jaso.
Joan den irail bukaerako datuen arabera, Espainiako Estatuan preso zituzten EPPK-ko 217 kideak, AEM inguruko bostak, Langraiz bideko laurak eta inongo mugimenduan ez diren biak 43 espetxetan zeuden, eta gobernuan PSOE denetik egon den kartzela zuzendari aldaketak ez die eragin, Ourensen ez baitago euskal presorik. Espetxe Instituzioetako Idazkaritza Nagusiko iturriek BERRIAri baieztatu diote aldaketa bakarra egin dutela. «Antolaketa kontuengatik» egin dute mugimedua, haien esanetan, nahiz eta aitortu duten zuzendariak konfiantza karguak direla.
Zuzendariaz gain, espetxe bakoitzeko egituran ardura postuetan daude zuzendariordeak, espezialistak eta bestelako langileak. Tokiko Tratamendu Batzordeak preso bakoitza hiru hilero aztertzen du, eta horretan funtzio garrantzitsua betetzen dute legelariak, psikologoak eta hezitzaileak. 2004an Moncloara PSOE iritsi zenean, Mercedes Gallizo jarri zuten Espetxe Instituzioetako idazkari nagusi, Angel Yusteren partez —1996tik zegoen, gobernuburu Jose Maria Aznar (PP) zenetik—, eta, karguko aurreneko hilabeteetan, Barne Ministerioaren menpeko 66 kartzeletako zuzenda- rietatik 31 aldatu zituen. PSOEren bi legealdietan izendapen gehiago egin zituen. Langraiz bidea jarri zuten martxan, baina, bestela, ez zuten moldatu Aznarren gobernuak euskal presoen aurka eraikitako araudi guztia.
2011n gobernura PP heldu zenean, Yuste espetxe arduradunak dozena erdi bat zuzendari aldatu zuen handik hiru hilabetera, eta aurten arte jardun du halako mugimenduak egiten. PPk oztopatu egin zuen Langraiz bidea, eta Barne ministroak gogor aritu ziren: Jorge Fernandez Diazek 2015ean esan zuen oso garrantzitsua zela Espetxe Instituzioen lana, «[ETA] erakunde terroristatik geratzen dena kartzeletan dagoelako, batik bat». Haren ordezko Juan Ignacio Zoidok maiatzaren 23an espetxe zuzendari denekin bilera bat egin zuen, ETA desegin zenetik hogei egunera, eta euskal presoen kontrako agindu zehatzak eman: «Ez da inpunitaterik egongo ETAko terroristentzat, ezta legeak jasotzen ez duen aldaketarik ere. Zuek ezin hobeki ezagutzen duzue legea, zeuok zaretelako espetxeetan egunero ezartzeko arduradunak». Handik bi egunera erregistratu zuen PSOEk Mariano Rajoyren aurkako zentsura mozioa, eta Pedro Sanchez gobernuburu berriak espetxe politikaren aldaketa iragarri zuen ekainaren 18an.
Bide orri eske Madrili
Hiru Euskal Herriratze, bi gerturatze eta bigarren gradu aldaketarako hiru kasu salbu, kartzela politika berarekin segitzen du Madrilek. Onintza Ostolaza EPPK-ko hainbat kideren abokatuak dio eremu administratiboaz gain, judiziala eta politikoa ere funtsezkoak direla, eta deitoratu du PSOEk ez duela aldaketarik egin. «Preso askok duten inpresioa da tratamendu batzordeak Madrilen zain daudela. Batzordeok ez dute Madrildik, Espetxe Instituzioen bitartez, irizpide desberdinik jaso. Beraz, urteetako funtzionamendua dago gaur egun ere, ikusten dugunez. Espetxe politika moldatzeko borondatea agertu du gobernuak, baina praktikan ez dago halako ezer».
Adibidez, euskal presoei lehen gradutik bigarrengora pasatzea ukatzen ari zaie Madril, Foro Sozialak ere joan den astean adierazi zuenez. Bakoitzeko Tratamendu Batzordeak eta, ondotik, Espetxe Instituzioek ezezkoa emanda, presoek Jose Luis Castro Espetxe Zaintzako epailearengana helegitea aurkezten ari dira, eta, han ere, ezezkoa da erantzuna ia kasu denetan. Aurtengo uztailean, abuztuan eta irailean, 46 eskaeretatik 44tan eman du ezezkoa. Asteon bertan, beste bi. Oraindik badauzka 70en bat helegite ebazteko, eta gehiago izango ditu. Handik Auzitegi Nazionaleko Zigor salara ari dira jotzen abokatuak, baina oraindik bakanak dira helegiteak.
Castrok, ebazpena eman aurretik, Espetxe Instituzioei txosten bat eskatzen die presoari egotzitako delituaz edota haren espetxe jarreraz, eta hor psikologoak asko ari dira galdetzen autokritikaz eta biktimekiko barkamenaz. Espetxe Instituzioek txostena bidaltzean auzitegira, fiskalak iritzia ematen du. Ostolazak dio fiskalaren jarreran ere ez dutela urratsik ikusi Madrilgo aldaketaz geroztik. «Gobernuak badu ahalmena fiskalarengan eragiteko, baina ez du pausorik eman». Bi txosten horietan oinarritu da Castro erabakia hartzeko.
Jesus Loza Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak berriki adierazi du bigarren gradura pasatzeko garrantzitsua litzatekeela EPPK-koek esatea ETA desagertzearen alde bozkatu dutela. Ostolazak, ordea, ez dio borondaterik ikusten Madrili: «Presoek psikologoaren elkarrizketan esaten dute bat egiten dutela hartutako erabakiekin, eta bide politiko hutsak eta ez-indarkeriazkoak erabiltzeko konpromisoa dutela, baina gero kontu moralak eskatzen dizkiete, barkamena-eta, nahiz eta bigarren gradura pasatzeko ez izan horiek lege baldintzak». Gobernuaren aldetik adierazpen asko eta ekintza positibo gutxi ikusten ditu abokatuak, eta eskatu dio aurkez dezala bide orri bat. Brian Currin bitartekariak ere herenegun, Donostian, nabarmendu zuen presoak bide orri bat eskatzen ari direla Madrili.
Bigarren graduan, ordea, zailtasunak. Kasu bat: euskal preso bati dagoeneko zortzi aldiz ukatu diote egun batzuetarako irteera baimena, delitu larritasunean edota baimenaren balizko erabilpen desegokian oinarrituta.