Kontakizuna, ikasgeletara
'Herenegun' unitate didaktikoaren materialak aurkeztu ditu Jaurlaritzak. Programak ETAren historia eta testuinguru soziopolitikoa «gurutzatzen» ditu, ikasleek «pentsamendu kritikoa» garatu dezaten
2018-10-12 / Jon O. Urain
Eusko Jaurlaritzak ikasturte honetan bertan eramango du ikasgeletara euskal gatazkaren kontakizuna. Unitate didaktiko bat prestatu du, Herenegun izenburupean, eta asmoa da programa hori 2019ko apirila eta ekaina bitartean ezartzea sare publikoko nahiz itunpeko zortzi ikastetxetan, esperientzia pilotu gisa. Haren funtzionamendua aztertuko dute ondoren, 2019ko bigarren seihilekoan, erabakitzeko hezkuntza sistema osora zabalduko duten edo moldatu behar den.
Eusko Jaurlaritzak atzo aurkeztu zituen 1960-2018 epea ikastetxeetan lantzeko programaren materialak, Donostian. Agerraldian izan ziren Maite Alonso Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordea, Jonan Fernandez Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza idazkaria eta Aintzane Ezenarro Gogora institutuko zuzendaria. Unitate didaktiko horren bidez, Jaurlaritzak eskolan landu nahi du «historia hurbila», ikasleek «konbultsio eta indarkeria handiko aldi bat» uler dezaten.
Unitate didaktikoa Historiako irakasgaian sartuko dute, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailan eta Batxilergoko bigarrenean. 1960tik aurrerako garaia aztertuko dute; ETAk iraun zuen aroa, beraz. Horretarako, «ikuspegi bikoitza gurutzatuta» prestatu dute materiala, Fernandezen esanetan: batetik, ETAren historia; bestetik, Euskal Herriko testuinguru soziopolitikoaren bilakaera. «58 urte horietan euskal gizarteak izan duen bilakaerak bizitza propioa du, eta besterik gabe azal daiteke. Ekonomiak, gizarteak, instituzionalizazioak eta abarrek beren bidea egin dute, ETA gorabehera, baina bide hori ezin da deskribatu ETAren baldintzapena kontuan izan gabe», Fernandezen arabera.
Materiala lau koadernoz eta ordubeteko bost dokumentalez osatuta dago. Koadernoei dagokienez, ikasleei bideratutakoak dira bi; bat DBHko ikasleentzat eta bestea Batxilergokoentzat. Jaurlaritzak aurreikusi du ikasgelan 55 minutuko sei saio behar direla gaia lantzeko. Bi koaderno horiez gain, irakasleentzako oinarrizko testu bat ere prestatu dute, hamar orrialdetan 1960tik aurrerako historia azaltzen duena. ETA, euskal testuinguru soziopolitikoan: sintesi historikoa, 1960-2018 du izenburu, eta, Fernandezen hitzetan, «sarrerako esparrua eskainiko dio irakasleari, ikuspuntu historiografikotik. Gainera, datuak, kronologiak eta informazio osagarriak eskainiko dituzten eranskinak ditu». Dokumentazio osagarriarekin taxutu dute laugarren koadernoa. Ikus-entzunezkoak Oinatz Galduak Euskal Telebistak prestatutako saioetan daude oinarrituta.
Nola eta zertarako
Hain zuzen, irakaslearen koadernoan jasotako bi galderak mamitzen dute programaren «espiritua», Fernandezek adierazi zuenez: «Nola gertatu zen? Hainbeste sufrimendu, zertarako?». Alonsoren esanetan, programak «baliabideak eskaini nahi ditu ikasleek beren buruari galde diezaioten iraganeko gertakari horiek nola eta zergatik gertatu ziren eta zer eragin duten orainean, eta, era berean, bultzatu nahi du ikasleek beraiek galdera horien erantzunak bila ditzaten».
Fernandez baieztapen batetik abiatu zen: «Ez dago gertatutakoaren inguruko kontakizun partekaturik». Horregatik, aholkulari lanetan aritutako pertsonen soslaiak goretsi zituen. Izan ere, Mari Carmen Garmendia 1995-1999 urteen artean Jaurlaritzako bozeramaile izandakoa, Mariano Ferrer kazetaria eta Juan Pablo Fusi historialaria aritu dira zeregin horretan; Fernandezen esanetan, hirurek betetzen dituzte bilatzen zuten soslaiaren ezaugarriak: «zorroztasuna», «pluraltasuna» eta politikagintzatik aldenduta egotea.
Gainera, uste badu ere prestatutako materiala «oso ona» dela, azaldu zuen «berme» gisa ulertu behar dela programa esperientzia pilotu gisa abiatzea, erakusten baitu Jaurlaritzak ez duela kontakizun bat «inposatu» nahi, eta prest dagoela eragileen ekarpenak jasotzeko, unitatea «aberaste» aldera. Eragileek horretarako epea izango dute azaroaren 16ra bitartean, eta, ondoren, Jaurlaritza urtarrilera bitartean ariko da ekarpen horiek aztertzen. Behin betiko materiala urtarril amaierarako eduki nahi dute prest.