Konponbideari begira

Berriak

Azaroaren 20an erranen dute Jakes Esnal askatuko duten

 
Atzoko elkarretaratzea.
Atzoko elkarretaratzea. BOB EDME

2018-10-11 / Berria

PARIS. Atzo iragan zen, Parisen, Jakes Esnal euskal presoa baldintzapean aske geratzeko eskaera aztertzeko audientzia. Esnalek plazaratu zuen bigarren eskaera zen, eta ez askatzearen alde egin du prokuradoreak, beste behin. Haren arabera, ez du nahikoa elementu Esnalen arrisku maila neurtzeko, eta, horregatik, desegokitzat jo du baldintzapean aske uztea. Maritxu Paulus Basurko abokatuaren arabera, elementuak egon badaude Esnalen dosierrean, eta horiek erakusten dute ez dagoela arriskurik.

1990ean atxilotu zuten Esnal, ETAko kide izatea leporatuta, eta bizi guztiko presondegi zigorra ezarri zioten. Egoera berean dira Jon Kepa Parot eta Xistor Haranburu; biek ala biek egin dituzte baldintzapean aske geratzeko eskaerak, baina bakarrari ere ez diote onartu. Elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean Donibane Lohitzunen, Esnal, Parot eta Haranburu aske uzteko eskatzeko.

Publizitatea