Egiak baditu hamaika bide
Foro Sozialak gonbidatuta, Amaia Kowaschek, Paco Etxeberriak eta Bertha Gaztelumendik hitz egin dute; auzi judizialez harago, bakoitzak egindako ikerketez eta izandako esperientziaz aritu dira
2018-10-06 / Joxerra Senar
Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne Ministroak berriki esan du egia bakarra egia judiziala dela, baina zer gertatzen da epai judizialik ez badago? Nola egon daiteke erreparazio edo aitortzarik aurretik egiarik ez badago? Euskal Herrian, gaiak bete-betean eragiten duenez, eta galdera horiei erantzun nahirik, Foro Sozialak gonbidatuta, gogoeta egin zuten atzo Paco Etxeberria auzitegi medikuak, Bertha Gaztelumendi Argituz kolektiboko kideak eta Amaia Kowasch 1978ko sanferminetako egiaren batzordeko kideak. Egia judizialaz harago, egia jakiteko hamaika bide badirelako, euren esperientzia ezagutarazi zuten.
Errenteriatik hasita, Gipuzkoako hainbat herritan (Lasarte-Oria, Elgoibar, Andoain eta Arrasate) izandako giza eskubideen urraketak biltzea egokitu zaio Argituz kolektiboari. Gaztelumendiren hitzetan, horrek herri bakoitzean izandako orotariko giza eskubideen urraketen «argazki bat» eman die. «Tentuz eta pazientziaz» kudeatu beharreko irudia; azken batean, jasotako informazioa «oso mingarria eta sufrimenduz osatua» baita.
Bere hitzetan, memoria partekatua «prozesu bat» da: «Lehenik, egia azaleratu behar da, dokumentatu zer sufrimendu eta urraketa izan diren, eta horrek ahalbidetzen du beste urratsak egitea. Ez dago egia bakarra, eta saiatzen gara egia guztiak, urraketa guztiak, ikuspegi guztiak jasotzen». Gaztelumendiren arabera, egia «poliedrikoa» baita. «Poliedroa hainbat erpinez osatua dago, eta, bertan, egia bakoitza elkarri loturik dago, eta batzuen eta besteen artean partekatzen dira». Egia horren barruan jarri du oztopoak jartzea edo informazioa ezkutatu izana. «Hori ere iragan denaren egia da».
Oztopoez asko daki Amaia Kowaschek. 78ko Sanferminak Gogoan kolektiboko kide ere bada, eta talde horrek 40 urte daramatza Polizia Armatuak egun haietan erabilitako indarkeria salatzen. Urteurren honetan berriro agerian geratu denez, Espainiako Gobernuak ez du orduko dokumentuak desklasifikatzeko asmorik. Iruñeko Udalaren ekimenez, aurten egiaren batzordea osatu da, eta bertan lan egin du Kowaschek. «Batzordeak ebazpen bat kaleratu zuen, eta kereila baten bidez kasua berriz irekitzea aholkatu zuen. Oztopo ugari izan ditugu. Ezin izan ditugu jaso ez dokumentu ofizialak, ez bere garaian ireki ziren bost sumarioak». Kowaschek azpimarratu du egindako lana «lehen urrats garrantzitsua» dela 1978an gertatutakoaren egia jakiteko.
Batzordea Fabian Salvioli Nazio Batuetako giza eskubideen errelatore bereziarekin egon ahal izan zen, eta haren gogoeta batzuk bere egin ditu Kowaschek. Lehenik, egiaren batzordea osatzeak ezin duela eragotzi justizia aplikatu ahal izatea. «Memoria, justizia, bakea, erreparazioa eta berriro ez gertatzeko eskubidea elkar elikatzen duten elementuak dira. Ezin dira nahieran aukeratu, egun batean bata, bestean bestea. Denak bete behar dira». Salvioli aipatuz, Kowaschek gogoratu du gizarteak estatuarekiko konfiantza berreskuratzen duenean erdiesten dela bizikidetza. «Estatua eskubideak urratzen dituen makina bihurtzen denean, gizartea banandu egiten da estatutik». Justiziaren, memoriaren, egiaren eta erreparazioren bidetik etor daiteke konfiantza berreskuratzea.
Etxeberriak torturari buruz egindako ikerketa zabala hartu du hizpide, eta egindako lanaren seriotasuna nabarmendu du. 1960tik 2014ra bitartean, 4.000 kasu jaso zituen lanak, eta ondorioetako bat izan zen, bere hitzetan, tortura jasan dutenek gertatutakoa kontatzen dutela. Adierazgarria iruditzen zaio Madrildik zilegitasuna kendu nahi izatea Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak bultzatutako ikerketei, baita Nafarroan izan den boikot saiakerari ere: «Nafarroan antzeko ikerketa egin nahi izan denean, batzuek badakite zein den ondorioa, eta, horregatik, lehen unetik ahalegindu dira hondarazten. Bestela, ondorioa balitz torturarik ez dela egon, ez litzaieke inportako ikertzea. Baina badakite ikerketak zifra harrigarriak emango dituela». Amaieran, torturatua izan zen gazte baten aitak hartu zuen hitza, eta esan zuen berak ez duela nahi semea nork torturatu zuen jakitea, baina bai Espainiako Gobernuak tortura aitortzea. Etxeberriak hala erantzun zion: «Ez dut uste inoiz aitortza hori egingo duenik».