Hirugarren gradua eman diete Olga Sanz eta Xabier Moreno presoei
Bi presoak EPPKtik aldenduta daude. Eusko Jaurlaritzak «begi onez» ikusi du mugimendua
2018-08-08 / Gotzon Hermosilla
Olga Sanz Martin eta Xabier Moreno Ramajo euskal presoei hirugarren gradua eman diete, eta Villabonako espetxetik (Asturias, Espainia) Basaurira (Bizkaia) lekualdatu dituzte. EITBk eman zuen hurbilketa horien berri, atzo, eta berri agentziek berretsi zuten gero. Horien arabera, Espainiako Estatuko Espetxe Zuzendaritzak aintzat hartu du bi presoek egindako eskaera. Aurrerantzean, gaua ematera baino ez dira joango espetxera.
Sanz eta Moreno Sopelakoak dira (Bizkaia), eta Bilbon atxilotu zituzten 1998an. Hortaz, hogei urte inguru eman dute espetxean. ETAren Bizkaia komandoko kide izatea egotzi zieten: Morenori 74 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, eta Sanzi, berriz, 71 urtekoa.
Bi-biak EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektibotik aldenduta daude, eta, betiere berri agentziek zabaldutako informazioen arabera, idazki bat izenpetu zuten bortxaren erabilera arbuiatu eta barkamena eskatzeko.
Eusko Jaurlaritzak «begi onez» ikusi du bi presoekin hartutako neurria, eta «bide beretik jotzeko» aholkatu dio Espainiako Gobernuari, presoak EPPK-koak diren ala ez kontuan hartu barik. Albiste agentzien arabera, Jaurlaritzak «harreman ona» du Sanz eta Morenorekin, eta «ongi» irizten die mota honetako erabakiei.
Espainiako Gobernuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duen ordezkari Jesus Lozak esan du erabaki honetan «zorrotz» betetzen dela Espainiako presidente Pedro Sanchezek eta Barne ministro Fernando Grande-Marlaskak adierazitakoa: alegia, Espainiako Gobernuaren espetxe politika berria «legeari jarraikiz» ezarriko dutela. Lozak gogora ekarri du bi presoek «legeak eskatzen dituen baldintza guztiak» betetzen dituztela Euskal Herrira lekualdatuak izan eta hirugarren gradua emateko.
Espainiako Espetxe Zuzendaritzako iturriek berri agentziei eginiko adierazpenetan adierazi dute Basaurira ekartzearen arrazoia izan dela bi presoei hirugarren gradua ematea, eta, hortaz, ezin dela «lekualdatzeaz» edo «hurbiltzeaz» hitz egin.
Pedro Sanchez joan den ekainaren 2an presidente izendatu zutenetik eta, batez ere, EAJrekin bildu ostean «espetxe politika berria» abian jarriko zutela iragarri zuenetik, arlo horretan egon zitezkeen mugimenduen zain egon dira eragile politikoak eta presoen eskubideen aldeko erakundeak, baina orain arte ez da aldaketa handirik sumatu.
Joan den asteburuan, Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak esan zuen «laster» espero zutela presoak hurbiltzen hasteko erabakia. Ia aldi berean iritsi zen Pablo Casado PPko presidente berriaren ohartarazpena: ez dute onartuko euskal presoentzat «onurarik», ezta Euskal Herriko edo gertuko kartzeletarara hurbiltzea ere.