Euskal presoak
Presoak Madrilgo giro «nahasian»
Espainiako Gorteetan dauden euskal ordezkarien arabera, Espainiako Gobernuak ez du erraza izango presoak gerturatzea. Aurreikusten dute PPk eta Ciudadanosek gogor egingo dutela kontra, eta uste dute hori neurtzea izan dela Sanchezen orain arteko adierazpenen helburua.
2018-07-05 / Jokin Sagarzazu
Gogoan dituzte 2006ko irudiak. PPkoek ETAren indarkeriaren biktimen elkarte batzuekin batera eginiko mobilizazio handietakoak, orduko bake prozesuan Jose Luis Rodriguez Zapateroren gobernuak (PSOE) eginiko urratsen kontra. Espainiako Gorteetan dauden euskal ordezkariek aitortzen dute, halere, oraingo giroa ez dela ordukoa bezalakoa; dena den, susmoa dute PPkoek eta Ciudadanosekoek «gaiztotu» egingo dutela Sanchezek bere asmoetan aurrera egin ahala. Egungoa deskribatzeko hitz bat eskatuz gero, «nahasmena» aipatzen dute EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Ahal Dugu-ren euskal hautetsiek —PPkoek ez diote BERRIAren eskaerari erantzun—. Zalantzazko hitz horretatik, baina, interpretazio «baikorrak» egin daitezkeela ondorioztatu dute.
Pedro Sanchezek gobernura iritsi eta gutxira —eta komunikabideen aurrean— jakinarazi zuen presoak gerturatzen hasiko dela. Moduak «ezohikoak» izan arren, ez du inor ezustean harrapatu. Hala uste du Odon Elorza PSE-EEren diputatuak. «Denok dakigu lanketa bat egon dela aurretik, bereziki Euskadin, Eusko Legebiltzarreko lantaldean eta bestelako elkarrizketetan. PPk hortik kanpo utzi nahi izan du bere burua, eta badakigu zer jarrera izango duen hemen, Madrilen: gezurrak esan, eta gobernuaren aurka jo». Elorza, halere, lasai dago, «oraingoz», eta azpimarratu du gobernu aldaketa babestu duten alderdi denek «begi onez» hartu dutela erabakia. «Denek diote orain dela garaia, eta badela nondik hasi».
PSOEren barruan ere batasuna dago, diputatu sozialistak dioenez. «Presoen hurbilketaren gaiak egun ez du eztabaidarik sortzen alderdi barruan; onartuta dago egin beharreko zerbait dela. Zain geunden garai egokia noiz iritsiko. Eta heldu da ETAren desegitearekin batera». Azaldu du gobernuak elkarrizketa sorta bat abiatuko duela parlamentuko talde denekin, bere asmoen berri emateko eta haien babesa lortzeko asmoz; hori aurrena, eta «gero gerokoak». Epeei buruz ez du hitz egin nahi, baina. «Iritsi da garaia eztabaida honi naturaltasun osoz eta lasai heltzeko, eta nik behintzat nahiko nuke denbora epe ez oso luze batean urratsak egiten hastea».
Itxaropen hori ere badu EAJko senatari Jokin Bildarratzek. «Nahasmena eta sorpresa baino gehiago, diskrezioa aipatuko nuke nik». «Baikor» dago Sanchezen gobernuak espetxe politikaren alorrean egin dezakeenarekin. «Azaldu du jarrera aurrera egiteko; orain, utzi behar zaio lan egiten», adierazi du. Eta gaineratu du nabari diola agintari sozialistari politika egiteko beste modu bat. «Ohituta gaude diskurtsoen politikara, eta ez ekintzetara; hobe bigarrenaren alde egiten badu Sanchezek. Ikusiko dugu». Horrekin loturik, Kataluniako preso politikoak hurbildu izana azpimarratu du, «hain denbora gutxian eta adierazpenen zurrunbiloan sartu gabe; PPkoek astirik ere ez dute izan aurka egiteko». «Hori da bidea», adierazi du Bildarratzek. «Hori eta, bereziki, diskrezioa, eta instituzioen eta alderdien arteko elkarrizketak».
Gai honetan Sanchezen gobernuari zuzentzen zaion beste talde parlamentarioetako bat da Unidos Podemos. Nafarroako diputatu Eduardo Santosek uste du «garaia» dela «Madrilen ere» euskal presoen «errealitateari» heltzeko, «modu irmo eta ausart batean». «Ezin zaie beste alde batera begiratu Euskadiko eta Nafarroako gehiengo itzelek egiten dituen eskaerei; are, tartean giza eskubideak daudenean».
Dena den, zalantzak ere baditu, bereziki PSOEren jarrerarekin. «Aspalditik ezagutzen du errealitate hori. Beste kontu bat da gaia agenda politikoan sartzea». Santosek uste du orain artekoek erakusten dutela sozialistek «beldur» diotela horri. «Gobernua neurtzen ari da nola heldu gaiari; erretorikaren soilik ala ekintzen bidez. Guk bultzatuko dugu bigarrena izan dadin».
Kezka gehiago azaldu ditu EH Bilduko Marian Beitialarrangoitiak, eta nahiago du «zuhurra» izan aurrera begira. «Berri ona da presoak hurbiltzen hasiko direla esan izana, baina ekintza zehatzetan ikusi beharko da». Albisteak ez du ezustean harrapatu, baina «harrigarria» iruditu zaio «hain denbora gutxian» jakinarazi izana, eta bereziki behin baino gehiagotan esan izana, bai eta Sanchez gobernuburuaz gain Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak egin izana ere. Azpimarratu du, halaber, «lehen aldia» dela PSOEk bat egiten duena PSE-EErekin gai honetan.
Horrek, dena den, ez du Beitialarrangoitia erabat konbentzitzen. Azpimarratu du orain arte esandakoak «oso neurtuak» direla, baina «zehaztu gabeak». EH Bildukoak uste du Sanchezen gobernua «termometroa sartzeko» egiten ari dela hori, gai honen inguruan alde eta kontra izan ditzakeenak neurtzeko. «Nahasmen» horrekin ere lotzen du presoak hurbilduko dituela esan izana, baina ezer ez aipatzea espetxe politikari buruzko beste gai batzuekin: graduen hurrenkera, espetxeen eskumena eta beste. «Badirudi bere asmoa dela malgutzea espetxe politika, baina salbuespen neurriei eutsiz; bada garaia euskal presoei ere araudi arrunta ezartzeko».
EH Bildukoak susmoa dauka Sanchezek «behartuta» hartuko dituela neurri batzuk, «EAJren eta Kataluniako alderdien babesa behar duelako. «Baina Madrilgo giroa ez da aldatu. Gainera, gobernua ahula da, eta PPk eta Ciudadanosek baliatuko dute gai hau oposizio gogorra egiteko».
Pedagogia eta hizkuntza
Elorzak dio Sanchezen gobernuak jakin badakiela hori eta «zuhurra» izango dela urratsak egitean. Ziur da, gainera, aurka mobilizatutako direla PP, Ciudadanos eta ETAren indarkeriaren biktima «batzuk». «Nire ustez, lehen hurbilketak izatean egingo dituzte lehen protesta handiak». Gobernua horri «eusteko» gai izango da, PSE-EEko diputaturen arabera.
Bildarratzek ere «presio handia» aurreikusten du. Haren ustez, gobernuak «pedagogia asko» egin beharra dauka «Aznarren agintaldian sortu zen pentsamoldeari aurre egiteko». Eredu gisa jarri du Euskal Herrian eginikoa. «Urte asko daramatzagu bizikidetzaz-eta hitz egiten. Eztabaida ez da presoei buruzkoa soilik. Sanchezek esan duen moduan, argi luzeak behar dira; asko dago jokoan Euskal Herrian eta Espainian».
Antzera pentsatzen du Santosek. «Momifikatutako hizkuntza bat erabiltzen dugu. Euskal gatazkak ere zer esan nahi du gaur egun? Hitzek errealitateak sortzen dituztenez, kosta egiten da politika erreala aldatzea».

Espetxe politikan«legea bete» behar dela argudiatu du Grande-Marlaskak