Euskal presoak
Osasunerako eskubidea aldarri
Osabideak elkarteak salatu du kartzeletan ez dela bermatzen presoen osasunerako eskubidea
2018-07-04 / Gotzon Hermosilla
Osabideak presoen osasun eskubideen aldeko sendagile eta legelarien Euskal Herriko elkarteak bere burua aurkeztu du, eta horretarako Askatasuna ukatuta duten pertsonen osasun eskubideak izeneko mahai-ingurua antolatu du Bizkaiko Medikuen Elkargoak Bilbon duen egoitzan. Hainbat medikuk, legelarik eta adituk salatu dute osasunerako eskubidea ez dela bermatzen espetxeetan.
Jorge Barron mediku eta Osalde osasun eskubidearen aldeko elkarteko kideak hainbat datu eman ditu, eta ondorioztatu du presoena dela «giza multzorik zaurgarrienetako bat» osasun arloari dagokionez: «Presoek ez dute osasunerako eskubidea bermaturik, kartzelak oso eragin negatiboa duelako osasunean. Legeak aitortzen du osasunerako eskubidea, baina ez genuke onartu behar presoen kasuan eskubide horretan salbuespenik egitea», esan du.
Iñaki Lasagabaster EHUko zuzenbide katedradunak azaldu duenez, legeak adierazten du presoak askatu behar direla espetxean egoteak haren biziari «ageriko arriskua» ekartzen badio. «Arazoa da ageriko arrisku hori zertan den definitzea, eta nork definitzen duen», esan du. Salatu duenez, espetxe erakundeek ageriko arrisku hori hilzorian egotearekin identifikatu nahi dute, «eta hori ez da onargarria».
Silvia Encina abokatuak bere esperientziaren berri eman du: haren bikotekide presoak urteak eman zituen medikuen txostenak eskuratu ahal izateko, «gose grebak eta jipoiak tarteko»; haren heriotza oraindik argitu gabe dago. Iñaki Goioaga abokatuak esan du gizarteari dagokiola gogoeta egitea «espetxe sistema, eta hura oinarritzen den balio sistema, aldatu nahi baldin baditu».
Nahia Aia eta Estibaliz Gorostiaga medikuek lanean aurkitzen dituzten trabak eta Osabideak elkarteak ezarritako lehentasunak aipatu dituzte, eta «profesionalen sare bat» eratzearen garrantzia nabarmendu dute. Irma Orozko abokatuak, berriz, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak arlo honetan ebatzitakoa izan du hizpide, eta esan du hor badagoela osasunerako eskubidearen urraketak salatzeko bide bat.
«Espetxeak gaixotasun esparruak dira. Espetxeak gaixotu egin du», esan du Olga Casado Kataluniako MCPT torturen prebentziorako taldeko medikuak.