Espetxe politika. Pedro Sanchez-Iñigo Urkullu bilera
Espetxe politika, lehentasun
Urkulluk eta Sanchezek kartzela arloa «normalizatzeko» lantalde bat eratuko dute. «Salbuespen» neurriak bukatzeko eskatu du lehendakariak. Eskumenei buruzko batzorde bat ere sortuko dute
2018-06-26 / Enekoitz Esnaola
Moncloan nagusia aldatu da, eta badirudi oraingoan handik esku artean zerbaitekin atera dela Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakaria: Gernikako Estatutua betetzeko lehentasun batzuekin eta espetxe politika «normalizatzeko» konpromiso batekin. Lantalde bana eratuko dute.
Lehendakaritzaren esanetan, eskumenetan «aurreratuta» dauzkaten hiru arlo «lehenetsiko» dituzte bi gobernuek: autobideak —A-68a eta A-1aren zati bat—, Pasaiako (Gipuzkoa) portua eta espetxeak. Gainera, «epe laburrean», trenbideen eskualdaketak landuko dituzte, Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko epai bat beteta; eta, «epe ertainean», Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Batzordearen lanak aztertuko dituzte, «eguneratu eta sakontzeko helburuarekin».
Hil hasieran hartu zuen Pedro Sanchezek Espainiako gobernuburu ardura, Kongresuan Mariano Rajoyren aurkako zentsura mozioa aurrera aterata, eta Urkullurekin hasi du estatuko erkidegoetako presidenteekin bilera saila. Ia bi orduz batzartu dira, eta ondoren prentsaurreko bat eman du Jaurlaritzako buruak. Txio bat atera du Sanchezek, eta nabarmendu «elkarrekin lan egiteko borondatea» dutela. Batzarreko gai nagusietako izan dituzte Gernikako estatutua eta espetxe arloa. 1979an onartu zuten Araba, Bizkai eta Gipuzkoako estatutua, erreferendum bidez, eta, harrezkero lege organikoa den arren, Madrilek oraindik 37 eskumen ditu igortzeke, Jaurlaritzak iazko irailean argitaratu zuen txosten baten arabera. Rajoyren agintaldian —2011-2018— ez zen eskumenik igorri. Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua datorren hilean batuko dira berriro transferentziez hitz egiteko, batzorde mistoan, eta Auzitegi Konstituzionaleko helegiteak ere aztetuko dituzte. Batzordea «iraunkorra» izango dela iragarri dute. Kartzela arloaz aritzeko lantaldeak, aldiz, ez du oraindik egutegi jakin bat.
«Espetxe sistema» da EAEko estatutuak jasotzen duen eskumenetako bat; hots, «Euskadiren eskumen esklusiboa da espetxe erakunde eta establezimenduen antolamendua, araubidea eta funtzionamendua», Jaurlaritzaren txostenak dakarrenez, eta eginkizunok igorri beharko lituzke Madrilek: EAEn dauden espetxe erakundeen antolaketa osoa; zentroen plangintza eta eraikuntza; higiezin eta ekipamenduen administrazioa eta ondare kudeaketa; presoen ordainpeko lanaren antolamendua eta neurri alternatiboen betearazpena espetxean; eta gizarteratze jarduerak.
Espetxe eskumena ez izan arren, Jaurlaritzak 2014ko urrian «presoen gizarteratze edo birgi- zarteratze» prozesurako plan bat aurkeztu zuen: Hitzeman. Urkulluk Sanchezi gogoratu dio egitasmo hori dutela. Lehendakariak azaldu du «ETA behin betiko desegin ondoren ireki den garai berri honetan espetxe politikarako ikuspegi berri bat» behar dela, eta «salbuespen neurriak gaindituko dituen politika berri baten» alde ere agertu da. Horregatik oroitarazi dio bileran Sanchezi badutela, 2014ko azarotik, Zuzen Bidean programa ere. Hainbat neurri dakartza plan horrek; tartean, estatuko legea aldatu gabe gauzatu daitezkeenak: euskal presoen hurbilketa, edota 70 urte baino gehiago dituzten eta larri gaixorik dauden presoentzako «konponbide humanitarioak».
Sanchezek atzo zortzi RTVEko elkarrizketa batean aitortu zuen ETAk maiatzean desegitea iragarri ostean, «agerikoa» dela afera «beste modu batera landu» behar dutela, «bestelako espetxe politika batekin». EAJren eta PSE-EEren arteko gobernu itunak ere jasotzen du ideia hori. Euskal Herrian gehiengo politikoaren eta sozialaren aldarrikapena ere bada. Hala, Urkulluk nabarmendu du kartzela eremuko pausoek euskal gizartearen «babesa» izango dutela.
Bizikidetzaren eta giza eskubideen eremuan Jaurlaritza memoriaren eta biktimen aitortzaz eta erreparazioaz garatzen ari den ekinbideak ere aipatu ditu lehendakariak Moncloan. Elkarbizitzaren alorrean «zuzeneko harremana» izatea adostu dute bi agintariek. Urkulluk esan du «bizikidetza normalizatuan aurrera» egiteko garaia dela, baina onartu du Sanchezek «zuhurtzia» izan beharra duela. ETAren biktima elkarte batzuk gaur egun ere egiten ari diren presioaz gain, ordezkaritza instituzionala ere bada aintzat hartzekoa: PSOEk Kongresuan 350 diputatuetatik 84 baizik ez dauzka —bigarren indarra da, PPren ondotik—, eta, Senatuan, PPk gehiengo osoa du.
Estatu ereduaz gogoeta
Lehendakariak Espainiako egungo estatu ereduari buruzko «gogoeta egiteko premia» helarazi dio Sanchezi, «errealitate plurinazionala eta tratamendu propio eta berezia behar duten berezitasunak kontuan hartuta». Ildo horretan, «konbentzio konstituzional» baten bidea ikertzeko aukera proposatu dio. «Ez dugu hausturaz hitz egin, baizik eta bizikidetzaz, elkarrekiko begirunea izanda», adierazi du.
Atzoko batzarreko beste ardatzak: egoera ekonomikoa eta enplegua —industria lehiakortasunaren hobekuntza; enplegu politika aktiboak bultzatzea; ikerketaren aldeko apustua...— eta Europaren etorkizuna.
Itxuraz, gustura amaitu du Moncloako bilera Urkulluk, «harreman instituzional normalizatu» baterako balio izan duelakoan. «Bilera adiskidetsua eta positiboa izan da, lan dinamika egonkor eta eraikitzaile bat bermatzeko. Gai zehatz eta praktiko batzuetan aurrera egin dugu, eta harreman lotura iraunkor bat ezartzeko konpromisoa hartu dugu». Gobernura heldu eta aurreneko hilabetean bertan hartu du Sanchezek Jaurlaritzako burua; aldiz, Rajoy agintaldi honetan —duela bi urte izan ziren hauteskundeak— oraindik hartzeke zegoen, eta, 2011tik, lautan baino ez zuen deitu Moncloara.