Altsasuko auzia. Epaia
Altsasuko zortzi gazteei 79 urteko espetxe zigorra ezarri die Auzitegi Nazionalak
Aginteari atentatu egiteagatik eta lesio delituagatik, bederatzi eta hamahiru urte arteko zigorrak ezarri dizkie zazpi auzipeturi; Ainara Urkijori, berriz, bi urtekoa
2018-06-02 / Joxerra Senar
Terrorismo deliturik ez, gupidarik ere ez. Espainiako Auzitegi Nazionaleko lehen aretoko epaimahaiak guztira 79 urteko espetxe zigorra ezarri die Altsasuko auziko zortzi gazteei. Epaimahaiak ondorioztatu du auzipetuek bi guardia zibilak eta euren bikotekideak jo zituztela, aldez aurretik bazekitelako nortzuk ziren, eta Guardia Zibilaren aurkako «gorroto eta erdeinuak bultzatuta». Hasieratik, akusazioak terrorismo delitua zegoela argudiatu du, baina epaimahaiak ez du halakorik egiaztatu. Hala eta guztiz ere, nabarmendu dute Altsasun jazotakoa ez zela taberna bateko gau giroko liskarra izan, «eraso oso larria» baizik.
Hartara, aginteari atentatu egitea zein lesioak eragitea egotzita, zigor gogorrak ezarri dituzte: hamahiru urtekoa Oihan Arnanzi eta Iñaki Abadi; hamabi urtekoa Jokin Unamunori eta Adur Ramirez de Aldari; bederatzi urtekoa, Jon Ander Cobi, Aratz Urruzolari eta Julen Goikoetxeari. Ainara Urkijori, berriz, bi urteko zigorra ezarri diote. Era berean, kalte ordainetan bi guardia zibilei zein bikotekideei 25.150 euro ordaindu beharko dizkiete, lesioen ondorioz; bikotekideei, beste 70.000 euro, kalte moralagatik, eta aseguru-etxe bati 5.874 euro, gastu medikuaren ondorioz.
Atzo etorri zen epaia, ustekabean. Egun aproposa aukeratu zuen Auzitegi Nazionalak. Espainiako Kongresuan Mariano Rajoyren aurkako zentsura mozioaren bozketak bereganatu zuen komunikabide ugariren arreta osoa.
Gertaerak terrorismotzat jo ote zitezkeen; hori izan da auziaren muina hasieratik. Erabakigarria izan da Auzitegi Nazionalak kasua bere gain hartzeko. Guardia Zibilaren txosten batean oinarrituta, fiskalak defendatu du erasoa guardia zibilen aurkako giro politiko baten ondorio dela, atzean Ospa mugimendua zegoela eta guztia ETAren estrategia baten ondorio zela. Epaimahaiak atzera bota du tesi hori: «Aurkeztutako frogak ikusita, ondoriozta dezakegu auzipetuek egindakoa ez dela ekintza terrorista».
Alde batetik, epaimahaiak uste du auzipetuen adina kontuan hartu behar dela. 2011ko urrian, ETAk behin betiko indarkeria utzi zuenean, auzipetuak adingabeak ziren, eta, hortaz, «zaila da irudikatzea» ETAren ideiak bere egin zituztela. Epaimahaiaren ustez, asmoak aztertzerakoan «testuingurutik kanpo» dago Espainiako Estatuko segurtasun indarrak Euskal Herritik kanporatzeko ETAren helburua eta Altsasun jazotakoa.
Bestetik, epaimahaiak ezin izan du frogatu ETAren eta auzipetuen artean «benetako eta egiazko loturarik» dagoela. Zigor Kodearen 2015eko erreformaz geroztik, gaur egun terrorismoa leporatzeko ez da derrigorrezkoa erakunde bateko kide izatea. Dena den, epaimahaiak gogorarazi du baldintza hori «terrorismo jihadistaren fenomenoari» erantzuteko ezarri zela, eta kasua hortik kanpo dagoela. Dena den, azpimarratu du gertaerak «nabarmen larriak» direla.
Epaimahaiak sinesgarritasun osoa eman die bi guardia zibilen zein euren bikotekideen kontakizunari. «Lekukotza argia, irmoa, biribila izan da, bat etorri dira». Epaimahaiaren arabera, Koxka taberna barruan zein kanpoan «modu basatian» kolpatu zituen «zehaztu gabeko pertsona kopuru batek», eta, horietatik, zortzi auzipetuak identifikatzea lortu dute. Era berean, «zalantzarik gabe» ondorioztatu du guardia zibilak izateagatik jo zituztela. Epaimahaiaren ustez, kontrajarria da auzipetuen zein biktimen jarrera: «Auzipetuek muturreko sentipena eta intolerantzia azaldu bazuten, guardia zibilek, alderantziz, oso modu profesionalean jardun zuten, probokazioei eta indarkeriari erantzun gabe».
Epaiaren arabera, guardia zibilak ez balira, ez zen halakorik jazoko eta, alde horretatik, garrantzia eman nahi izan dio istilua izan eta gutxira Altsasura joan ziren foruzainen testigantzari. Alde batetik, foruzainek egiaztatu zuten Koxkaren inguruan bildu zirenek bazekitela erasoa jaso zutenak guardia zibilak zirela. Bestetik, tentsio handiaren ondorioz, istiluen aurkako unitateak eskatu zituzten: «Istilu soil bat bazen, ez zegoen horretarako beharrik». Horregatik, frogatutzat jo du aginteari eraso egitearen delitua.
Lesio delituen aurrean, akusazioak balio osoa eman die aurkeztutako mediku txostenei, eta defentsak aurkeztutakoei, aldiz, ez. Batetik, akusazio partikularrak deitutako psikologoek Maria Jose Naranjoren egoera psikologiko kaskarra batik bat erasoaren ondorioz zela ondorioztatu zuten, baina, bestetik, defentsaren abokatuek azpimarratu zuten herriaren ondorengo erreakzioren eraginez izan zela gehien bat. Bestetik, defentsaren medikuek auzitan jarri zuten lesioen larritasuna, eta ondorioztatu zuten tenientearen orkatilaren haustura bihurdura handi baten ondorioz izan zela. Epaimahaiak kargu hartu die: «Ondorioetako batzuk arreta berezia eman digute».
Epaimahaiak auzipetuen aurka erabili ditu defentsak aurkeztutako froga eta lekukoen testigantza batzuk. Adibidez, epaiketan, Iñaki Abadek gau hartan sakelakoarekin Koxka inguruko irudiak hartu zituen. Bertan ikus zitekeen sarjentuaren alkandora ez zegoela hautsita, eta ez zela gauza izan auzipetuetako hiru identifikatzeko. Bideoan, sarjentuak Abad jotzen du, eta hark erantzun egiten dio. «Erakusten du bere jarrera ez zela pasiboa, eta orduan erabiltzen dituen hitzak jarrera oldarkor eta aldarrikatzailea islatzen dute». Epaimahaiaren arabera, Abadek ez zuen izaera baketsurik azaldu.
Epaimahaiak ez die garrantzirik eman Adur Ramirez de Alda kamiseta beltz batekin agertzen den frontoiko irudiei ere. Haren ustez, etxeratu ostean, kamiseta aldatzeko aukera izan zuen. Zalantzan jarri du haren istorioa berresten duten lekukoen sinesgarritasuna, «batzuetan lagunak direlako, eta bestean bere ama delako, eta, logikoki, semea zigortua ez izateko interesa duelako».
Epaiketan, defentsak protesta egin zuen, atzerritar ugari zeudelako lau auzipeturi egindako taldeko ezagutze saioetan. «Hori ez zen horrela izan», dio epaimahaiak. Esan du defentsek protesta egiteko aukera izan zutela orduan. «Ekinbide judizial hori baliagarria eta eraginkorra izan da».

TERRORISMO DELITUA
Ez da egiaztatu

BESTE DELITUAK
«Ez da taberna istilua»

DEFENTSAREN FROGAK
'Boomerang' efektua