ETAren amaiera. Belaunaldi berriak
Orria zuri, baina tintarik ez eskura
Luzea eta nekeza izan da ETA desarmatzeko eta desegiteko bidea. Hamar urteko prozesu horretan, ordea, askori oharkabean igaro zaie beste fenomeno bat: garai armatuaz ia oroitzapen zuzenik ez daukan lehen belaunaldia helduarora iristen ari da jada. Eta ez dauzka behar bezainbeste tresna gertatutakoa ezagutzeko.
2018-05-13 / Samara Velte
Transzendentzia handiko urratsa egin du ETAk, 2011 aurreko garaiaz oroitzen den edonorentzat. 35 urtetik gorako euskal herritarren artean, asko dira gatazkak zuzenean edo zeharka ukitu dituenak: hurbilekoren bat galdu dutelako, atxiloketak sufritu dituztelako, senideen enpresak mehatxatu zituztelako, edota euren aukera politikoa ilegalizatuta zegoelako urte askoan botorik eman ezin izan zutelako.
Horientzat guztientzat, osteguneko iragarpenak ziklo baten amaiera dakar. Batzuek lasaitua hartuta begiratuko dute atzera; besteek, gogaituta, ez dute begiratu nahiko, «orria pasatzeko» gogoz; baten batzuek nostalgiaz ere bai. Zikloa amaitzea prozesu nekeza eta espero baino luzeagoa izan da, ETAk indarkeria uzteko asmoa iragarri zuenetik ia hamarkada bat pasatu dela kontuan hartuz gero.
Arreta gutxi ipini zaio, ordea, beste fenomeno bati: aurreko batzuk barkamen exijentziatan eta beste batzuk desarmatzea irudikatzeko ahaleginetan ari ziren bitartean, oso bestelakoa den belaunaldi bat hazi dela, garai armatuaz ia oroitzapen zuzenik ez daukana. 2000. urtean jaiotakoek botoa emateko eskubidea izango dute datorren urteko udal eta foru hauteskundeetan, edo, beste era batera esanda: euskal gatazkaren hondarretan hazitako lehenbiziko belaunaldia heldua da jada, politikoki aktiboa, eta harentzat, historiaurretik datozen urruneko oihartzunak baino ez dira Hipercor, Lizarra-Garazi eta antzeko izendapenak. Eta, oraingoz bederen, ez zaio erronka horri behar bezala heldu.
Azken hamar urteotan gatazkaren atea itxi nahian jardun duen belaunaldi helduagoari ahaztu egiten zaio maiz hori: atzetik datozenek jada erdi itxitako ate bat ikusi dutela beti, eta ez dakitela zer dagoen haren atzean. Ikasmaterialetan informazio gutxi dago 1960ko hamarkadaz geroztiko garai armatuari buruz, eta gizartean ere ez dago oraindik gaiaz eztabaidatzeko klimarik; ondorioz, gazte asko familiako isiltasunaren eta hedabideetatik heldutako diskurtso politikoen artean harrapatuta daude. Hortik ere etor liteke, neurri batean, gaur egun belaunaldien artean dagoen amildegi politikoa —heldu askoren kexu iturri dena—; amildegi komunikatibo bat baita, finean.
1936ko adibideak
Ez da lehen aldia gatazka osteko egoera batean isiltasun kolektiboa nagusitzen dena. Euskal Herrian bertan bada aurretik adibide esanguratsu bat: 1936ko gerraostea. Isiltasun inposatua eta autoinposatua izan zen ordukoa: diktadurako gobernuak burdinazko zentsura erabili zuen disidentzia jazartzeko; eta familia arteko transmisioa ere norbere erabakiz eten zen kasu askotan, arazo gehiago ez sortzeko edota iragandakoa ahazteko nahiak eraginda. Beste belaunaldi oso bat behar izan zen gerrako krimenak argitzen hasteko, eta, hala ere, oztopo instituzionalek —1977ko Amnistia Legeak, esate baterako— eragozpen handiak sortu dituzte gertatu zena ezagutzeko garaian. Eztabaida sozialik ez dute ia sustatu erakundeek, eta gutxienez beste belaunaldi bat eta sufrimendu askoko lan nekeza behar izan da memoria historikoari buruzko kontzientzia piztu, salaketak jartzen hasi eta lurperatutako egia batzuk ateratzen hasteko. Transmisioa, ordea, oraindik egiteko dagoen etxeko lan bat da: gerraosteko belaunaldiek, oro har, ez daukate behar bezainbesteko informaziorik, ez eta hura egoki interpretatzeko testuingururik ere.
«Aitortza, kaltea konpontzea eta berriz ez errepikatzeko bermea» izan ohi dira bakegintzaren hiru zutabeak. Horretarako, baina, beharrezkoa da beste urrats bat: gertatutakoa ezagutzea. Nola exijitu, bestela, hurrengo belaunaldiei gatazkak berriz ez errepikatzeko, horretarako tresnak eskura eman gabe? Liburua orri zurian uztea bezala litzateke, eta idazten jarraitzeko eskatzea, aurreko orrialdeak irakurtzen utzi gabe.
Eta horretan da gaur egun transmisioaren erronka nagusia. Batxilergoko ikastetxeetako Historiako testuliburuetan, frankismoak eta euskal gatazkak —1960ko hamarkadatik hona ezagutu izan den moduan— ozta-ozta okupatu ohi dituzte lauzpabost orri; gehienetan, liburuaren amaieran, eta selektibitatearekin gogaitutako irakasleek ere onartzen dute etsipenez gutxitan iritsi ohi direla ikasleekin liburuaren atal hori ematera.
Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak 2017ko uztailean argitaratutako ikerketa kuantitatibo batek —inkestetan oinarritutakoa zen— irudikatzen du belaunaldi berriek euskal gatazka deiturikoarekiko distantzia: unibertsitateko ikasleei gehien kezkatzen dituzten gaiei buruz galdetuta, Bakea eta bizikidetza aukera zazpigarren lehentasuna baino ez zen hamar aukeretatik. Inkestetan parte hartu zutenen %7k baino ez zuten lehenbiziko aukera gisa hautatu; aldiz, genero indarkeria eta munduko pobrezia ziren gehienen lehentasuna. Gazteon informazio iturriei buruzko datu esanguratsuak ere badakartza ikerketak: oro har, hedabideen (%68) eta familiaren (%59) bidez informatzen dira historiaz; ikastetxeek, aldiz, oso eragin txikia dute (%34). Oro har, desinformatuta egotearen sentipena daukate gazteek: soilik hirutik bat dago gustura gaiaz dakienarekin.
Ikerketa kualitatiboagoek ere berretsi dituzte ondorio horietako batzuk: epai morala geratu da; ez, ordea, ezagutza. Gazteek ziurtasun handi samarrarekin baloratzen dituzte —oro har, negatiboki— gatazka armatuari dagozkion gertakariak, baina ez dira gai haietako asko deskribatzeko; aipaturiko ikerketan, erdiek baino gehixeagok (%53) zekiten ETAk Miguel Angel Blanco bahitu eta hil zuela; %47k ez zekiten zer zen GAL.
Gazteek eurek ere sumatzen dute gaia oraindik tabu dela gizartean: hamarretik lau baino ez dira aske sentitzen publikoan hari buruz hitz egiteko. Lagun arteko elkarrizketetan leku gutxi hartzen du, edo batere ez. Halaber, ikerketa kualitatibo sakonagoek erakutsi dute desberdintasun nabarmenak daudela lurraldeen artean. Ipar Euskal Herrian, esaterako, naturaltasun handiagoarekin hitz egiten dute nerabeek gatazka armatuaz: gutxik ezagutzen dituzte ETAren biktimak, baina, aldiz, hurbilekoak zaizkie iheslarien istorioak. Horrez gain, ez dute gaiari buruzko presio handirik sumatzen hedabideetan. Hego Euskal Herriko gazteek, aldiz, harreman gatazkatsuagoa dute iragan armatuarekin. Gatazkaren ondorioak oraindik nabarmenak diren lekuetan —Altsasun (Nafarroa), esaterako—, euren esperientzia zuzenak baldintzatzen du iraganaz egiten duten irakurketa. Halako egoeretan errazagoa izan ohi da gertakariak identifikatzea, baina oro har testuinguru berrietan kokatzen dituzte, eta haren araberako esanahiak eraikitzen dituzte.
Konfrontaziozko eskemak
Bake prozesu formalak izan dituzten kasuek ere erakutsi dute oso zaila dela gatazka bukatu ostean konfrontaziozko harremanak eta gatazkak sortutako identitateak aldatzea, gatazkaren beraren pertzepzioa aldatu ezean. Ipar Irlandan edo Hegoafrikan, esaterako, sarri aipatzen da ez dela bake prozesu sozialik egon: gatazka bera eragin zuten desorekek gizartearen oinarrian jarraitzen dute, eta gatazka ostean jaiotakoek ere esperimentatzen dituzte, pobrezia edo bazterketa formatuan. Ezinegon hori kolektiboa denean, eta haren jatorria ulertzeko tresnarik ez dagoenean, gerta liteke belaunaldi berriak bake prozesua porrota izan dela ulertzea, norbere sozializazio politikoan galduta sentitzea, eta iraganeko indarkeria idealizatzea.
Hori eragozteko, beharrezkoa da gatazkak sortutako konfrontaziozko eskemak hausten jakitea, eta «batek irabazi, besteak galdu» logikatik ateratzea. Bakegintzaren teoriko nagusiek aipatzen duten «gatazkaren eraldaketa sortzaile» horretarako, ezinbestekoa da espazio partekatuak sortzea; bestela, ezagutzak transmititu gabe ere, identitateak eta konfrontaziozko jarrerak aise transmiti baitaitezke. Adibide ona da, esate baterako, Foro Sozial Iraunkorra osatzen ari den Sufrimenduaren Mapa; ostegunean egin zuen saio bat propio gazteentzat, Bilbon.
ETA desegingo zela jakin orduko heldu dio Espainiako Gobernuak «kontakizunaren bataila» deitzen dionari. Juan Ignacio Zoido Barne ministroaren hitzetako lengoaia belikoa oso esanguratsua da, apirilean gatazkari buruzko hezkuntza proiektu bat iragarri zuenean: «ETAk egiten duena egiten duela ere, gertatutakoaren bertsio alternatiborik ez dugu onartuko». Karmen Galdeanok, GALek hildako Xabier Galdeano kazetariaren alabak, biktimen topaketa batean esandako hitzetatik oso urrun dago Barne ministroaren tonua. «Jabetzen gara ziurrenik ezin izango dugula egia bakar bat idatzi», esan zuen Galdeanok ordukoan: «Baina sinesten dugu guztien eta haietako bakoitzaren artean eraiki ahalko dugula gure elkarbizitzaren oinarria». Edo beste era batera esanda: orain zuri dauden orriak hainbat koloretako tintarekin idatziko direla onartu ezean, konfrontaziozko eskemetan harrapatuta jarraituko du gizarteak.