Konponbideari begira

Berriak

Irudia. Andoain

Lopez de Lacalle gogoratu dute

 

2018-05-08 / Berria

ETAk hil eta hemezortzi urtera, omenaldia egin diote Andoainen (Gipuzkoa) Jose Luis Lopez de Lacalle kazetariari. Ekitaldian izan dira haren alargun Mari Paz Artolazabal, Alain Lopez de Lacalle semea —biak irudian—, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak eta PSE-EEko kide ugari. PSE-EEko Andoaingo zinegotzi Maider Lainezek galdetu du «zertarako» balio izan duen «hainbeste sufrimenduk», eta biktimen memoria aldarrikatu du: «Guri dagokigu ez daudenen ahotsa izatea; ahots sendoa, ozena».

Publizitatea