ARKUPEAN
Ahots propioa
2018-05-05 / Idurre Eskisabel Larrañaga
Hainbestetan, hain aspalditik, hain tripetatik, hain egoera desberdinetan eta hain arrazoiketa diferenteetan sinetsiz hitz egin dut honi buruz eze, iruditzen baitzait ezinezkoa zaidala esan ditudanei koherentzia handirik ematea. Auzi honen gainean izan ditudan jokabide, iritzi, sentipen eta desiren kontaketari, neure buruari, zentzuzko hari bat aurkitzea. Akordua dudanetik ETA presente egon baita nire bizitzan, gure bizitzetan, eta ez da izan edonola, nahi edo nahi ez, gugan iltzatuta baizik. Bizitza osoan. Eta, jakina, aldatzea eta bilakatzea da bizitzaren ardatza, arnasa batetik bestera zalantzak eta kontraesanak pilatzen zaizkigun heinean.
Hainbestetan hitz egin dut honi buruz. Eta, hala eta guztiz, berriro hitz egiteko premia sentitzen dut, sakonean badakidalako hitz jarioa hondoko afasia moduko bat ezkutatzeko bide izan zaidala, neure ahotsa aurkitzeko zailtasuna estaltzekoa. ETA nire bizitzan, gure bizitzetan, presente izateak mina geure haragitan bizitzera eraman baikaitu, eta, gainera, min horrek markatuta oinarrizko auzi humanoetan posizioa hartzera. Nahikoa lan gehienetan min horientzako aringarriak bilatzen ahots propiorik eratzeko; are, hitz jarioa besteen kontrako arma gehiegitan, norbere minaren aringarri.
Horregatik, berriro hitz egiteko premia. Behin eta berriz erabilitako hitzak galdekatu eta arakatzekoa, iruntzira jartzekoa, esanahi berriak ematen ahalegintzekoa. ahots propiora hurrera daitezen. Gutako bakoitzaren ahotsaren bilaketatik sor daitekeelakoan kontaketa sorta sendagarri bakarra. Hona nirearen abiaburu bat.
Mina. Auzokoak etxetik eraman ditu Poliziak, gauez eta sirena hots artean, nire aita bezalako gizon bat, nire ama bezalako andre bat; haien semeak (ahizpa eta ni bezalako bi haur) umezurtz irudikatzen ditut, gure etxekoa bezalako korridore ilunean. Txiki, Otaegi, Sanchez Bravo, Baena, Sanz margotu dute parke ondoko horman; egunsentiaren zain ageri zaizkit amesgaiztoetan. Jose Maria Ryanen bost seme-alabak, ni bezalako 5 haur, telebistako pantailatik niri begira, aita aska dezatela eskatuz; alferrik. Alberto Muñagorri adinkideak ostikoa eman dio jolasean poltsa bati, eta bonba batek hanka jan dio. Yoyesen seme Akaitzek «amatxo non da?» galdetzen dio aitari. Poltsaren itolarria zer den lehen pertsonan kontatu dit lagunak, itomena gorputz egin zait. Hipercor. Amaitu ezinezko bidaia adiskidea 40 minutuz ikusteko. Miguel Angel Blancoren soa lehen orri guztietatik niri begira. Nekane Txapartegi: «Lauren artean biluztu eta bortxatu naute». Joxemari Korta. Makrojudizio eta hipersarekada, beldurraren sozializazioa nonahi. Martxelo Otamendi: «Arratoiak bezala tratatu gaituzte». Isaias Carrasco. Inaxio Uria. Gari asteburu osoz errepidean ama eta aita ikusteko. Xabier Rey... Hona nire minaren funtsa, Arestik nik oraindik ETA zer zen ez nekiela azaldua: «Etarren amek/ asko sufritzen dute/semeak hiltzen dizkietenean eta batez ere/semeek hiltzen dutenean...».
Indarkeria. Badaitort, nire onetik ateratzen naute bi lelo hauek: Gaitzesten dugu indarkeria, datorren lekutik datorrela eta Indarkeriarik ezean, dena da posible. Nire onetik ateratzen naute gezur ebidenteagatik (begira Siria, Euskotreneko Hendaiako geltokian migranteentzako jarritako kontrolak, Katalunia...), herritarrok tontotzat hartzen gaituztelako, eta gezurra agerian uztean, diskurtso hegemonikoaren tranpa dialektikoa delako indarkeriari buruzko pentsamendu bidezko eta demokratikoagoa (eta, batez ere, praktika) lañokeria ezinezkoa dela sinetsaraztea.
Ñabardura. Edo nire alde/edo nire kontra dinamika banderizoak horixe ebatsi digu: ñabardurak ezartzeko eskubidea ez ezik, gaitasuna ere bai. Ñabardura denean norberetasuna burujabetzaz eratzeko oinarrizko tresna. Demokrazian sakontzekoa.
Ez-patriarkala. Horra hor, ETAren azken agiriaren berritasun nagusia. Barru-barrutik datorkidan galdera: erakunde horren erabateko militarizazio sufrimendu luzatzailearen dinamika zenbateraino ez ote du eragin muinetik patriarkala izateak? Munduaren ikuskera testosteronikoak?
Inoiz. ETAk ez ei zuen inoiz sortu behar. Horra kontakizun hegemonikoaren giltzarria. Baina inoiz sortu behar ote zuen Erresistentziak? Bereiz ote daitezke egiazki borroka antifrankista eta ETA? Posible ote da eztabaida sendagarri bat galdera horiek planteatzea bera ere delituaren ertzean jarri dutenean? Ukazioa ez ote da halakorik inoiz berriro gerta ez dadin bermatzearen kontrako arma?