ETAren amaiera. Erreakzioak
Sortuk lehentasunezkotzat jo du konponbidea «aurrera bultzatzea»
EAJren ustez, Kanboko ekitaldia «iragana» izan zen, eta Bertizkoa, berriz, «etorkizuna». AEMk «kriminalizazioaren gogortzea» salatu du
2018-05-06 / Gotzon Hermosilla
ETA desagertu osteko egoera berrian, «konponbidea aurrera bultzatzea» eta «pertsona guztien eskubide guztiak» aitortuak izan daitezen lortzea izango dira Sorturen lehentasunak. Hala adierazi du Sortuko Kontseilu Nazional osoak Donostian, Arkaitz Rodriguez idazkari nagusiak bozeramaile lanetan ziharduela.
Ezker abertzalearen kide historiko eta ezagun ugarik ere parte hartu dute agerraldian Sorturen zuzendaritzarekin batera. Han izan dira Itziar Aizpurua, Antton Etxebeste, Iñigo Iruin, Ainhoa Etxaide eta beste asko.
Rodriguezek esan duenez, gaurgero «inork ezin du ETAren jarraipenaren aitzakia erabili bere ardurei ihes egiteko». «Urratsak» egin behar direlakoan, bereziki, «presoen, iheslarien eta deportatuen aferaren kudeaketa» eta «salbuespen neurri guztiak gainditzea» aipatu ditu Rodriguezek: «Bidea ireki behar da gure herriak aske erabaki dezan bere etorkizuna».
«Denborak arrazoi» EAJri
EAJk omenaldia egin die alderdian 25 urte baino gehiago eman duten jeltzale nafarrei, eta Iruñean egindako ekitaldia baliatu du Andoni Ortuzar EBBko presidenteak ETAren bukaeraren balorazioa egiteko. Esan duenez, denborak «arrazoia» eman dio EAJri, «demokrazian oinarritutako abertzaletasunaren alde egindako apustuan».
Ortuzarren ustez, Kanboko ekitaldia «iragana» izan da; Bertizen (Nafarroa) Barkos eta Urkullu lehendakariek egindakoa, berriz, «etorkizuna».
Bestalde, AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimenduak salatu du azken egunotan «gogortu» egin dela haien kontrako «kriminalizazioa». ETAren bukaeraren harira, Espainiako hedabideek hainbat informazio argitaratu dituzte, AEM borroka armatua uztearen kontrako jarrerekin lotzen dutenak. AEMk berretsi du «amnistiaren aldarrikapena berreskuratzeko» sortu zela, eta ez borroka armatua praktikatzeko.