ETAren amaiera. Erakundearen Barne Komunikazio Orokorra
ETAk baztertu egin du aldi baterako batzorde tekniko bat osatzea
Barne Komunikazio Orokorrean jakinarazi du bertan behera geratu dela jardun armatuaren ondorioak behin-behinean kudeatuko lituzkeen lantaldea eratzea. Duela urtebete atera zen lantalde hori sortzeko aukera
2018-05-06 / Enekoitz Esnaola
Adierazpen publiko baten bitartez, ETAk ostegunean jakinarazi zuen «bere egitura guztiak erabat desegin» dituela eta bukatu duela ibilbidea, eta barne komunikazio batean azaldu du «eztabaidaren ondorioz» baztertu egin duela «Euskadi Ta Askatasunaren Ekinbide Armatuaren Ondorioak Kudeatzeko Behin-behineko Batzorde Teknikoa osatzea» ere. ETAren joan den martxoko Barne Komunikazio Orokorrak dakar jakinarazpena —BERRIAk eskuratu du, eta orriotan dator, osorik—. «[ETAren] ZuzendaritzaBatzordeak oraindik itxi gabeko gaiak bideratu ahal izateko neurriak hartu ditu, ziklo amaieraren erabakia zalantzan jar dezakeen inongo egitura formalik eraiki beharra izan gabe».
Zuzendaritzak iazko apirilean barne eztabaidarako dokumentuak pasatu zizkion erakundeko «kidegoari», eta han ageri zen ibilbideari bukaera emateko «proposamen politikoa». Maiatzean, berriz, proposamen horren eranskin gisa zetorren fase batetik bestera igarotzeko oraindik konpondu gabeko kontuak daudela, eta ETAk behin-behineko egitura bat osatu beharko lukeela, aldi baterakoa. Hogei burkidez osatua legoke, eta ez luke isla publikorik izango. Ez dute sortuko.
Bi izan dira eranskina «bertan behera» geratzearen arrazoiak, ETAren barne komunikazioak dioenez. Batetik, «kide askok azaldu dute kezka eranskin horrek zalantzan jar dezakeela erabaki nagusia, horretarako erabili dezakeela etsaiak eta beste eragile batzuek. Erabakiaren garrantzia lausotuko lukeen edozer gauza baztertu behar dela nabarmendu dute». Eta, bestetik, ETAk dio azken eztabaida prozesuak iraun duen hilabeteetan «egiturak ahalegin handia» egin duela batzorde horren esku geratuko liratekeen gaiak bideratzeko. «Adibide bat jartzearren», ebazpena idatzi zutenean, armagabetzea egin berria zen, «eta oraindik armen aferan gera zitezkeen hutsuneak kudeatzeari buruz baziren zalantzak. Hori dena bideratzea lortu da». Gainera, dio beste eragile batzuek ere hartu dituztela «ardurak ondorioei aterabideak emateko».
ETAk bere kideei ohartarazi die «diskrezio eta segurtasun neurri berdinak» izan beharko dituztela aurrerantzean ere. «Eta leial jokatu ETAk hartutako erabakiarekin eta askapen prozesuarekin. Sendotasunez eta arduraz aritu behar da fase politiko honetan askapen mugimenduak behar duen bultzadari ekarpena egiteko».