ETAren amaiera. Iritzi bilketa
ERNEA ETA MUINA
Bere desegitea iragarri berri du ETAk. Erabakiak gizartean eragin ditzakeen aldaketak, ordea, zehazteko daude. Etorkizunaren inguruko gogoeta egin, eta hemendik urtebetera nolako Euskal Herria irudikatzen duten azaldu diote BERRIAri hainbat eragilek.
2018-05-06 / Jon Ander De la Hoz, Iosu Alberdi
Munduan zehar iritzi sorta zabala ekarri du ETAren amaierak. Ia 60 urteko ibilbidearen ostean, desegitea erabaki du erakundeak, eta aldaketak ekar ditzake horrek gizartean. Etorkizunaren inguruan galdetu die BERRIAk kultur, kirol eta gizarte arloko hamasei eragileri. Batzuen ustez, ETAren amaierak ez du finitu «aurrez zegoen gatazka politikoa». Beste batzuek, berriz, itxaropenari leihoa zabaldu eta «bizikidetzaren aroa» ireki dela diote. Alabaina, gehienen ustez pausoak eman behar dira erabateko bizikidetza lortzeko; horien artean kokatu dituzte espetxe politikan aldaketak egotea eta biktimen errekonozimendua. Bide horretan gizarte zibilak duen garrantzia azpimarratu dute hainbatek.
INES OSINAGA Gose taldeko abeslaria
«Aldaketak deseroso sentiarazten gaitu, egia da. Beldurrak, itzalak, harriak eta zuloak agerian uzten dizkigu. Heldutasuna behar da ziklo berriei heltzeko; norberaren kontraesanei begira jartzea ezinbestekoa da mudatzeko, koherentzia gainbaloratuta dagoen aro honetan.
»Bi lan garrantzitsu ditugu orain, tokatzen zaigun erantzukizunez heldu beharko diegunak: bata, iraganera begira jarri eta memoria ez galtzea, errelatoa idaztea. Gure alabei zer kontatuko diegun erabakitzea. Hori bai, hori gure esku baitago. Bestea, aurrera begiratu eta bide berriak eraikitzea. Eta ausardia beharko dugu horretarako ere. Ausardia, eta kohesioa. Baita gure kontraesan eta zalantzetan ere. Zaurgarritasun horren aitortzak egingo baikaitu indartsu.
»Urtebete barru non egongo garen imajinatzen hasita... baikorra naiz.
»Euskal gizarte aktibatu bat imajinatzen dut, politikoki heldua, iraganean ataskatu gabe erronka berriei heltzeko gai izango dena, erantzukizunez eta konpromisoz.
»Eta baikorra naiz, bai. Urtebete barru espetxe politikan aldaketak egongo direla sinetsi nahi dut, sakabanaketa amaitu eta motxilak etxean utziko ditugula.
»Ez zalantzarik egin, gure minaren hiru laurdenak bete ditugu honezkero. Odolustu arren, berriz jaio gara. Irribarre egin dezakegu jada».
GOTZON BARANDIARAN Idazle eta kulturgilea
«Urtebete ez da asko, baina irudikatu nahi nuke aro berriak ekartzea irabazle izatearen kontzientzia kolektiboa. Hori errotzen hasita ikusi nahi nuke euskal herritarren artean. Nik, kulturgilea izaki, musika eta literatura aztergai ditut, eta XX. mendean poesiaren ezaugarri nabarmenetako bat izan da galtzaile izatearen ezaugarri kolektibo batetik idatzi eta abestu dela. Ondorioz, kontzientzia horretatik sortu ditugu sinbolo batzuk, iruditeria bat, eta epika bat.
»Beraz, nahi nuke euskaldunok irabazle kontzientzia hori izatea; uste dut gaurtik aurrera dena irabazteko dugun herri bat garela, eta urtebetean hori barneratzea gustatuko litzaidake. Azken 60 urteetan, eguneroko bizimoduarekin zerikusia duten arlo guztietan milaka emakume eta gizon aritu gara lanean bestelako bizi eredu baten alde; gainera, proiektu horietako asko gauzatu egin dira eta emaitza onak lortu dituzte. Egun, oso zabalduta dagoen sentimendu bat da ez dagoela eredu honen alternatibarik elkarrekin bizitzeko; turbokapitalismo suntsitzaileak ez duela beste aukerarik. Ideia hori oso zabalduta dago. Ideia horren aurrean, bada, kontrakoa aldarrikatzen dut: irabazle kontzientzia gure artean zabalduz gero, uste dut gai garela egoera hori iraultzeko,
»Aberri egunaren bezperan, puntu askotatik —sindikalismoa, gazte mugimenduak, feminismoa, pentsiodunak— ikusten zen diskurtso bat, norberak bere esparruko terminologiarekin eta hitzekin eraikia, baina hari komun bat zuena: hala, gaur egun burutzen ari garen arlo ezberdinetako borrokak elkarrekin eta helburu baterantz bideratuz gero edozer egin dezakegula uste dut.
»60 urteotan bizi izan dugun sufrimendua, gatazka armatuak eragindako hildako guztiak eta biktima guztiak gogoan, eta dagoen sufrimendua kontutan, gure indarrak horretara bideratuta ikusi nahi nituzke. Halaber, ez da ahantzi behar badagoela preso, iheslari eta deportatu politikoek bizi duten arazo latz bat, haien inguru oso zabal batena ere badena. Hori konpondu egin behar da. Hori konpontzeko bidean ikusi nahi nuke, eta, izatekotan, Bake Bidea edo Foro Sozialaren eskutik irudikatzen dut konponbidea. Ez dut esperantza askorik profesionalez gero eta lodiago dauden alderdietako zuzendaritza politikoetan. Gizarte zibila ikusten dut egiaren, erreparazioaren eta justiziaren aitzidari gisa; herrikideengan dut esperantza».
KATTALIN MINER Kazetari, idazle eta ekintzaile feminista
«Urtebeteko denbora, bere horretan, oso gutxi iruditzen zait. Ez dira asko aldatzen gauzak, batez ere kontuan izanda biolentzia batzuk jada desagertuak direla. Beraz, ez dut uste aldaketa sozial handirik egongo denik. Politikoki, esango nuke batzuek dauden tokian mantentzeko ahalegina egingo dutela, eta aurreko garaiei eutsiko dietela oraindik, aldaketarik ez egiteko. Halere, badut esperantza presoen auzia aldatzeko, batez ere Frantziako Estatuari dagokionez, gerturatzeak gertatzen ari direlako. Hor aldaketak ikustea espero dut, eta elkarbizitzarako pauso batzuk ematea.
»Halaber, esango nuke herritarrok neke luze batetik gatozela lehendik ere, eta 2011tik hona ez ote dugun izan deskantsu edo lasaitze baten beharra. Horrek berak elkarbizitza eta gerturatze bat ekarri du, eta espero dut hemendik urtebetera deskantsu horretatik esnatzen egotea, eta herrigintzan, kalean, proposamen eta exijentzietan aritzea herri honen eraikitzean eta osatzean. Uste dut herriak, hemendik urtebetera, protagonismo handiagoa izango duela».
GARIKOITZ NAZABAL EHNE sindikatuko lehendakaria
«Izango dena baino gehiago, ikusi nahiko nukeena da hau: aste honetan bizi ahal izan ditugun gertakarien neurrira egongo den gizarte aktibo bat, eta baita alderdi politiko batzuk ere. Iruditzen zait gizarte eta alderdi aktibo horiek beharrezko direla eraiki nahi dugun biharko Euskal Herria eraikitzeko, euskal herritarrok helburu izango gaituena, alderdikeriak eta gainerako interesak gaindituta. Esperantza hori dut.
»Herriak izan behar du helburu, eta horrek gainerako guztia berarekin dakar. Gizarte aktibo bat eskatzen dugun momentutik, besteengan delegatzeari utzi eta rol aktibo bat jokatu behar da nazio eraikuntzaren prozesuan, biharko Euskal Herria sortzeko. Ez Euskal Herria modu abstraktu batean; biharko herria osatuko dugunok euskal herritarrok gara, eta gugan oinarritutako herria sortu behar dugu. Uste dut, sarri, gizarte interesak alboratzen direla alderdi interesengatik, botoak-eta tarteko, eta iruditzen zait historikoki aukera asko galdu direla.
»Sarri, galdutako abaguneez hitz egiten da; bada, azkena izan dadila. Horregatik, esan nahi dut aste honetako gertakarien tamainan egongo den gizartea eta, bereziki, alderdi politikoak behar ditugula. Itu historiko bati buruz ari gara, eta ea horren arabera jokatzen dugun. Ea hemendik urtebetera, gaur ikusi behar izan ditugun zenbait koadro eskas gainditzen hasita gauden. Askotan hitz egiten da elkarbizitzaz, bakeaz... Zer gizarte eredu nahi dugun kontuan hartuta lan egin behar dugu, eta arazo ezberdinei irtenbidea emateko moduan egon. Gai sozialak eta gatazkaren ondorioak landu behar dira: presoen aferari fundamentuz helduz, biktimen errekonozimenduari eta aipatzen diren gai guztiei helduz. Herrigintza deitzen diot nik horri; bai gizarte kohesioaren bidetik, bai arlo soziala landuz, eta baita marko soziopolitiko propio baten bidean ere».
LOLI GARCIA Euskadiko CCOOko idazkari nagusia
«ETAren amaiera berri ona da; berandu dator, baina zinez espero genuen gauza da. Benetan gertatu dena kontatzea beharrezkoa da, biktimengandik gertu egonda guztion artean gaur egun oraindik irekita ditugun zauriak itxi ahal izateko. Gure ustez, askotan esan dugun moduan, beharrezkoa da espetxe politikaren aldaketa, zehazki sakabanaketa politika amaitzeko beharra. Gustatuko litzaidake urtebete barru benetako bakea duen herri batean bizitzea, gatazka politikoak elkarrizketa eta akordio bidez konpontzen diren herri batean, klase borrokak eta gizarte justiziak lehentasuna izatea, eta berdintasuna gizartearen eremu guztietan benetakoa izatea».
CASTILLO SUAREZ Idazlea
«Zaila egin zait Euskal Herri osoko panorama irudikatzea. Nafarroan, esaterako, hauteskundeetan gertatzen denak erabat baldintzatuko du gizartea. Paradoxa bat gertatu da; gobernuan aldaketa egon izanak, nolabait, geldiarazi egin du gizartea. Moteldu egin ditu mugimenduak; uste dut, esaterako, Gure Esku Dago bezalako mugimenduak Nafarroan EAEn baino ahulago egotea ez dela kasualitatea. Urtebete barru horretan egon gara; UPN itzuliko balitz, litekeena da era askotako aldarrikapenak berriz bueltatzea.
Aldiz, panorama ezberdina da EAEn: uste dut Eneko Etxeberria edo Julen Mendoza bezalako jendeak indarra hartu beharko luketela. Gisa horretako alkateek egindako lana esportagarria delakoan nago; egokiak dira elkarbizitzarako eta aitortzarako, haien herrietan izandako esperientzia txikiek eta erakutsi duten sentiberatasuna kontutan. Iruditzen zait pisua hartu beharko luketela pertsona horiek.
Halaber, deigarriak egin zaizkit egun hauetan nabarmendutako izenak, Zapatero-eta. Esaterako, pena eman dit ikusteak PSOEtik nabarmendu dituztenak jada ez daudela lehen lerroan, eta uste dut kapital hori berreskuratu beharko luketela estatuko indarrek. Hegoaldeari dagokionez ez dute sentiberatasunik erakusten. Gainera, egunotan Iparraldeari begira gaude, baina hala egongo al gara datorren urtean? Ez dakit pose bat den Rajoyk-eta dutena, aditzera ematen dutelako ez dela ezer aldatuko; sentiberatasun handiagoa ikusten da estatu frantsesaren aldetik —ostiralean ikusi zen—, baina jakin nahi dut ea Espainiak jarrera hau mantenduko duen datorren urtean».
KOLDOBIKA JAUREGI Eskultorea
«Komunikabideen eta politikarien interesen arabera. Adin bat dugun jendeak era batean sentitzen dugu, baina uste dut gazte jendea kontu honetatik nahiko urrun dagoela. Aspaldi bukatu zen, baina ez zitzaion amaiera bat eman.
»Urtebete aurrera begiratuz, gauza bat da nik nola nahiko nukeen egotea eta beste bat nola egongo garen. Gizarte baretuago bat nahiko nuke nik, baita politikarien kasuan ere, interes asko daudela uste dut eta. Euskal gobernuak duen jarrera epela ikusita, badirudi ez daudela gertatutakoarekin pozik. Zer nahi duten galdetu beharko zaie, ezinezkoa baita jendea berpiztea. Duela 60 urteko egoerara itzultzea ere ezinezkoa da. Garaia da heldutasuna azaltzeko. Badirudi Espainiako Gobernuari beldurra zaiola eta. Partaide guztiek zerbait egin beharko dute.
»Hemendik urtebetera, gizarteak bere martxa egingo du, bere gauzak pentsatzen egongo da. Beste kontu bat da politikariak eta epaileak nola dabiltzan kontu honekin. Politikariek gizartearekin zerikusirik ez dute, eta hori kasu guztietan ikusten da, kulturan, emakumeen kasuan... Gobernu estratosfera horretan beste era batean doaz, eta era berean jarraituko dute. Urtebete denbora gutxi da».
ABEL BARRIOLA Pilotari ohia
«Albiste pozgarria da, eta albiste on bat beti da positiboa. Euskal gizartearentzat herri bezala aurrerapauso bat dela uste dut. Etorkizunera begira, urtebetetik harago ere, jendearentzat eta Euskal Herriaren etorkizunarentzat positiboa izango da. Pentsatzen dut korapilatuta dauden gauza batzuk konpontzea errazago izanen dela biolentziarik ez dagoenean. Espero dut aldaketak ekartzea. Denok desio dugu normaltasuna. Eta albiste hau oso positibotzat jo dudan bezala, beste hainbat pauso eman behar direla uste dut. Adibide bat jartzearren, euskal presoak hurbiltzea euskal gizartearentzako aurrerapauso bat izango litzateke. Horrenbeste min sortu den herri batean min hori txikiago izaten laguntzeko, eta bideak argituz joateko. Aste honetakoa aurrerapauso bat da, eta honen ondoren beste aurrerapauso eta albiste pozgarri gehiago iritsiko dira. Zentzu onak irabaz dezala».
EIDER RODRIGUEZ Idazlea
«Igarle senik ez dut, baina uste dut urtebete gutxi dela. Alabaina, ez zait iruditzen 2011tik hona gertatu ez zen ezer gertatuko denik. Ez zait iruditzen espektakularrak izango diren aldaketak gertatuko direnik, ez dut hori buruan. Uste dut gertatu zena oso kontuan hartu beharko genukeela hemendik urtebetera: auzi politiko bat zegoela ETA sortu zenean, eta desagertu denean ere badagoela auzi politiko bat. Orduan, urtebete barru auzi horrek iraungo du. Alde horretatik ez dut aldaketa askorik espero; ziklo aldaketa dela bai, armen zikloaren amaiera dela, hori itxitzat joko dela. Baina gatazkak aurrera jarraituko duela uste dut, bide ezberdinetatik, eta ahots ezberdinekin dialogatuko dela gatazka honek dauzkan ertz ezberdinen inguruan.
»Oso garrantzitsua iruditzen zait hitz egiteko gaitasuna berreskuratzea, hitzen gaineko jabetza ere berreskuratzea, eta ahalegin bat egitea, aurrekoei, gaur egungoei eta etorkizunekoei zor diegulako hori. Hor ikusten dut gatazkaren muina: hitzaren gaineko gatazkan. Iruditzen zait, baita, postura muturrekoenak indartu egingo direla, eta muturretan ez daudenen artean agian fusio mota ezberdinak gertatuko direla. Etorkizunerako lelotzat hau hartuko nuke: bidea da bide bakarra».
ADOLFO MUÑOZ, 'TXIKI' ELAko idazkari nagusia
«Ez dut asmatzeko kristalezko bolarik. Guk beti defendatu izan dugu egoera hobean egongo ginatekeela hori [ETA] gabe, eta horregatik uste dut egun historikoak bizi ditugula, nahiz eta aurrean ditugun erronkak oso zailak izan. Zaila da normalizazioarena, momentu honetan estatuak itxia baitu atea. Esparru horretan hemengo administrazioetara zuzendu behar dugu, normalizazioarena edota espetxe politika ez baitute hartzen baldintza moduan, Espainiarekin harremanak dituztelako. Uste dugu arlo horiek baldintza izan behar dutela, bestela ez baita ezer mugituko. Hori, presoen gaian.
»Biktimen gaian, aholkulariek diotena egin behar da. Beste kontua politikoa da. Biktimen elkarteek ezin dute politika gatibu eduki. Gauza bat da biktimen errekonozimendua, eta bestea da politika. Politikan, uste dugu herri honetan inolako mugarik gabe guztia eztabaidatu behar dela. Ikusi dugu Rajoyk Sevillako konbentzioan esan zuena: 'Badakite zer duten, saiatzen baldin badira'. Hori oso gogorra da. Eusko Jaurlaritzak ez du pultsu politikorik, eta ez dute nahi, gainera. Gustura egingo genuke diagnostiko komun bat, oinarri batzuk finkatzeko horretan ere: justizia sozialerako, eta gure herrian subiranotasun prozesu bat abiatzeko. Zaila dago, baina ez dago beste irtenbiderik».
MAITE MAIORA Mendi korrikalaria
«Iruditzen zait ETAk armak utzi zituenean gertatu zela aldaketa Euskal gizartean. Hemendik urtebetera, gizartea antzera ikusten dut. Litekeena da preso politikoen egoera aldatzea, baina eguneroko bizitzan aldaketarik ez dut espero. Egoera aldatzeko gogoa baldin badago, aldatuko da. Oraingoz ez dagoela uste dut. Gainera, egun barkamena eskatzeko esanez ari diren moduan, azkenean edozer gauza eskatuko dute aldaketak egotea zailtzeko. Aldatzekotan, presoen egoera alda daiteke, baina gizartearen egunerokoan ez dut aldaketarik ikusten, hori aurrez egon zelako».
PAUL BILBAO Kontseiluko idazkari nagusia
«Azken urteotan, gure herrian karpeta batzuk ixten ari dira; ostegunekoa ere hala izan zen. Hemendik urtebetera beste batzuk ere itxita egotea nahi nuke. Gure herrian kanpoko esku hartzerik gabeko hizkuntza politika bat abian jarri ahal izatea gustatuko litzaidake. Alde desberdinetan urratsak egiten dira, baina gure komunitateari eskatu beharko litzaioke bere hizkuntza politika kanpoko esku hartzerik gabe erabakitzea. Pixkanaka beste karpeta batzuk itxi behar dira. Karpeta hori, ordea, beste batzuek itxi behar dute. Azken urteetako kontua da hau. Gernikako akordioa egin zenean, guk gure ekarpen propioa egin genuen. Gutxieneko batzuk zehazten dira, baina hizkuntza ere hor kokatu behar da. Fase berriaz hitz egiten dugu, baina hizkuntzak ere behar du fase berri bat. Gizartearen ahalduntze bat ikusten ari gara, baina horrek beste aldea behar du. Hori askatasunetik egin behar da, hori onartuko duten pentsatzen egon gabe.
»Guztiok hartu behar ditugu erabakiak; ETAk hartu du, gobernuek hartu behar dituzte, gizarteak hartu behar ditu... Gure kasuan, euskaraz bizitzea posible izan dadin».
LOREA AGIRRE 'Jakin'-eko zuzendaria
«Urtebete denbora gutxi dela uste dut. Prozesu oso atipiko eta berezia da. Espainiako eta Frantziako gobernuek ez parte hartzea erabaki dute, eta hori oztopo bat izan da. Horrek aldebakartasuna ekarri du, eta aldebakartasunak gizarte zibilaren zibismo handi bat, Iparraldean bereziki. Bukatu da 50 urteko borroka armatuaren ibilbidea, eta uste dut orain eraikitzen jartzea tokatzen dela; memoria eta errelatoak lantzea, hitzei garrantzia ematea, matizak sartzeko askatasuna izatea. Guztion artean behetik gora aktibatzea. Ohartzea ziklo politiko bat bukatu dela, baina auziak jarraitzen duela. Auzia leku askotatik begiratu daiteke, baina auzi demokratiko bat da. Norberari bere buruak kudeatzeko eskubidea ukatzen zaion edo ez. Aste honetakoa garrantzitsua da, nola bukatu den, era ordenatuan. Ospatzeko modukoa da, eta arrazoiak badaude. Hemendik aurrera beste prozesu batean sartuko gara. Eta konbentzituta nago, neurri handi batean, lezio handi bat izan dela Iparraldeko gizarte zibilak emanikoa. Bere buruari baimena eman dio, ausarta izan da. Horrelako prozesuetan apenas hartu ohi du parte gizarte zibilak, eta bultzatzaile izatea garrantzitsua da. Uste dut garrantzitsua dela eraiki nahi dugun herri komunitateari, Euskal Herriari begira.
»Urtebete barru ez dakit nola egongo garen, baina hemendik aurrera egongo gara, neurri handi batean, gizarte zibilak egiten, eragiten eta bultzatzen duenaren arabera. Etorkizunaren eraikuntza ez da alderdi politiko eta erakundeen esku soilik uztekoa».
JON MAIA Bertsolaria
«Aste honetakoa oinarrizko baldintzetako bat zen hemendik urtebetera hobeto egoteko. Baina urte honetan zehar egiten dugunaren arabera egongo gara urtebete barru. Batetik, gizarte zibilak egiten duen indar eta lanaren arabera, eta, bestetik, talde politikoen eta gobernuen jokaera politikoaren arabera. Baina zalantzarik gabe, lanerako baldintzak hobetu egiten dira. Gatazkaren ondorioei aurre egin ahal izateko biktimak, elkarbizitza, presoak, sakabanaketa, baina baita gatazkaren muinari ere. Gatazkaren sintoma bortitz bat desagertu da, ETA, baina gatazkaren arrazoiak dira desagertu behar dutenak.
»Baikorra izan nahi dut. Elkarbizitzari begira giro hobea izan dezakegula uste dut, esan ditugunak baino gauza gehiago esatera ausartzeko. Baldintzak hobetzean, aldaketak bizi ahal izango ditugu epe baten barruan».
GARBIÑE ARANBURU LABeko idazkari nagusia
«Gatazka politikoa ez da amaitu, ezta gatazkaren parte den beste aldearen indarkeriaren erabilera ere. Orain erronka da bake, justizia, bizikidetza eta normalizazio politikoan aurrera egitea; bide horretan ikusten dut gure herria datozen hilabeteetan. Lehentasunezkoa da preso, iheslari eta deportatuen aferari amaiera ematea. Ez dago denborarik galtzeko; gutxiago gaixo diren presoekin. Horretan eta beste erabaki askotan estatua mugitzera behartuko duen mobilizazio sozial indartsu batekin ikusten dut gure herria hemendik urtebetera.
»Trantsizio urtea izan behar du, atariko urte bat euskal jendarteak hainbestetan eskatu duen garai berrirako. Salbuespenezko legediek eta auziek tokirik izango ez duten garaia. Adostasun berrien gainean orube demokratiko berri bat eratzeko garaia, Euskal Herria bere bidea egiten has dadin, inolako injerentziarik gabe, gure etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko dugun eskubidea egikarituz. Herri libre, justu eta duin baten alde gaudenak inplikatu egin behar dugu, hemendik urtebetera baldintza hobeak izan ditzagun horretarako. Guk ahaleginak egingo ditugu bide horretan».
DORA SALAZAR Eskultorea
«Egia esan behar badut, datorren urterako ez dut aldaketa askorik espero. Aldaketak egitekotan, azkarrago egin zitezkeela iruditzen zait, eta baita lehenago egin ere. Izan ere, bada denbora jarduna utzi zuela [ETAk], eta ordutik aldaketa gutxi egon dira, ia batere ez. Nahiago nuke egongo balira hemendik urtebetera, baina orain artekoak ikusita, ez dut uste aldaketa handirik egongo denik. Gobernuen aldetik ere, oxala, baina ez da inolako zantzurik antzematen, oraingoz. Gaiaren inguruan baikorra izatea gustatuko litzaidake, baina hemen zaila da hori, ikusitakoak ikusita. Amorratzen gaude amaitzeko, bakea egiteko, baina badirudi puntu horretara iristea zaila dela. Ahaztea ere bai; tira, kontua ez da ahaztea ere... Baina beharrezko puntu bat ere urrun dago. Gustatuko litzaidake, baina ez dut hori ikusten».
INES OSINAGA Gose taldeko abeslaria
«Euskal gizarte aktibatu bat imajinatzen dut, politikoki heldua»

«Gaurtik aurrera dena irabazteko dugun herri bat garela uste dut»

«Uste dut herriak protagonismo handiagoa izango duela»
«Urtebeteko denbora, bere horretan, oso gutxi iruditzen zait. Ez dira asko aldatzen gauzak, batez ere kontuan izanda biolentzia batzuk jada desagertuak direla. Beraz, ez dut uste aldaketa sozial handirik egongo denik. Politikoki, esango nuke batzuek dauden tokian mantentzeko ahalegina egingo dutela, eta aurreko garaiei eutsiko dietela oraindik, aldaketarik ez egiteko. Halere, badut esperantza presoen auzia aldatzeko, batez ere Frantziako Estatuari dagokionez, gerturatzeak gertatzen ari direlako. Hor aldaketak ikustea espero dut, eta elkarbizitzarako pauso batzuk ematea.
»Halaber, esango nuke herritarrok neke luze batetik gatozela lehendik ere, eta 2011tik hona ez ote dugun izan deskantsu edo lasaitze baten beharra. Horrek berak elkarbizitza eta gerturatze bat ekarri du, eta espero dut hemendik urtebetera deskantsu horretatik esnatzen egotea, eta herrigintzan, kalean, proposamen eta exijentzietan aritzea herri honen eraikitzean eta osatzean. Uste dut herriak, hemendik urtebetera, protagonismo handiagoa izango duela».
GARIKOITZ NAZABAL EHNE sindikatuko lehendakaria
«Rol aktibo bat jokatu behar dugu nazio eraikuntzaren prozesuan»
«Izango dena baino gehiago, ikusi nahiko nukeena da hau: aste honetan bizi ahal izan ditugun gertakarien neurrira egongo den gizarte aktibo bat, eta baita alderdi politiko batzuk ere. Iruditzen zait gizarte eta alderdi aktibo horiek beharrezko direla eraiki nahi dugun biharko Euskal Herria eraikitzeko, euskal herritarrok helburu izango gaituena, alderdikeriak eta gainerako interesak gaindituta. Esperantza hori dut.
»Herriak izan behar du helburu, eta horrek gainerako guztia berarekin dakar. Gizarte aktibo bat eskatzen dugun momentutik, besteengan delegatzeari utzi eta rol aktibo bat jokatu behar da nazio eraikuntzaren prozesuan, biharko Euskal Herria sortzeko. Ez Euskal Herria modu abstraktu batean; biharko herria osatuko dugunok euskal herritarrok gara, eta gugan oinarritutako herria sortu behar dugu. Uste dut, sarri, gizarte interesak alboratzen direla alderdi interesengatik, botoak-eta tarteko, eta iruditzen zait historikoki aukera asko galdu direla.
»Sarri, galdutako abaguneez hitz egiten da; bada, azkena izan dadila. Horregatik, esan nahi dut aste honetako gertakarien tamainan egongo den gizartea eta, bereziki, alderdi politikoak behar ditugula. Itu historiko bati buruz ari gara, eta ea horren arabera jokatzen dugun. Ea hemendik urtebetera, gaur ikusi behar izan ditugun zenbait koadro eskas gainditzen hasita gauden. Askotan hitz egiten da elkarbizitzaz, bakeaz... Zer gizarte eredu nahi dugun kontuan hartuta lan egin behar dugu, eta arazo ezberdinei irtenbidea emateko moduan egon. Gai sozialak eta gatazkaren ondorioak landu behar dira: presoen aferari fundamentuz helduz, biktimen errekonozimenduari eta aipatzen diren gai guztiei helduz. Herrigintza deitzen diot nik horri; bai gizarte kohesioaren bidetik, bai arlo soziala landuz, eta baita marko soziopolitiko propio baten bidean ere».
LOLI GARCIA Euskadiko CCOOko idazkari nagusia
«Gustatuko litzaidake benetako bakea duen herri batean bizitzea»
«ETAren amaiera berri ona da; berandu dator, baina zinez espero genuen gauza da. Benetan gertatu dena kontatzea beharrezkoa da, biktimengandik gertu egonda guztion artean gaur egun oraindik irekita ditugun zauriak itxi ahal izateko. Gure ustez, askotan esan dugun moduan, beharrezkoa da espetxe politikaren aldaketa, zehazki sakabanaketa politika amaitzeko beharra. Gustatuko litzaidake urtebete barru benetako bakea duen herri batean bizitzea, gatazka politikoak elkarrizketa eta akordio bidez konpontzen diren herri batean, klase borrokak eta gizarte justiziak lehentasuna izatea, eta berdintasuna gizartearen eremu guztietan benetakoa izatea».
CASTILLO SUAREZ Idazlea
«Jakin nahi dut ea Espainiak jarrera hau mantenduko duen»
«Zaila egin zait Euskal Herri osoko panorama irudikatzea. Nafarroan, esaterako, hauteskundeetan gertatzen denak erabat baldintzatuko du gizartea. Paradoxa bat gertatu da; gobernuan aldaketa egon izanak, nolabait, geldiarazi egin du gizartea. Moteldu egin ditu mugimenduak; uste dut, esaterako, Gure Esku Dago bezalako mugimenduak Nafarroan EAEn baino ahulago egotea ez dela kasualitatea. Urtebete barru horretan egon gara; UPN itzuliko balitz, litekeena da era askotako aldarrikapenak berriz bueltatzea.
Aldiz, panorama ezberdina da EAEn: uste dut Eneko Etxeberria edo Julen Mendoza bezalako jendeak indarra hartu beharko luketela. Gisa horretako alkateek egindako lana esportagarria delakoan nago; egokiak dira elkarbizitzarako eta aitortzarako, haien herrietan izandako esperientzia txikiek eta erakutsi duten sentiberatasuna kontutan. Iruditzen zait pisua hartu beharko luketela pertsona horiek.
Halaber, deigarriak egin zaizkit egun hauetan nabarmendutako izenak, Zapatero-eta. Esaterako, pena eman dit ikusteak PSOEtik nabarmendu dituztenak jada ez daudela lehen lerroan, eta uste dut kapital hori berreskuratu beharko luketela estatuko indarrek. Hegoaldeari dagokionez ez dute sentiberatasunik erakusten. Gainera, egunotan Iparraldeari begira gaude, baina hala egongo al gara datorren urtean? Ez dakit pose bat den Rajoyk-eta dutena, aditzera ematen dutelako ez dela ezer aldatuko; sentiberatasun handiagoa ikusten da estatu frantsesaren aldetik —ostiralean ikusi zen—, baina jakin nahi dut ea Espainiak jarrera hau mantenduko duen datorren urtean».
KOLDOBIKA JAUREGI Eskultorea
«Urtebete barru, gizarteak bere martxa egingo du, bere gauzak pentsatzen»
«Komunikabideen eta politikarien interesen arabera. Adin bat dugun jendeak era batean sentitzen dugu, baina uste dut gazte jendea kontu honetatik nahiko urrun dagoela. Aspaldi bukatu zen, baina ez zitzaion amaiera bat eman.
»Urtebete aurrera begiratuz, gauza bat da nik nola nahiko nukeen egotea eta beste bat nola egongo garen. Gizarte baretuago bat nahiko nuke nik, baita politikarien kasuan ere, interes asko daudela uste dut eta. Euskal gobernuak duen jarrera epela ikusita, badirudi ez daudela gertatutakoarekin pozik. Zer nahi duten galdetu beharko zaie, ezinezkoa baita jendea berpiztea. Duela 60 urteko egoerara itzultzea ere ezinezkoa da. Garaia da heldutasuna azaltzeko. Badirudi Espainiako Gobernuari beldurra zaiola eta. Partaide guztiek zerbait egin beharko dute.
»Hemendik urtebetera, gizarteak bere martxa egingo du, bere gauzak pentsatzen egongo da. Beste kontu bat da politikariak eta epaileak nola dabiltzan kontu honekin. Politikariek gizartearekin zerikusirik ez dute, eta hori kasu guztietan ikusten da, kulturan, emakumeen kasuan... Gobernu estratosfera horretan beste era batean doaz, eta era berean jarraituko dute. Urtebete denbora gutxi da».
ABEL BARRIOLA Pilotari ohia
«Korapilatutako gauza batzuk konpontzea errazago izanen da»
«Albiste pozgarria da, eta albiste on bat beti da positiboa. Euskal gizartearentzat herri bezala aurrerapauso bat dela uste dut. Etorkizunera begira, urtebetetik harago ere, jendearentzat eta Euskal Herriaren etorkizunarentzat positiboa izango da. Pentsatzen dut korapilatuta dauden gauza batzuk konpontzea errazago izanen dela biolentziarik ez dagoenean. Espero dut aldaketak ekartzea. Denok desio dugu normaltasuna. Eta albiste hau oso positibotzat jo dudan bezala, beste hainbat pauso eman behar direla uste dut. Adibide bat jartzearren, euskal presoak hurbiltzea euskal gizartearentzako aurrerapauso bat izango litzateke. Horrenbeste min sortu den herri batean min hori txikiago izaten laguntzeko, eta bideak argituz joateko. Aste honetakoa aurrerapauso bat da, eta honen ondoren beste aurrerapauso eta albiste pozgarri gehiago iritsiko dira. Zentzu onak irabaz dezala».
EIDER RODRIGUEZ Idazlea
«Gatazkak aurrera jarraituko duela uste dut, bide ezberdinetatik»
«Igarle senik ez dut, baina uste dut urtebete gutxi dela. Alabaina, ez zait iruditzen 2011tik hona gertatu ez zen ezer gertatuko denik. Ez zait iruditzen espektakularrak izango diren aldaketak gertatuko direnik, ez dut hori buruan. Uste dut gertatu zena oso kontuan hartu beharko genukeela hemendik urtebetera: auzi politiko bat zegoela ETA sortu zenean, eta desagertu denean ere badagoela auzi politiko bat. Orduan, urtebete barru auzi horrek iraungo du. Alde horretatik ez dut aldaketa askorik espero; ziklo aldaketa dela bai, armen zikloaren amaiera dela, hori itxitzat joko dela. Baina gatazkak aurrera jarraituko duela uste dut, bide ezberdinetatik, eta ahots ezberdinekin dialogatuko dela gatazka honek dauzkan ertz ezberdinen inguruan.
»Oso garrantzitsua iruditzen zait hitz egiteko gaitasuna berreskuratzea, hitzen gaineko jabetza ere berreskuratzea, eta ahalegin bat egitea, aurrekoei, gaur egungoei eta etorkizunekoei zor diegulako hori. Hor ikusten dut gatazkaren muina: hitzaren gaineko gatazkan. Iruditzen zait, baita, postura muturrekoenak indartu egingo direla, eta muturretan ez daudenen artean agian fusio mota ezberdinak gertatuko direla. Etorkizunerako lelotzat hau hartuko nuke: bidea da bide bakarra».
ADOLFO MUÑOZ, 'TXIKI' ELAko idazkari nagusia
«Normalizazioarena zaila da, estatuak itxia baitu atea»
«Ez dut asmatzeko kristalezko bolarik. Guk beti defendatu izan dugu egoera hobean egongo ginatekeela hori [ETA] gabe, eta horregatik uste dut egun historikoak bizi ditugula, nahiz eta aurrean ditugun erronkak oso zailak izan. Zaila da normalizazioarena, momentu honetan estatuak itxia baitu atea. Esparru horretan hemengo administrazioetara zuzendu behar dugu, normalizazioarena edota espetxe politika ez baitute hartzen baldintza moduan, Espainiarekin harremanak dituztelako. Uste dugu arlo horiek baldintza izan behar dutela, bestela ez baita ezer mugituko. Hori, presoen gaian.
»Biktimen gaian, aholkulariek diotena egin behar da. Beste kontua politikoa da. Biktimen elkarteek ezin dute politika gatibu eduki. Gauza bat da biktimen errekonozimendua, eta bestea da politika. Politikan, uste dugu herri honetan inolako mugarik gabe guztia eztabaidatu behar dela. Ikusi dugu Rajoyk Sevillako konbentzioan esan zuena: 'Badakite zer duten, saiatzen baldin badira'. Hori oso gogorra da. Eusko Jaurlaritzak ez du pultsu politikorik, eta ez dute nahi, gainera. Gustura egingo genuke diagnostiko komun bat, oinarri batzuk finkatzeko horretan ere: justizia sozialerako, eta gure herrian subiranotasun prozesu bat abiatzeko. Zaila dago, baina ez dago beste irtenbiderik».
MAITE MAIORA Mendi korrikalaria
«Litekeena da presoen egoera aldatzea, baina egunerokoa ez dut uste»
«Iruditzen zait ETAk armak utzi zituenean gertatu zela aldaketa Euskal gizartean. Hemendik urtebetera, gizartea antzera ikusten dut. Litekeena da preso politikoen egoera aldatzea, baina eguneroko bizitzan aldaketarik ez dut espero. Egoera aldatzeko gogoa baldin badago, aldatuko da. Oraingoz ez dagoela uste dut. Gainera, egun barkamena eskatzeko esanez ari diren moduan, azkenean edozer gauza eskatuko dute aldaketak egotea zailtzeko. Aldatzekotan, presoen egoera alda daiteke, baina gizartearen egunerokoan ez dut aldaketarik ikusten, hori aurrez egon zelako».
PAUL BILBAO Kontseiluko idazkari nagusia
«Karpeta batzuk ixten ari dira, eta pixkanaka beste batzuk itxi behar dira»
«Azken urteotan, gure herrian karpeta batzuk ixten ari dira; ostegunekoa ere hala izan zen. Hemendik urtebetera beste batzuk ere itxita egotea nahi nuke. Gure herrian kanpoko esku hartzerik gabeko hizkuntza politika bat abian jarri ahal izatea gustatuko litzaidake. Alde desberdinetan urratsak egiten dira, baina gure komunitateari eskatu beharko litzaioke bere hizkuntza politika kanpoko esku hartzerik gabe erabakitzea. Pixkanaka beste karpeta batzuk itxi behar dira. Karpeta hori, ordea, beste batzuek itxi behar dute. Azken urteetako kontua da hau. Gernikako akordioa egin zenean, guk gure ekarpen propioa egin genuen. Gutxieneko batzuk zehazten dira, baina hizkuntza ere hor kokatu behar da. Fase berriaz hitz egiten dugu, baina hizkuntzak ere behar du fase berri bat. Gizartearen ahalduntze bat ikusten ari gara, baina horrek beste aldea behar du. Hori askatasunetik egin behar da, hori onartuko duten pentsatzen egon gabe.
»Guztiok hartu behar ditugu erabakiak; ETAk hartu du, gobernuek hartu behar dituzte, gizarteak hartu behar ditu... Gure kasuan, euskaraz bizitzea posible izan dadin».
LOREA AGIRRE 'Jakin'-eko zuzendaria
«Eraikitzen jartzea tokatzen da; memoria eta errelatoak lantzea»
«Urtebete denbora gutxi dela uste dut. Prozesu oso atipiko eta berezia da. Espainiako eta Frantziako gobernuek ez parte hartzea erabaki dute, eta hori oztopo bat izan da. Horrek aldebakartasuna ekarri du, eta aldebakartasunak gizarte zibilaren zibismo handi bat, Iparraldean bereziki. Bukatu da 50 urteko borroka armatuaren ibilbidea, eta uste dut orain eraikitzen jartzea tokatzen dela; memoria eta errelatoak lantzea, hitzei garrantzia ematea, matizak sartzeko askatasuna izatea. Guztion artean behetik gora aktibatzea. Ohartzea ziklo politiko bat bukatu dela, baina auziak jarraitzen duela. Auzia leku askotatik begiratu daiteke, baina auzi demokratiko bat da. Norberari bere buruak kudeatzeko eskubidea ukatzen zaion edo ez. Aste honetakoa garrantzitsua da, nola bukatu den, era ordenatuan. Ospatzeko modukoa da, eta arrazoiak badaude. Hemendik aurrera beste prozesu batean sartuko gara. Eta konbentzituta nago, neurri handi batean, lezio handi bat izan dela Iparraldeko gizarte zibilak emanikoa. Bere buruari baimena eman dio, ausarta izan da. Horrelako prozesuetan apenas hartu ohi du parte gizarte zibilak, eta bultzatzaile izatea garrantzitsua da. Uste dut garrantzitsua dela eraiki nahi dugun herri komunitateari, Euskal Herriari begira.
»Urtebete barru ez dakit nola egongo garen, baina hemendik aurrera egongo gara, neurri handi batean, gizarte zibilak egiten, eragiten eta bultzatzen duenaren arabera. Etorkizunaren eraikuntza ez da alderdi politiko eta erakundeen esku soilik uztekoa».
JON MAIA Bertsolaria
«Gatazkaren arrazoiak dira desagertu behar dutenak»
«Aste honetakoa oinarrizko baldintzetako bat zen hemendik urtebetera hobeto egoteko. Baina urte honetan zehar egiten dugunaren arabera egongo gara urtebete barru. Batetik, gizarte zibilak egiten duen indar eta lanaren arabera, eta, bestetik, talde politikoen eta gobernuen jokaera politikoaren arabera. Baina zalantzarik gabe, lanerako baldintzak hobetu egiten dira. Gatazkaren ondorioei aurre egin ahal izateko biktimak, elkarbizitza, presoak, sakabanaketa, baina baita gatazkaren muinari ere. Gatazkaren sintoma bortitz bat desagertu da, ETA, baina gatazkaren arrazoiak dira desagertu behar dutenak.
»Baikorra izan nahi dut. Elkarbizitzari begira giro hobea izan dezakegula uste dut, esan ditugunak baino gauza gehiago esatera ausartzeko. Baldintzak hobetzean, aldaketak bizi ahal izango ditugu epe baten barruan».
GARBIÑE ARANBURU LABeko idazkari nagusia
«Orube demokratiko berri bat eratzeko garaia da»
«Gatazka politikoa ez da amaitu, ezta gatazkaren parte den beste aldearen indarkeriaren erabilera ere. Orain erronka da bake, justizia, bizikidetza eta normalizazio politikoan aurrera egitea; bide horretan ikusten dut gure herria datozen hilabeteetan. Lehentasunezkoa da preso, iheslari eta deportatuen aferari amaiera ematea. Ez dago denborarik galtzeko; gutxiago gaixo diren presoekin. Horretan eta beste erabaki askotan estatua mugitzera behartuko duen mobilizazio sozial indartsu batekin ikusten dut gure herria hemendik urtebetera.
»Trantsizio urtea izan behar du, atariko urte bat euskal jendarteak hainbestetan eskatu duen garai berrirako. Salbuespenezko legediek eta auziek tokirik izango ez duten garaia. Adostasun berrien gainean orube demokratiko berri bat eratzeko garaia, Euskal Herria bere bidea egiten has dadin, inolako injerentziarik gabe, gure etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko dugun eskubidea egikarituz. Herri libre, justu eta duin baten alde gaudenak inplikatu egin behar dugu, hemendik urtebetera baldintza hobeak izan ditzagun horretarako. Guk ahaleginak egingo ditugu bide horretan».
DORA SALAZAR Eskultorea
«Baikorra izatea gustatuko litzaidake, baina zaila da hori»