ETA. 1968-2018
ETAren aurka, polizia kolpeka
ETAren aurkako operazioak Frankismo garaian hasi ziren Espainian, baina ez ziren indartu 80ko hamarkada arte. Frantziako eta Espainiako poliziek elkarlanean eginiko operazioek, eta bigarrenak martxan jarritako gerra zikinak, erakundearen jarduna baldintzatu zuten.
2018-05-04 / Iosu Alberdi
Espainiako eta Frantziako Poliziak ekintza ugari egin dituzte azken hamarkadetan, ETAren aurkako borrokan. Frankismo garaian hasi ziren erakundearen aurkako operazioak, eta trantsizioarekin jarraitu zuten. Lehenik, Espainiako Estatuaren esku, 1984ko ekainaren 14an Espainiako eta Frantziako gobernuen arteko kolaborazioari hasiera eman zitzaion arte. Frantziak ETAko hiru kide estraditatu zituen orduan.
Bi estatuetako poliziek eginiko operazioez gain, ETAri aurre egiteko hainbat talde parapolizial ere sortu ziren, ustez Espainiako Gobernuaren babespean, besteak beste, BVE Batallon Vasco Espa-ñol eta GAL Askapenerako Talde Antiterroristak.
Lehen kolpea
ETAren aurkako lehen kolpe garrantzitsua 1969ko apirilaren 9an iritsi zen, Frankismoaren azken urteetan. ETAk bere lehen hilketa egin eta hilabete batzuetara. Izan ere, egun hartakoa erakundeko buruen aurkako lehen kolpea izan zen. Polizia frankistak Mario Onaindia, Victor Arana eta Josu Abrisketa atxilotu zituen, Bilbon. Mikel Etxebarriak, berriz, ihes egitea lortu zuen, zaurituta. Egun berean atxilotu zituzten Eduardo Uriarte, Jon Etxabe, Jone Dorronsoro eta Enrique Gesalaga ere, Kantabrian (Espainia).
Urtebete geroago, atxilotuetako sei heriotza zigorrera kondenatu zituzten, Frankismoaren amaierarekin lotzen den epaiketa ezagunenetako batean, Burgosko prozesuan. Halere, euskal gizartearen eta nazioartearen presioek bertan behera utzi zituzten sei gazteen aurkako heriotza zigorrak, eta espetxe zigorretara aldatu zituzten kondenak.
'Lobo operazioa'
1975ean, oraindik Frankismoa indarrean zela, Espainiako CESED Dokumentazio Zerbitzu Zentralak agente bat ETA barruan sartzea lortu zuen, Lobo operazioaren barruan. Ustez, Mikel Lejarza erakundearen Azpiegitura buru izatera iritsi zen, eta bere agente bikoitz lanak ETAren aurkako ordura arteko sarekada handiena eragin zuen.
1975eko uztailaren 30ean, Pedro Ignacio Perez Beotegi Wilson eta Pedro Ignacio Perez Beotegi Txiki atxilotu zituzten Bartzelonan, lapurreta baten ostean. Txiki Frankismoko azken fusilatuetako bat izan zen, besteak beste, Angel Otaegirekin batera. Bartzelonako atxiloketen ostean, beste 158 lagun atxilotu zituen Poliziak, horietako asko, Madrilen. Horien artean, Iñaki Mujika Arregi Ezkerra.
'Sokoa operazioa'
Jada Espainiako eta Frantziako gobernuen arteko elkarlana martxan jarrita, Ipar Euskal Herrian egin ziren ETAren aurkako operazio nabarmenenak. Lehen operazioetako bat da Sokoa operazioa; 1986an, Sokoa kooperatibaren Hendaiako fabrikan (Lapurdi) egin zen sarekada.
ETAren ordura arteko arma gordeleku handiena aurkitu zuen Frantziako Poliziak, Espainiako Guardia Zibilak emaniko informazioari esker. Poliziaren arabera, ETAren finantza aparatuaren aurka ordura arte emaniko kolpe handiena izan zen. Izan ere, argudiatu zuten zerga iraultzailetik lortutako dirua zuritzeko erabili izan zela enpresa. Horrekin batera, aparatu logistikoaren inguruko informazio ugari ere topatu zuten poliziek, baita armak, dokumentazio faltsua eta dirua ere. Operazio hartan, 11 lagun atxilotu zituzten.
Polizia iturrien arabera, Guardia Zibilak ETAri bi SAM-7 misil iritsarazi zizkion, merkatu beltzetik, jarraipena egiteko baliza banarekin. Espainiako Segurtasunerako orduko estatu idazkari Rafael Veraren esanetan, Guardia Zibilak AEBetako CIA agentziaren laguntza izan zuen horretarako.
Sokoa enpresak ETAko kideei laguntza eta lana eman izana salatu izan du Espainiako Poliziak. Bestalde, fabrika hartan lan egiten zuen Segundo Mareyk ere, 1983ko abenduaren 4an GALek bahitua, ETAko kide batekin nahastu ostean. Hura izan zen Espainiako Barne Ministerioak finantzatutako gerra zikinaren lehen biktimetako bat.
Ia urtebete geroago, 1987ko irailean, Santiago Arrospide atxilotu zuen Poliziak, Angelun (Lapurdi), ustez ETAren aparatu militarreko burua. Erakundearen inguruko informazio ugarirekin harrapatu zuten, eta dozenaka lagunen atxiloketa erraztu.
Bidarteko sarekada
1992ko martxoaren 29an iritsi zen erakundearen buruzagitzaren aurkako kolpe latzenetako bat. Frantziako Poliziaren talde bereziek Bidarteko (Lapurdi) etxe bat hartu zuten, eta Francisco Mujika Garmendia Pakito, Jose Luis Alvarez Santacristina Txelis, eta Joseba Arregi Erostarbe Fiti atxilotu zituzten. ETAren buruzagitza atxilotzen zuten lehen aldia zen; aparatu militarreko, logistikoko eta politikoko buruak ziren.
Ia urtebete geroago, 1993ko otsailean, ETAren arma tailer handienetako bat konfiskatu zuen Poliziak Bidarteko bertako etxe batean. Etxearen azpian, armak eta lehergailuak egiteko materiala, eta tailer, laborategi eta tiroak praktikatzeko gela bana topatu zituzten. Hiru egun lehenago, operazio horren barruan, Pedro Maria Gorospe Lertxundi atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Uztaritzen (Lapurdi). Espainiako Poliziak Joseba Arregi Erostarberen bigarrentzat zuen Gorospe.
2000ko irailean, Ignacio Miguel Gracia Arregi Iñaki de Renteria atxilotu zuen Poliziak. Hura ere, Bidarten. Ustez erakundearen aparatu militarreko burua zen Renteria, 1992ko sarekadatik.
Azken kolpe handia
Milurteko berrian sartuta, ETAren aurkako operazio nagusietako bat 2004ko urrian eginikoa da. Sarekada batean, 600 kilo lehergai, 10.000 detonagailu, eta dozenaka pistola eta fusil bereganatu zituen Poliziak, hainbat etxetan eginiko sarekadan, erakundearen aurkako konfiskazio handiena izanik. Operazio hartan, 21 lagun atxilotu zituzten, tartean Marixol Iparragirre Anboto eta Mikel Albisu Antza, Saliesen (Frantzia). Poliziaren esanetan, Mikel Antza ETA erakundeko buruzagi politikoa zen, 1992ko Bidarteko operaziotik.