ETA. 1958-2018
Katea urratzeko eredu bila
Hainbat iturritatik edan du ETAk bere ibilbide luzean, bai ideologiaren arloan eta bai estrategiaren arloan; adituek diotenez, batez ere «arrakastatsuak» suertatu diren mugimenduetan saiatu da Euskal Herrirako ereduak bilatzen.
2018-05-04 / Gotzon Hermosilla
Beste edozein mugimendu politikok bezala, ETAk ere jaso zituen garaian garaiko ideologia, ildo eta korronteen eraginak. Atzerriko gertaera historikoek, eta horien inguruan egiten zen teorizazioak, lorratza utzi zuten erakundearen bilakaeran. Hainbat iturritatik edan zuen ETAk bere historian, eta horrek eragina izan zuen erakundearen garapenean.
Onintza Odriozola Irizar (Donostia, 1980) Soziologian doktorea da, eta EHUko Gizarte Zientzien Didaktika Saileko irakaslea. Bere doktore tesian —Erakunde bat baino gehiago: ETA herri mugimendu gisa (1958-1968)—, ETAren lehenengo hamarkadaren ezaugarriak aztertu ditu. Haren oinarrian dagoen hipotesia da urte haietan jende asko ibili zela ETAren inguruan militante izan gabe, eta «harreman sare» bat sortu zela horren ondorioz. Horregatik dio ETAk nolabait «herri mugimendu gisa» jardun zuela, «haren inguruan erakunde egitura gainditu zuen harreman sarea artikulatu zelako».
Ekinen garaian eta ETAren lehenengo urteetan —lehenengo Biltzarrera arte, 1962ko maiatzean— militante haiek garrantzi handia eman zioten prestakuntza politiko eta teorikoari. Hortaz, formazio kaieretan eta bestelako agirietan erabiltzen duten bibliografiari erreparatuta, ikus daiteke zein iturritatik edaten zuten.
«Alde batetik, abertzaletasun historikoaren zenbait egile berreskuratu zituzten», dio Odriozolak, «baina berehala hasi ziren Hegoafrika, Irlanda eta munduko beste zenbait lekutako lanak irakurtzen. Hizkuntzaren aferak asko kezkatzen zituen, eta, horregatik, hizkuntzalari frantsesen lanak ere aipatzen zituzten. Egile komunistak ere agertzen dira; garai hartako ETAk ez zuen bere burua komunistatzat jotzen, baina ekintza metodo gisa zer proposatzen duten interesatzen zaie. Eta, noski, nazio askapeneko mugimenduak: lehen etapa honetan, Tunisia eta Irlanda, batez ere».
Odriozola Irizarrek ikertu duen aroaren bigarren zatian, 1962tik 1968ra, kolonialismoaren kontrako mugimenduen eta nazionalismo iraultzailearen erreferentziak agertzen dira. «Horrek aukera ematen dio ETAri arazo nazionala arazo sozialarekin uztartzeko», azaldu du. Txina, Vietnam eta Kubako adibideak agertzen dira, eta Frantz Fanon idazlearen lorratza ere bai.
Mikel Saratxo (Algorta, Bizkaia, 1985) ikerlaria da EHUn, eta egun doktore tesia lantzen ari da, ETAren eta IRAren estrategien konparazioan oinarritua. Dioenez, ETA hasieran gehiago zen «eztabaida eta prestakuntza helburu zuen intelektual talde bat» erakunde ekintzailea baino, nahiz eta, handik gutxira, «hausnarketa politiko eta teoriko horiek estrategia berri baten aplikazioa ekarri». Eta horrek eraman zuen munduko beste zenbait lekutako prozesu aska- tzaileetan arreta jartzera.
Alde horretatik, lehenengo hamarkada hartan kanpoko ereduen eragina «handia» izan zela uste dute Saratxok eta Odriozolak: «Testuei erreparatzea baino ez dago horretaz jabetzeko», azaldu du Odriozolak. «Ekinen koadernoetan, idazkerak gogora ekartzen digu lehengo nazionalismoak erabilitakoa, baina oso urte gutxiren buruan aldaketa eta sintesi lan handia dago».
Insurrekzioa
Egun, Iker Casanova (Barakaldo, Bizkaia, 1973) buru-belarri dago murgildurik EH Bilduko legebiltzarkide gisa dituen zereginetan, baina hura ere ETAren historia ikertutakoa da, eta bi liburu argitaratu ditu gaiaren inguruan. Dioenez, ETA sortu zenetik trantsiziora arteko zikloan «insurrekzioaren aldeko hautua» dago erakundean, eta planteamendua da «jarduera armatua areagotzea matxinada iritsi arte helburu estrategikoak, hau da, independentzia eta sozialismoa lortzeko». Horren inguruan hainbat teorizazio egin zituzten, «denak irreal samarrak», eta beti kanpoko esperientziak —Kuba, Vietnam, Aljeria— aintzat hartuta.
Garai hartako txosten eta agirien izenburuari erreparatzea baino ez dago estrategia horrek ETAn zuen garrantziaz jabetzeko: La insurreción en Euskadi (Matxinada Euskadin) 1964koa, eta Bases teóricas de la guerra revolucionaria (Gerra iraultzailearen oinarri teorikoak), 1965ekoa.
Hainbat arrazoi daude kolonialismoaren kontrako mugimendu horiek eredutzat hartzeko. Lehenengoa oso agerikoa da: herrialde haietako askapen mugimenduak «inperialismoaren zapalkuntzaren kontra» borrokatzen ziren, eta horixe zen, hain zuzen, ETAk Euskal Herrirako ere egiten zuen analisia.
Baina bazegoen bigarren arrazoia ere, oso garrantzitsua: ETAk eredu gisa hartutako horiek «garaileak» ziren, arrakastatsuak, Saratxok nabarmendu duenez. «Kuban, Aljerian eta abarretan iraultzak garaile suertatu ziren. Ondorioa logikoa da: Euskal Herria ere kolonia bada, garai hartan ETAk defendatzen zuen moduan, eta herrialde haietan kolonialismoaren kontra borrokatzeko estrategiak arrakasta izan badu, estrategia hori da ezarri beharrekoa, edo Euskal Herriko ezaugarrietara egokitutako antzeko bat».
Bat dator ikuspegi horrekin Casanova: «Ezker abertzaleak beti izan du herriarekin konektatzeko bokazioa eta irabazteko borondatea, eta erreferente irabazleak bilatu ditu, hau da, beste leku batzuetan ezker eraldatzaileari garaitzeko aukera eman diotenak: garai batean, deskolonizazio prozesuetan irabazle suertatzen ari ziren mugimendu iraultzaileak, eta, beste momentu batzuetan, Irlanda. Baina, bide horretan, uste dut ezker abertzaleak gero eta gehiago hartu dituela erreferentetzat euskal egoerarekin parekagarriak diren gizarte eta mugimenduak».
Bigarren zikloa
Franco diktadorea hil ostean, trantsizioa iritsi zen, eta, horrekin batera, «bigarren ziklo politikoa», Casanovaren hitzetan: «Aurreko zikloan ez zegoen parte hartze politiko normalizaturik; estatuaren aldetik ez zegoen mintzaiderik. Baina parte hartzerako aukerak zabaltzen direnean sistemak bere burua legitimatzen du, eta, horren aurrean, ETAk planteatzen du zeintzuk izan beharko liratekeen haustura demokratikorako gutxieneko puntuak». KAS alternatiba sortu zen horrela.
Horrek aldaketak ekarri zituen ETAren jardueran ere: orain helburua ez da «garaipen militarra» edo «insurrekzioa piztea», gutxieneko horiek lortzeko «negoziazioa» bilatzea baizik. Garai hartan nazioartean indarra hartu zuten mugimendu armatuek —IRAk eta Erdialdeko Ameriketako gerrillek— arrastoa utzi zuten, baina «maila sinbolikoan», estrategian bainoago.
90eko hamarkadan beste urrats bat egin zuen ETAk norabide horretan. 1995eko apirilean, Alternatiba Demokratikoa izenekoa plazaratu zuen ETAk; horretan, erakundeak ez zuen programa politiko zehatzik planteatu, eta bere buruari «herriaren hitza espresatu eta errespetatua» izan zedin lortzea ezarri zion xedetzat. ETAren ustez, Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzea galarazten duten «xantaia, hipoteka, muga politiko eta oztopoak» gaindituta, «herritarrei» zegokien hori zelan gauzatu ebaztea; gainerako eragileei, berriz, erabaki hori errespetatzea. Eskema horren garapena izango zen Anoetako Proposamena, 2004ko azaroan plazaratua.
Begirale askoren ustez, bilakaera horretan ere bazegoen nazioarteko abagunearen eragina: bereziki, Ipar Irlandako prozesuarena. ETAk Alternatiba Demokratikoa plazaratu zuenean, su-etenean zegoen IRA, eta handik gutxira iritsi zen Ostiral Santuko Akordioa, 1998an. Garai hartan ezker abertzaleak behin eta berriro nabarmendu zuenez, akordio hartan Erresuma Batuak onartzen zuen ez zuela «interes estrategikorik» Ipar Irlandan, eta hango herritarrek erabakitzen zutena errespetatzeko borondatea zuela.
Casanovak uste du «seguru asko» Ipar Irlandan gertatutakoak eragina izango zuela «garai hartan horrelako teorizazioak egin zituztenengan»; «Ipar Irlandakoak hauspoa ematen dio konponbidearen formulazio horri, eta erakusten du horren bideragarritasuna, baina nik esango nuke ETAren hausnarketa horiek lehenagotik datozela».
Noraino izan ziren garrantzitsuak kanpoko eraginak ETAren sorreran? «Egia da ETA bere garaiko testuinguruak baldintzatu zuela, eta kanpoko eragin horiek izan zirela», dio Odriozolak, «baina uste dut ETAren sorrera ulertzeko erabakigarriena Euskal Herriko egoera eta errealitatea izan zela. ETAren sortzaileek diote arrazoi nagusia EAJren jarduerarik eza izan zela, abertzaletasun ekintzaile bat sortzeko gogoa. Eta, horrekin batera, euskararen eta euskal nazioaren kontzientzia hartu eta hori modu traumatikoan bizi izana».
Eta, hala ere, geroago bilakaera egon zela ezin ukatuzkoa da: «Korronte historikoak badaude, eta planteamendu eraldatzaileek hori kontuan hartu behar dute», dio Casanovak. «Horrek ez du esan nahi ereduak mimetikoki kopiatzen direnik, baina garaian garaiko ezaugarrietara ez egokitzea akatsa litzateke. Egun, adibidez, ulertezina litzateke nazio askapena bilatzen duen mugimendu batek Katalunian gertatzen ari denari bizkarra ematea, eta hortik ez ikastea».