ETA. 1958-2018
Iraganean soa, geroan oinak
Adierazpenak «gabeziak» dituela salatu arren, euskal eragileek nabarmendu dute ETAren erabakiak bizikidetza erraztu dezakeela, eta akordio politikoetarako aukera zabaldu; Rajoyk dio ez dela ezer aldatuko.
2018-05-04 / Jokin Sagarzazu
ETAren desegiteak erreakzio soka luzea ekarri zuen atzo, sare sozialetan, bereziki. Ipar Euskal Herriko eragileek gaurko Kanboko ekitaldian jarri zuten adierazpenak egiteko hitzordua. Hegoaldean, agerraldiak egin zituzten gehienek. Genevako ekitaldiaren aurretik mintzatu zen Mariano Rajoy Espainiako gobernuburua, Euskal Herritik gertu. Iragarritako agendari eutsi zion Urkulluk, eta adierazpen labur batzuk egin zituen, sari batzuk banatzeko ekitaldian. Soilik Nafarroako Gobernuak kaleratu zuen ohar bat. Gaur, Urkullu eta Barkos lehendakariek adierazpen bat egingo dute, Bertizko jauregian (Nafarroa). UPNko Javier Esparzak ekitaldia kritikatu du. «Agerian uzten du nolako menpekotasuna duen Barkosek Jaurlaritzarekiko».
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria
«Memorian oinarritutako bizikidetza». Aurrera begira, helburu hori jarri du Urkullu lehendakariak. Adierazpen labur batekin baloratu zuen atzo iluntzean ETAren adierazpena, Bilbon, Euskadiko Kirol Federazioren sari banaketa batean. «Gaurkoa egun garrantzitsua da, ETA betirako desagertu delako», esan zuen. Biktima guztiak izan zituen gogoan; «inoiz izan behar ez ziren biktimak», azpimarratu zuen. Horrez gain, atzo, Espainiako El País egunkarian argitaratutako elkarrizketa batean, Urkulluk jakinarazi du Espainiako Gobernuarekin ari dela «lanean» espetxe politika aldatzeko, eta esan du baikor dagoela. «Rajoy sentibera da. Baldintza bezala ETAren desegitea jarri izan du beti».
Oso kritiko mintzatu da Nafarroako Gobernua, ETAk bere adierazpenean ez dielako aipamenik egin biktimei eta ez duelako aitortu eragindako «min bidegabea». «Aukera bat galdu du erantzun bat emateko biktima guztiei, inongo bereizketarik gabe; den-denak bidegabeko indarkeriaren biktimak baitira», azpimarratu du, ohar batean. Horrekin batera, bere ibilbideaz autokritikarik ez egitea egotzi dio ETAri, eta «beste behin» bere historia «zuritzea». «ETAk ez zuen inoiz sortu behar, eta inork inoiz ez zuen pentsatu behar ideia edo proiektu bat indarkeriarekin defendatu zitekeenik». Aurrera begira, gobernuak berretsi du lanean jarraituko duela biktimen eskubideen alde.
Espainiako gobernuburua
Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuak azpimarratu du ez dela egongo «inpunitaterako tarterik», eta presoek eta iheslariek ez dutela lortuko egungo legeditik kanpo dagoen ezer. Haren hitzetan, ETAko kideek beren gain hartu behar dute berek egindako «krimen guztien» erantzukizuna. Halaber, «propagandatzat» jo ditu ETAk egunotan egin dituen «mugimendu» guztiak. Logroñon (Errioxa, Espainia) esan zituen hitzok, atzo, ETAren adierazpenaren aurretik, Guardia Zibilaren eraikin batean eginiko ekitaldi batean. «Ez da ezer aldatuko, egiten dutena egiten dutela eta esaten dutena esaten dutela ere», nabarmendu zuen.
Europako Gaietarako frantziar ministroa
ETAren desegiteak duen «garrantzi sinbolikoa» azpimarratu du Nathalie Loiseau Frantziako Gobernuaren Europako Gaietarako ministroak. «Europa mendebaldeko azken borroka armatua izan behar da, orrialdea pasatzeko balio behar du [ETAren adierazpenak]». Madrilen esan zituen hitzok, kazetariekin eginiko topaketa batean. Azaldu duenez, Frantziako eta Espainiako estatuen «lankidetzaren emaitza» da desegitea. Harreman horrek jarraituko duela azpimarratu du, besteak beste, oraindik argitu gabe dauden hilketak argitzeko.
EAJren EBBko presidentea
Euskal gizartea «libratu» egin da «urteetan hegaletan eraman duen berunaz», eta aurrerantzean «askatasun osoz» egin ahal izango du «hegan». Hala mintzatu da Andoni Ortuzar EAJren Euzkadi Buru Batzarreko presidentea, bere alderdiak Facebook sare sozialean jarri duen oharrean. Gertatutakoa «berriro ez errepikatzea» eta «bakea» jarri ditu aurrerako erronkak. «Urte luzeetan, ETAri esan diogu espero genuen komunikatu bakarra zela beren disoluzio alde bakarreko, efektibo eta behin betikoa adieraztekoa. Komunikatu hau, azkenean, heldu da». ETAk eragindako «min bidegabea» pairatu duten «pertsona guztiak» gogoratu ditu EAJko presidenteak.
EH Bilduko idazkari nagusia
Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak adierazi du «ardura historikoz» jokatu duela ETAk, eta «definitiboki» beste aro bat zabaldu dela. Iraganetik ikasi behar dela azpimarratu du; gogoan izan ditu frankismoaren ondoren eta Lizarra-Garaziko prozesuan gertatutakoak. «Ikasi eta, beste behin, herri gisa urratsak egiteko abagunea ireki da. Balia dezagun, hamarkadak itxaron gabe». ETAren erabakia ofizial egin eta gutxira egin zuen agerraldia Otegik, Donostian. Atzera begiratu zuen lehenik, eta biktimak izan zituen gogoan. «Ez dut inor bazterrean utzi nahi». Dena den, azpimarratu zuen oraindik «bakerik eta askatasunik gabeko herria» dela Euskal Herria, eta errealitate hori eraldatzeko lanean jarraituko duela EH Bilduk. Horrekin batera, eskerrak eman zizkien atzokoa iritsi zedin urteetan lanean aritutako guztiei. «Ez da bide erraza izan, oztopo handiak egon dira, eta ez dugu beti asmatu; baina borondatea bazegoen, eta azkenean egin dugu».
PSE-EEren idazkari nagusia
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia alderdiko zuzendaritzako kideekin batera agertu zen hedabideen aurrera, atzo, Bilbon, xingola urdina soinean zuela —ETAren aurkako sinboloa izan zen 1990-2000ko hamarkadetan—. ETAren erabakia «berandu» heldu arren, «sufrimendu historia bat» amaitu dela azpimarratu du, eta gogoan izan ditu ETAren aurrean «erresistitu» zutenak. Haiek gogoan, ETAk ez duela ezer lortuko adierazi du. Nabarmendu du PSE-EEk «elkarbizitzaren alde» lan egingo duela, baina ezker abertzaleari galdegin dio onartu dezala ETAren jardunak «sekula» ez duela justifikaziorik izan.
EAEko Ahal Dugu-ren idazkari nagusia
Bilbon eginiko agerraldi batean, Lander Martinez EAEko Ahal Dugu-ren idazkari nagusiak nabarmendu du «berandu» datorrela ETAren erabakia, baina «positiboa» dela, garai berri bat zabaldu duelako. Kritikatu du ETAk bere agirian biktimak aipatu ez izana, hori baitzen, bere ustez, «euskal gizartearen gehiengo zabalak espero zuena». Madrilen, antzera mintzatu da Podemoseko idazkari nagusi Pablo Iglesias. «Autokritika falta da. Dena den, berri onena da politikak eta normaltasunak ordezkatuko dutela biolentzia eta salbuespen egoera. Betirako isil daitezela pistolak; hitz egin dezala politikak».
EAEko PPko presidentea
Alfonso Alonso EAEko PPren presidenteak espero du ETAk «behingoz alde egitea», eta sortutako «atsekabe» eta «sufrimendu» guztiagatik, ezker abertzaleko kideek «lotsa» agertzea. Gasteizen, komunikabideen aurrean, azpimarratu du ETAk ez duela bere helburuetako bakar bat ere lortu, eta ez duela lortuko, eta eragindako minak «sufrimendua sortzeko» baino ez duela balio izan.
EAJren bozeramailea
Joseba Egibarren hitzetan, ETAren jardunak «ondorio latzak» izan ditu euskal gizartean, eta maila politikoan «kalte estrategikoak» eragin ditu. Gogora ekarri du «EAJ baztertu eta ordezkatu nahian» sortu zela ETA, 1958an. «Orain, batzuk amaierara iristen direla, besteok lanean jarraitzen dugu herri honen etorkizuna eta ongizatea eraikitzeko lanean». Eusko Legebiltzarreko kazetarien aurrean egin ditu adierazpenok Egibarrek. Gipuzkoa Buru Batzarreko presidenteak azpimarratu du borroka armatua uzteko erabakia politikoa izan dela, Sortuk «dekretatu» duela, eta salatu du horretara ez direla iritsi hausnarketa «etiko» baten ondorioz: «Norbaitek erabaki zuen errentagarritasun politikoko ikuspegitik, ETA bizirik irauteak kalte izugarria zekarrela, eta behin betiko uztea erabaki zuten».
Sortuk, ohar batean, «poza» agertu du «ETAk egindako urratsarengatik». Ezker abertzalearen estrategia aldaketaren «azken urratsa» gauzatu dela azpimarratu du. «Pauso honek euskal gatazkari jarrera proaktiboz konponbide integrala ematera interpelatzen gaitu bai euskal eragileok, bai espainiar eta frantziar gobernuak ere». Sorturen iritziz, ETAren erabakiak «akuilu» izan behar du «bakearen eta askatasunaren bidean».
ETAren jakinarazpena «itxurakeria» dela adierazi du AVT elkarteak. Ohar batean azpimarratu du «biktimak umiliatzen» jarraitzen duela ETAk. «Ez da justiziarekin elkarlanean aritu, ez ditu armak entregatu, eta barkamena ez die biktima guztiei eskatu». Salatu du agiria Josu Urrutikoetxeak irakurri duela: «Justiziarekin dituen zorrak tarteko, espetxean egon beharko luke». Espainian biktima gehien biltzen dituen elkarteak PPren gobernuari eskatu dio «ETAren propaganda kanpainarekin» amaitzeko: «Nazioartean onak direla saldu nahi dute [ETAkoek], eta Espainia eta Frantzia haien eskaerak betetzera behartu nahi dituzte».
ETAren desegiteak «garai beltz bat» ixten duela azpimarratu du Amnesty Internationaleko (AI) Espainiako zuzendari Esteban Beltranek, ohar batean. Eta aurrera begira landu beharrekoak zerrendatu ditu: argitu gabe dauden ETAren atentatuak eta ETAko kideen erantzukizunak «epaitegietan» argitzea, baita GAL eta BVE taldeenak ere; tortura eta tratu txarren biktimek egia, justizia eta erreparaziorako duten eskubidea bermatzea; horiek berriro ez errepikatzeko Madrilek neurriak ezartzea eta horri buruzko datu base ofizial bat sortzea; legedia antiterrorista berrikustea eta egokitzea nazioarteko estandarretara; eta euskal presoen urruntze politika berrikustea. Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari eta Espainiakoari «giza eskubideen agenda komun bat» adosteko eskatu die AIk.
ELAk ohar batean txalotu du ETAren erabakia, eta azpimarratu du gizarte zibileko pertsonek eta erakundeek azken urteetan agertu duten «kemen militantea». Madrilen jarrera salatu du, eta «erreformak» galdegin ditu «salbuespeneko legeak» indargabetzeko eta «estatuko aparatuen inpunitatea» amaitzeko. Iraganaren kontakizunari buruz, uste du batzuek «politika bahitu» nahi dutela, «lehia» horrekin zalantzan jartzeko «arerioaren proiektu politikoaren izaera demokratikoa». Hala, sindikatuak dei egin die euskal indar politikoei «elkarrizketa eraikitzailea, adiskidetzea eta bizikidetza» sustatzera. ELAren iritziz, «une egokia» da gogoratzeko Euskal Herriak «emari sozial eta militante izugarria» duela. «Hori bideratu behar dugu justizia sozialaren eta askapen nazionalaren aldeko borrokara».
LABek azpimarratu du Euskal Herrian urteetan bizi izandako gatazkaren ondorioak gainditzea falta dela, eta erroei heldu behar zaiela. «Gatazka politikoa ETAren sorreraren aurrekoa da, eta bere desagerpenarekin mantentzen da». LABen iritziz aldebakartasuna eta gizarte zibilaren inplikazioa beharrezkoak izango dira aurrerantzean; bereziki, preso, iheslari eta deportatuen egoera konpontzeko. Horretarako, «bide orri bat adostea eta martxan jartzea» ezinbestekoa dela uste du.
IÑIGO URKULLU
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria
«Memorian oinarrituta eraiki behar dugu bizikidetza»
«Memorian oinarritutako bizikidetza». Aurrera begira, helburu hori jarri du Urkullu lehendakariak. Adierazpen labur batekin baloratu zuen atzo iluntzean ETAren adierazpena, Bilbon, Euskadiko Kirol Federazioren sari banaketa batean. «Gaurkoa egun garrantzitsua da, ETA betirako desagertu delako», esan zuen. Biktima guztiak izan zituen gogoan; «inoiz izan behar ez ziren biktimak», azpimarratu zuen. Horrez gain, atzo, Espainiako El País egunkarian argitaratutako elkarrizketa batean, Urkulluk jakinarazi du Espainiako Gobernuarekin ari dela «lanean» espetxe politika aldatzeko, eta esan du baikor dagoela. «Rajoy sentibera da. Baldintza bezala ETAren desegitea jarri izan du beti».
NAFARROAKO GOBERNUA
«ETAk aukera bat galdu du biktima guztiei erantzuteko»
Oso kritiko mintzatu da Nafarroako Gobernua, ETAk bere adierazpenean ez dielako aipamenik egin biktimei eta ez duelako aitortu eragindako «min bidegabea». «Aukera bat galdu du erantzun bat emateko biktima guztiei, inongo bereizketarik gabe; den-denak bidegabeko indarkeriaren biktimak baitira», azpimarratu du, ohar batean. Horrekin batera, bere ibilbideaz autokritikarik ez egitea egotzi dio ETAri, eta «beste behin» bere historia «zuritzea». «ETAk ez zuen inoiz sortu behar, eta inork inoiz ez zuen pentsatu behar ideia edo proiektu bat indarkeriarekin defendatu zitekeenik». Aurrera begira, gobernuak berretsi du lanean jarraituko duela biktimen eskubideen alde.
MARIANO RAJOY
Espainiako gobernuburua
«Ez da egongo inpunitaterik; ez da ezer aldatuko»
Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuak azpimarratu du ez dela egongo «inpunitaterako tarterik», eta presoek eta iheslariek ez dutela lortuko egungo legeditik kanpo dagoen ezer. Haren hitzetan, ETAko kideek beren gain hartu behar dute berek egindako «krimen guztien» erantzukizuna. Halaber, «propagandatzat» jo ditu ETAk egunotan egin dituen «mugimendu» guztiak. Logroñon (Errioxa, Espainia) esan zituen hitzok, atzo, ETAren adierazpenaren aurretik, Guardia Zibilaren eraikin batean eginiko ekitaldi batean. «Ez da ezer aldatuko, egiten dutena egiten dutela eta esaten dutena esaten dutela ere», nabarmendu zuen.
NATHALIE LOISEAU
Europako Gaietarako frantziar ministroa
«Europako azken borroka armatuaren orrialdea izan behar da»
ETAren desegiteak duen «garrantzi sinbolikoa» azpimarratu du Nathalie Loiseau Frantziako Gobernuaren Europako Gaietarako ministroak. «Europa mendebaldeko azken borroka armatua izan behar da, orrialdea pasatzeko balio behar du [ETAren adierazpenak]». Madrilen esan zituen hitzok, kazetariekin eginiko topaketa batean. Azaldu duenez, Frantziako eta Espainiako estatuen «lankidetzaren emaitza» da desegitea. Harreman horrek jarraituko duela azpimarratu du, besteak beste, oraindik argitu gabe dauden hilketak argitzeko.
ANDONI ORTUZAR
EAJren EBBko presidentea
«Urteetan hegaletan eraman dugun berunaz libratu gara»
Euskal gizartea «libratu» egin da «urteetan hegaletan eraman duen berunaz», eta aurrerantzean «askatasun osoz» egin ahal izango du «hegan». Hala mintzatu da Andoni Ortuzar EAJren Euzkadi Buru Batzarreko presidentea, bere alderdiak Facebook sare sozialean jarri duen oharrean. Gertatutakoa «berriro ez errepikatzea» eta «bakea» jarri ditu aurrerako erronkak. «Urte luzeetan, ETAri esan diogu espero genuen komunikatu bakarra zela beren disoluzio alde bakarreko, efektibo eta behin betikoa adieraztekoa. Komunikatu hau, azkenean, heldu da». ETAk eragindako «min bidegabea» pairatu duten «pertsona guztiak» gogoratu ditu EAJko presidenteak.
ARNALDO OTEGI
EH Bilduko idazkari nagusia
«Herri gisa urratsak egiteko abagunea ireki da; balia dezagun»
Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak adierazi du «ardura historikoz» jokatu duela ETAk, eta «definitiboki» beste aro bat zabaldu dela. Iraganetik ikasi behar dela azpimarratu du; gogoan izan ditu frankismoaren ondoren eta Lizarra-Garaziko prozesuan gertatutakoak. «Ikasi eta, beste behin, herri gisa urratsak egiteko abagunea ireki da. Balia dezagun, hamarkadak itxaron gabe». ETAren erabakia ofizial egin eta gutxira egin zuen agerraldia Otegik, Donostian. Atzera begiratu zuen lehenik, eta biktimak izan zituen gogoan. «Ez dut inor bazterrean utzi nahi». Dena den, azpimarratu zuen oraindik «bakerik eta askatasunik gabeko herria» dela Euskal Herria, eta errealitate hori eraldatzeko lanean jarraituko duela EH Bilduk. Horrekin batera, eskerrak eman zizkien atzokoa iritsi zedin urteetan lanean aritutako guztiei. «Ez da bide erraza izan, oztopo handiak egon dira, eta ez dugu beti asmatu; baina borondatea bazegoen, eta azkenean egin dugu».
IDOIA MENDIA
PSE-EEren idazkari nagusia
«Ezker abertzaleak aitortu behar du ez duela ezertarako balio izan»
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia alderdiko zuzendaritzako kideekin batera agertu zen hedabideen aurrera, atzo, Bilbon, xingola urdina soinean zuela —ETAren aurkako sinboloa izan zen 1990-2000ko hamarkadetan—. ETAren erabakia «berandu» heldu arren, «sufrimendu historia bat» amaitu dela azpimarratu du, eta gogoan izan ditu ETAren aurrean «erresistitu» zutenak. Haiek gogoan, ETAk ez duela ezer lortuko adierazi du. Nabarmendu du PSE-EEk «elkarbizitzaren alde» lan egingo duela, baina ezker abertzaleari galdegin dio onartu dezala ETAren jardunak «sekula» ez duela justifikaziorik izan.
LANDER MARTINEZ
EAEko Ahal Dugu-ren idazkari nagusia
«Berandu, baina garai berri bat zabaldu da»
Bilbon eginiko agerraldi batean, Lander Martinez EAEko Ahal Dugu-ren idazkari nagusiak nabarmendu du «berandu» datorrela ETAren erabakia, baina «positiboa» dela, garai berri bat zabaldu duelako. Kritikatu du ETAk bere agirian biktimak aipatu ez izana, hori baitzen, bere ustez, «euskal gizartearen gehiengo zabalak espero zuena». Madrilen, antzera mintzatu da Podemoseko idazkari nagusi Pablo Iglesias. «Autokritika falta da. Dena den, berri onena da politikak eta normaltasunak ordezkatuko dutela biolentzia eta salbuespen egoera. Betirako isil daitezela pistolak; hitz egin dezala politikak».
ALFONSO ALONSO
EAEko PPko presidentea
«Lotsa agertu beharko lukete eragindako min eta sufrimenduagatik»
Alfonso Alonso EAEko PPren presidenteak espero du ETAk «behingoz alde egitea», eta sortutako «atsekabe» eta «sufrimendu» guztiagatik, ezker abertzaleko kideek «lotsa» agertzea. Gasteizen, komunikabideen aurrean, azpimarratu du ETAk ez duela bere helburuetako bakar bat ere lortu, eta ez duela lortuko, eta eragindako minak «sufrimendua sortzeko» baino ez duela balio izan.
JOSEBA EGIBAR
EAJren bozeramailea
«Erabakia politikoa da: ez da hausnarketa etiko baten ondorioa»
Joseba Egibarren hitzetan, ETAren jardunak «ondorio latzak» izan ditu euskal gizartean, eta maila politikoan «kalte estrategikoak» eragin ditu. Gogora ekarri du «EAJ baztertu eta ordezkatu nahian» sortu zela ETA, 1958an. «Orain, batzuk amaierara iristen direla, besteok lanean jarraitzen dugu herri honen etorkizuna eta ongizatea eraikitzeko lanean». Eusko Legebiltzarreko kazetarien aurrean egin ditu adierazpenok Egibarrek. Gipuzkoa Buru Batzarreko presidenteak azpimarratu du borroka armatua uzteko erabakia politikoa izan dela, Sortuk «dekretatu» duela, eta salatu du horretara ez direla iritsi hausnarketa «etiko» baten ondorioz: «Norbaitek erabaki zuen errentagarritasun politikoko ikuspegitik, ETA bizirik irauteak kalte izugarria zekarrela, eta behin betiko uztea erabaki zuten».
SORTU
«Akuilua izan behar du askatasunaren eta bakearen bidean»
Sortuk, ohar batean, «poza» agertu du «ETAk egindako urratsarengatik». Ezker abertzalearen estrategia aldaketaren «azken urratsa» gauzatu dela azpimarratu du. «Pauso honek euskal gatazkari jarrera proaktiboz konponbide integrala ematera interpelatzen gaitu bai euskal eragileok, bai espainiar eta frantziar gobernuak ere». Sorturen iritziz, ETAren erabakiak «akuilu» izan behar du «bakearen eta askatasunaren bidean».
AVT
«Biktimak umiliatzen jarraitzen du ETAk»
ETAren jakinarazpena «itxurakeria» dela adierazi du AVT elkarteak. Ohar batean azpimarratu du «biktimak umiliatzen» jarraitzen duela ETAk. «Ez da justiziarekin elkarlanean aritu, ez ditu armak entregatu, eta barkamena ez die biktima guztiei eskatu». Salatu du agiria Josu Urrutikoetxeak irakurri duela: «Justiziarekin dituen zorrak tarteko, espetxean egon beharko luke». Espainian biktima gehien biltzen dituen elkarteak PPren gobernuari eskatu dio «ETAren propaganda kanpainarekin» amaitzeko: «Nazioartean onak direla saldu nahi dute [ETAkoek], eta Espainia eta Frantzia haien eskaerak betetzera behartu nahi dituzte».
AMNESTY INTERNATIONAL
«Garai beltz bat itxi da; giza eskubideen agenda adostu behar da orain»
ETAren desegiteak «garai beltz bat» ixten duela azpimarratu du Amnesty Internationaleko (AI) Espainiako zuzendari Esteban Beltranek, ohar batean. Eta aurrera begira landu beharrekoak zerrendatu ditu: argitu gabe dauden ETAren atentatuak eta ETAko kideen erantzukizunak «epaitegietan» argitzea, baita GAL eta BVE taldeenak ere; tortura eta tratu txarren biktimek egia, justizia eta erreparaziorako duten eskubidea bermatzea; horiek berriro ez errepikatzeko Madrilek neurriak ezartzea eta horri buruzko datu base ofizial bat sortzea; legedia antiterrorista berrikustea eta egokitzea nazioarteko estandarretara; eta euskal presoen urruntze politika berrikustea. Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari eta Espainiakoari «giza eskubideen agenda komun bat» adosteko eskatu die AIk.
ELA
«Garaia da emari sozial eta militante izugarri hau bideratzeko»
ELAk ohar batean txalotu du ETAren erabakia, eta azpimarratu du gizarte zibileko pertsonek eta erakundeek azken urteetan agertu duten «kemen militantea». Madrilen jarrera salatu du, eta «erreformak» galdegin ditu «salbuespeneko legeak» indargabetzeko eta «estatuko aparatuen inpunitatea» amaitzeko. Iraganaren kontakizunari buruz, uste du batzuek «politika bahitu» nahi dutela, «lehia» horrekin zalantzan jartzeko «arerioaren proiektu politikoaren izaera demokratikoa». Hala, sindikatuak dei egin die euskal indar politikoei «elkarrizketa eraikitzailea, adiskidetzea eta bizikidetza» sustatzera. ELAren iritziz, «une egokia» da gogoratzeko Euskal Herriak «emari sozial eta militante izugarria» duela. «Hori bideratu behar dugu justizia sozialaren eta askapen nazionalaren aldeko borrokara».
LAB
«Gizarte zibilaren inplikazioa ezinbestekoa da aurrera begira ere»