ETA. 1958-2018
Lasaitasun estrategikora
Ezker abertzaleak estrategia aldatuz geroztik ETAk zaila izan duen arren bere zikloa bukatzea, «agoniaren itxurarik eman gabe» gogoetatu du.
2018-05-04 / Enekoitz Esnaola
ETAren azken barne eztabaidako dokumentu batean dator, 2009-2017 aldikoan: erakundearen Zuzendaritza Batzordeak, armagabetzerako bide berria aztertzeari ekitean, Zuzendaritza Zabaleko kideei bi galdera egin zizkien: desarmatzeari buruzkoa zen bat, eta ETAren zikloaren amaierari buruzkoa bestea. ETAren zuzendaritzak ez zuen nahi «bi gaiak exijentzia kate bat bezala azaltzea». Iturri batzuek 2016ko martxoa jartzen dute bi gaiak bereiztearen edo ez uztartzearen planteamenduaren data gisa. Artean, armagabetzearenak ez zeuden batere ziur, baina Ipar Euskal Herrian gizarte zibileko kide batzuk harremanetan ziren ETArekin, desarmatzearen lehen zatia burutzeko, eta ezker abertzalea Parisekin zeharkako elkarrizketa garrantzitsuetan zebilen gai beraz. Erakundeak erabakia hartua zuen 2013ko martxoan Osloko elkarrizketa eta negoziazio mahaia desegintzat jo zenerako: prozesuak baldintzarik onenetan aurrera egiteko, bere armategiaren kontua kitatu egin behar zuen. Iazko apirilaren 8an armagabetu zen, gizarte zibilarekin elkarlanean, eta horrek Frantziarekin adostasun bat lortuta. Atzo, berriz, bere ibilbidea bukatutzat eman zuen ETAk, Genevan, nazioarteko komunitatearen ordezkaritza bat lekuko zela.
Amaiera horretarako garrantzitsua izan da harentzat gizarte zibilaren —eta armagabetze prozesuan Ipar Euskal Herrian izan zen artikulazio soziopolitikoaren— eta nazioarteko hainbat eragileren konpainia. Orain urtebete, azken barne eztabaidari ekiteko dokumentu batean zioen zikloari buruzko hausnarketari ekiteko baldintza egokiagoak sortu zirela, «agoniaren itxura eman gabe». Amaierarako, ordea, beste faktore batzuk ere egon dira, pisuzkoak: barne eta kanpo faktoreak.
Genevako atzeneko elkarrizketa saioarekin 2005-2007ko prozesua bukatu zenean, ezker abertzaleak estrategiaz barne eztabaida erabakigarri bat hasteko pausoak eman zituen, batik bat fronte politikoak lema hartuta —Batasunak eta haren inguruak—. Konponbidea lantzeko errei politikoa jada han kokatua zegoen; 2004ko azaroan, Anoetako proposamena Batasunak aurkeztu zuen, ez ETAk. Ordura artean ezker abertzalean ETAk aurkeztu zituen eskaintza politikoak: 1978an KAS Alternatiba —1976koaren egile beste batzuk ziren—, eta 1995ean Alternatiba Demokratikoa. Azkeneko horrek «negoziaziorako gune bi» proposatu zituen: ETA-Espainiako Estatuarena bata, euskal herritarrena bestea. Eskema berritzat har zitekeen, lehen pausotzat. Eskema 2004an zehaztu zuen gehiago ezker abertzaleak, Anoetako proposamenean: errei politikoa —euskal eragileak— eta errei teknikoa —estatuak-ETA—.
Ziklo armatuaren bukaera
2007ko hausturatik aurrera, ordea, konfrontazio armatuaren zikloa ixteko ardura ere fronte politikoa hasi zen bereganatzen, estrategia aldaketaren eztabaida bultzatuta. 2009ko azaroan aurkeztu zituzten barne eztabaidari ekiteko oinarriak, Altsasun (Nafarroa), eta 2010eko otsailean plazaratu bukaerako adierazpena edo ebazpena: Zutik Euskal Herria. Une zailak bizi izan zituzten ezker abertzalean, ETAren eta fronte politikoko arduradunen arteko harremana konplikatu egin baitzen. Barne kohesioari eustea eta zatiketa saihestea izan zen haien xedeetako bat. Beste bat: Euskal Herriaren eta nazioarteko komunitatearen sinesgarritasuna berreskuratzen joatea —ETAk 2006 hondarrean, artean su-etenean zela, T4an atentatua egin izanak krisi handia eragin zuen ezker abertzalean—.
Jarduera armatuaren bukaeraren eztabaida erakundeak egitea kostatu egin zitzaion ETAri, denboraren premiaz ez zutelako militante denek parte hartzerik izan, eta zuzendaritzak bazeukan kezka. Estrategia berriari atxikita, ETAk publikoki 2011ko urriaren 20an eman zuen amaitutzat jardun armatua. 1958an sortutako erakundearen bukaeraren hasiera esan nahi zuen. Oztopoekin egin zuen topo ondoren (ere).
Ezker abertzalearen arabera, politikoa zen erabakiaren muina, baina baziren beste faktore batzuk, borroka mota horren agortzea erakusten zutenak. Batetik, teknikoa: Poliziaren-eta eraginez, ETAri gero eta zailagoa zitzaion jardun armatua garatzea. Babes sozialaren galera ere bazen faktoreen artean; ezker abertzalean bertan ere joan zen galtzen, aitortzen dutenez. Beste faktore bat: nazioarteko egoera; borroka armatu iraultzaileak desagertzen zihoazen, Europan ia ETArena soilik geratzeraino, eta jihadismoaren fenomenoak ere bazuen eragina, terrorismoaren aurkako paradigma berria eta zorrotza ezarri zelako mendebaldean.
Jardun armatua bukatutzat eman, eta Oslora joan zen ETAren ordezkaritza bat, gatazkaren ondorioez aurretik Espainiako Gobernuak eta biek zeharka hartu zituzten konpromisoez hitz egiteko. Moncloan maizterra aldatu zen berehala —PSOEren ordez, PP—, eta Oslokoak ez zuen deus eman. ETAk iaz dokumentu batean zioen posizio politiko indartsuan ikusten zela, baina negoziatzeko ahul zegoela, Madrilek jakin bazekielako ez zituela berriro erabiliko armak.
Ondorioz, egoera zen: ETA jadanik ez zen ezker abertzalean abangoardia; haren borroka molde nagusia bukatuta zegoen; eta negoziazio eredu klasikoa agortutzat ematen zuten denek.
ETAk 2012an barne hausnarketa orokorra egin zuen, eta, aukera berriak sortze aldera, armagabetzea lehenetsi zuen. Saio batzuen ondotik, 2016ko azaroaren 15eko data duen gutun batean desarmatzearen «ardura politikoa eta teknikoa gizarte zibilari» eman zion.
Handik hiru hilabetera, David Pla Konponbiderako ETAren orduko mintzaideak Gara-n iragarri zuen etorkizunari buruzko hausnarketa hasiko zutela aurki. Zuzendaritza Batzordeak 2017ko apirilean datatu zituen eztabaidako dokumentuak: erakundearen ibilbide historikoari buruzkoa; 2009-2017koa; eta ETAren zikloaz eta funtzioaz proposamen politikoa. Atzo jakin zen erakundeko militanteek hartutako erabakia: bukatu duela ETAk.
Azken urteetan Euskal Herrian izan dira beste mugimendu handi batzuk: Nafarroako aldaketa, Euskal Elkargoaren sorrera Ipar Euskal Herrian, edota erabakitzeko eskubidearen sozializazio eta hegemonia —Kataluniako prozesua ere hor da, eta estatuaren lurralde krisia eta beste—. Gainera, «bada independentziaren eta sozialismoaren aldeko lanari jarraipena emango dionik. Ez da Erakundea edo amildegia», zioen ETAk iazko apirileko idatzietako batean; «lasaitasun estrategikoa» aldarrikatu zuen.
Hasi da ETArik gabeko sasoia.