ETA. 1958-2018
Eskema aldaketa: ordena eta lekua
Genevako ekitaldia eta nazioarteko topaketa diseinatzean, hasieratik baztertu zuten 2011ko eskema; oraingo honetan, ETAren adierazpena nazioarteko jardunaldiaren aurretik plazaratuko zen, eta gaurkoa ez zen izango Aieten, egoera ez delako orduko bera.
2018-05-04 / Enekoitz Esnaola - Berriemaile berezia
ETAren bukaeraren adierazpenak nazioarteko komunitateko kide esanguratsuen bermea jasoko du gaur, Kanbon (Lapurdi), 12:00etatik aurrera izango den topaketan. Han izango dira Jonathan Powell —Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministro zeneko kabineteburu izana—, Gerry Adams —Sinn Feineko presidente ohia— eta Cuauhtemoc Cardenas —PDR alderdiaren sortzaile eta Mexikoko presidentegai ohia—. Adierazpen bat irakurriko dute jardunaldiaren bukaeran.
Ez da errepikatuko, ondorioz, 2011ko eskema. ETAren bukaeraren plazaratzea diseinatzen hastean erabaki zuten hori Henri Dunant zentroko ekitaldia antolatzen ibilitakoek. Duela zazpi urte, hasieran nazioarteko konferentzia izan zen —urriaren 17an, Donostian, Aiete jauregian—, eta, ondoren, ETAren adierazpena —hiru egunera, jarduera armatuaren bukaeraz—. Oraingoa: ETAk atzo adierazpena —bere ibilbidearen bukaeraz—, eta, gaur, nazioarteko topaketa.
Orden aldaketa horretan bezala, hasieratik ikusi zuten oraingo konferentzia ez egitea berriro Aieten, bestelako ezaugarri batekoa izango baita; beste bat da egoera. 2011koan, Aieteko adierazpenaren sei egileek eskaera ez zioten ETAri bakarrik egin, lehen puntua hari buruzkoa zen arren: jardun armatuaren behin betiko amaieraren eskaera. Bigarren puntuan, Frantziako eta Espainiako gobernuei eskatu zieten ETArekin «gatazka armatuaren ondorioez soilik» hitz egiteko, hark jardun armatua bukatuz gero. Hirugarren puntua: minaren eta biktima guztien aitortza egiteko eta adiskidetzean pausoak emateko deia. Laugarrena: «Eragile ez-bortxatzaileei eta ordezkari politikoei gai politikoez» aritzeko eskaera, eta herri kontsultaren aipamena. Eta bosgarrena: Aieteko adierazpenaren sinatzaileek jarraipen batzordea osatzeko prestasuna azaldu zuten. 2011ko edukia ez denez guztia garatu, gaurkoa Aieten ez egitea hasieratik ikusi zuten nazioartekoek. Izena ere desberdina dute bi topaketek: 2011koak Gatazkaren Konponbidea Sustatzeko Nazioarteko Konferentzia zeukan; gaurkoak, Gatazkaren Konponbidea Aitzinatzeko Nazioarteko Topaketa.
Hegoaldean ez; Iparraldean
Halaber, baztertu egin zen oraingo konferentzia Hego Euskal Herrian egitea, Espainiako Estatuaren jarreragatik ez dagoelakoan baldintza egokirik. Ipar Euskal Herrira jo zuten. Ibili ziren Hendaian (Lapurdi) leku bila, Baionan ere bai, eta, azkenean, Kanboko aukera hautatu zuten: Arnaga Etxea. Vincent Bru Kanboko auzapez ohiak proposatu zuen tokia, duela pare bat aste, eta hark egin zituen gestioak. Gatazkaren ondorioak konpontzeko Ipar Euskal Herriko ordezkaritzako kideetakoa ere bada Bru.
Apirilaren 23an eman zuten topaketaren berri HNT Harremanetarako Nazioarteko Taldeak, Foro Sozial Iraunkorrak eta Bake Bideak, Baionan, prentsaurreko batean. Zerbait lehenago lotu zuten etxea, baina agerraldiaren bezperan hedabideetan atera zen han egingo zela, eta Ipar Euskal Herriko ordezkaritzakoak harrituta gelditu ziren filtrazioarekin.
Topaketa Frantziako Errepublikako lurraldean egingo denez, hango Barne Ministerioa jakinaren gainean egon da, segurtasun kontuak-eta bermatzeko.
Topaketaren sustatzaileek duela aste batzuetatik ziurtatuak zituzten 2011ko adierazpenaren sei sinatzaileetatik Powell eta Adams, eta Bertie Ahern Irlandako lehen ministro ohia eta Pierre Joxe Frantziako Barne ministro izandakoa ere Kanbon izatekoak dira. Ordukoetatik ez dira izango Kofi Annan NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi ohia eta Gro Harlem Brundtland Norvegiako lehen ministro izana.
Urkullu-Barkos agerraldia
Orobat, Kanbon egongo da Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakaria. Ez, aldiz, Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakaria eta Uxue Barkos Nafarroako Gobernukoa. Bi horiek iazko apirilaren 8an ETAren armagabetze egunean Baionan ere ez ziren izan ekitaldi instituzionalean, armategia eskuz aldatzeko unean. Urkulluk eta Barkosek agerraldi bateratua egingo dute gaur Bertizko Jaurerriko jauregian (Nafarroa), 16:30ean, eta adierazpen instituzional baten berri emango dute. Kanbon egongo dira EAJ, EH Bildu, Ahal Dugu, Ipar Euskal Herriko klase politikoa ia-ia osorik, ELA, LAB, UGT...
2011n, antolatzaileak Lokarri, HNT, Berghof Foundation, Conciliation Resources, The Desmond and Leah Tutu Legacy Foundation eta NOREF izan ziren; gaur, Foro Soziala, Bake Bidea eta HNT. Ohi bezala, eta modu diskretuan, Henri Dunanten laguntza izan dute.