Powell eta Adams «baikor» dira ETAren desmobilizazioaz
Biak ala biak gonbidatu dituzte maiatzaren 4an Kanbon egingo den konferentzian parte hartzera
2018-05-01 / Berria
BELFAST. Jonathan Powell Erresuma Batuko lehen ministroaren kabineteburu izandakoa —Tony Blair gobernuburu izan zen garaian— eta Gerry Adams Sinn Feineko presidente ohia «baikor» agertu dira ETAk laster batean iragar dezakeen desmobilizazioaren inguruan, ETBri egindako adierazpenetan. Bi-biak egon ziren Aieteko Bake Konferentzian, eta biak ala biak gonbidaturik daude Kanboko ekitaldian parte hartzeko, datorren ostiralean.
«Konparazio asko egin dira lrlandako eta Euskal Herriko prozesuen artean», esan du Powellek, «baina arras desberdinak dira. Euskal Herrian esanguratsuena da borroka armatua amaitu dela, jendea ez dela hiltzen gatazkaren ondorioz».
Adamsek ere zoriondu egin ditu «Euskal Herriko buruzagiak» bake prozesuan egindako lanagatik, baina uste du oraindik badagoela askatu beharreko korapilorik, eta presoak Euskal Herrira ekartzeko eskaera aipatu du.
Adamsen ustez, «orain» da garaia Espainiako Gobernuak pausoak eman ditzan: «Bakea egiteko, bi behar dira», esan du irlandar errepublikanoen buruzagi ohiak.
EAJko diputatu Aitor Estebanek gogorarazi du argitu gabe daudela Espainiako Estatuaren indarkeriari egotzitako zenbait atentatu —Alonsotegiko Aldana tabernakoa (Bizkaia) aipatu du espresuki—, eta EH Bilduko legebiltzarkide Pello Urizarrek esan du euskal gizarteak «bere burua zoriondu» behar duela abagune honetan.