Konponbideari begira. Kanboko topaketa
Rajoy: «ETA desagertuko da beste biderik ez duelako; ez du onurarik izango»
Espainiako gobernuburuak adierazi du espetxe politikan ez dela egongo aldaketarik. Ciudadanosek ohartarazi dio babesa kenduko diola
2018-04-24 / Jokin Sagarzazu
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea (PP) lehen aldiz mintzatu da ETAk aurreko astean agiria kaleratu zuenetik eta erakundearen desegiteari buruzko datak zabaldu direnetik. Hori egin du Balearretako (Herrialde Katalanak) Ultima hora egunkariari eskainitako elkarrizketa batean. Rajoyk ETAri ohartarazi dio desegiteagatik ez duela jasoko «inolako onurarik» espetxe politikaren alorrean, eta ihesean direnei ere gogoratu die ez dituztela itxiko haien aurkako auzibideak. Azpimarratu du Espainiako Estatuak «mantendu» egingo dituela «egindako delituen erantzukizunak». Rajoyren arabera, zuzenbide estatuak eta poliziek «garaitu» dute ETA, eta «beste biderik» ez duelako «desagertuko» da. Aurreko asteko agiria «porrotaren egiaztapena» dela nabarmendu du. «ETAk ez du inolako helbururik erdietsi, ez du abantailarik lortu ez hiltzeagatik edo hiltzen uzteagatik, eta ez du batere onurarik izango desagertzeagatik ere».
Adierazpen horretan, berak eragindako biktima guztiak gogoratu ditu ETAk, eta sortu duen min guztia aitortu du, baina Rajoyrentzat ez da nahikoa, biktimen artean «bereizketa» egin duelako, gatazkan izan duten erantzukizunaren arabera soilik batzuei «barkamena» eskatu dielako, eta, haren ustez, hori ez delako «duina». «ETAren basakeriak jo ditu denak. Guztiek merezi dute onarpena eta babesa, jasan behar izan dutenagatik eta demokraziak ETA garaitu izanaren erreferente direlako».
Jose Manuel Villegas Ciudadanos alderdiko idazkari nagusiak, berriz, lotu egin ditu ETAk aurki iragarriko duen desegiteko erabakia eta Espainiako Gobernuaren 2018ko aurrekontuen negoziazioak. PPren gobernuari ohartarazi dio EAJren babesaren truke presoen gerturatzerik edo bestelako «pribilegiorik» onartzen badu Ciudadanosek babesa kenduko diola, eta bi alderdi horien laguntza behar du Rajoyk. PPren Komunikazio idazkariorde Pablo Casadok ukatu egin du horri buruz negoziatzen ari direla jeltzaleekin. «Ez dugu ezertan amore emango, ez espetxe politikan, ez beste ezertan. Argitu gabe dauden 300 atentatuak epaitu behar dira, eta garaile eta garaituen kontakizuna ezarri behar da».
Antzera mintzatu da EAEko PPren presidente Alfonso Alonso. Esan du ETA desegitearen «trukean» Madrilek «ezer ez» duela egingo, eta ez dela «inpunitaterik» egongo. «Zigorrak osorik bete behar dituzte». Adierazi du ETA «desagertzeak» ez duela eraginik izango presoen egoeran. «Estatuak ez die ezer ematen desegiten diren erakundeetako kideei», eta irtenbide hau eskaini die: «Preso bakoitza da bere urratsen erantzule bakarra, eta, gizarteratze prozesuan aurrera egin nahi badu, legeak eskatzen dio egindakoaz damutzea eta justiziarekin kolaboratzea».
Nafarroako Parlamentua
Nafarroako Parlamentuak legez besteko adierazpen bat onartu du, PPNk aurkeztuta. Lehen puntuan, «gaitzetsi» egin dituzte ETAk eragindako «hilketa, bahiketa eta estortsio guztiak». EH Bildu eta Geroa Bai abstenitu egin dira, eta beste talde guztiek alde bozkatu dute.
Bigarren puntuan, ETAri eskatu diote «biktima guzti-guztiei» barkamena eskatzeko, desegiteko eta argitu gabe dauden atentatuak argitzen laguntzeko. UPNk, PSNk eta PPNk babestu dute hori, eta besteak abstenitu egin dira.