HIZPIDEAK
Iraganaren ardura
2018-04-20 / Jakes Goikoetxea
Desegin aurreko urratsa egin du ETAk: bere ibilbide luzean eragindako kaltea onartu du; berriro ez gertatzeko konpromisoa agertu; halakorik inoiz ez zela gertatu behar edo ez zela hainbeste luzatu behar onartu; ETAk hildakoei, zaurituei eta biktimei sentitzen duela esan; eta gatazkan zuzenean parte hartu ez dutenei eta haien senideei barkamena eskatu. Aurretik ere eskatu izan du barkamena eta aitortu du gaizki jokatu izana, baina kasu oso jakinetan. Ez hain modu kategorikoan eta iragan propioaren autokritika eginez.
Hitz egin daiteke halako agiri bat plazaratzeko behar izan duen denboraz, zazpi urte baino gehiago igaro baitira su-etena iragarri zuenetik. Hitz egin daiteke, era berean, amaiera negoziatu eta ordenatu bat egiteko jarri dizkioten oztopoez. Hitz egin daiteke testuaren ñabardurez, erabilitako hitzez, baliatutako argudioez... Hitz mamitsuak eta zintzoak izango dira batzuentzat; kamutsak eta hutsak besteentzat, ETAri zer eta nola esan behar zuen diktatu nahi izan diotenentzat ziurrenik.
Adierazpenaren lehen zatia bezain garrantzitsua da bigarrena, guztiek iraganeko ardurak eta minak onartzeari buruzkoa. Asko dago egiteko. ETAk bai. Gainerakoek ere bai. Eusko Legebiltzarreko atzoko eztabaida etsigarria ikusi besterik ez dago, tortura kasuen txostenari buruzkoa.