ETA. Eragindako kalteaz adierazpena
ETAk aitortu du «zinez sentitzen» duela eragindako «samin handia»
Ibilbide armatuan sortu izan duen kalteari buruzko adierazpen bat plazaratu du. «Barkamena» eskatu die «gatazkan parte hartze zuzenik ez zuten» biktimei. «Sufrimenduarekin enpatia» agertu nahi izan du
2018-04-20 / Enekoitz Esnaola
ETAk bere «ibilbide armatuan eragindako kalteari» buruzko adierazpen bat plazaratu du, lehenengoz: «onartu» egin du sortu duen «samin handia»; esan du «zinez sentitzen» duela, eta, zehazki, «barkamena» eskatu die «gatazkan parte hartze zuzenik ez zuten» biktimei eta haien senideei — aitortu du «akatsak» egin dituela: «ondorioz, badakigu, borroka armatuaren mota guztietako beharrek bultzatuta, inolako erantzukizunik ez zuten hainbat herritar kaltetzera eraman gaituela gure jardunak»—. ETAren bi idatzitan dator aitortza —BERRIAri helarazi dizkio—; aurtengo apirilaren 8ko data dute biek —armagabetzearen urteurrenekoa—: Eragindako kalteari buruzko adierazpena dela-eta, ETAren argibide oharra du batek izenburu, eta ETAk Euskal Herriari: eragindako kalteari buruzko adierazpena, besteak. Orrialde bana dute biek, xehetasunik gabea.
ETAren zikloaren bukaeraren iragarpenaren aurreko adierazpen gisa har daiteke. Haren eztabaida prozesuan onartutako lehen adierazpena Aberri Egunean iragarritakoa izan zen —joan den apirilaren 1ekoa—, eta «eusko gudariak» omentzeko baliatu zuen. Berriki «burutu» duen prozesuan, «ETAren kidegoak Erakundearen ekintzek sortutako sufrimenduarekin enpatia adieraztea beharrezkoa ikusi du», dio haren argibide oharrak. «Hitz hauek ez dute gertatutakoa konponduko, ez eta mina arinduko ere», dakar adierazpenak; «begirunez diogu, berriro ere inolako atsekaberik sortu nahi gabe».
ETAk onartu du «hamarkadotan gure herrian gehiegizko sufrikarioa» izan dela —«hildakoak, zaurituak, torturatuak, bahituak edo erbestea»—, eta bere gain hartu du «samin horretan» izandako «ardura zuzena». Adierazi du «halakorik inoiz ez zuela gertatu behar edo ez zela denboran hainbeste luzatu behar», «gatazka politiko eta historikoak konponbide demokratiko bidezkoa aspaldi behar zuen-eta».
1968an egin zuen lehen hilketa ETAk, eta, berariaz, 2009an uztailean azkenak. 2010ean martxoan, «ustekabeko enfrentamenduan», Jean Serge Nerin Frantziako polizia hil zuen, eta iazko abenduan, Parisko epaiketa batean, ETAk Izaskun Lesakaren bidez adierazi zuen «zinez sentitzen» zuela. Espainiako Barne Ministerioaren arabera, ETAk eta beste euskal talde armatuek 853 lagun hil dituzte; Jaurlaritzaren arabera, ETAk —haren bi adarrek— 770 lagun hil ditu. ETAk agirian azaldu du«errespetua» diela denei eta bestelako biktimei: «Kontziente gara borroka armatuaren garai luze honetan samin handia eragin dugula. Konponbiderik ez duen kalte asko ere. ETAren ekintzek eragindako hildako, zauritu eta biktimei, gatazkaren ondorioz kaltetuak izan diren heinean, errespetua agertu nahi diegu. Zinez sentitzen dugu».
ETAk plazaratu izan du autokritikarik ekintza armatu jakin batzuen ostean. Adibidez, 1987an, Bartzelonako Hipercorrekoaren ostean —21 hildako, bonba-auto bat lehertuta—, bere egin zuen «euskal eta katalan herri langileen zentsura zintzoa». Beste kasu bat: 2001ean, Donostian, bi herritar hil zituen Iñaki Dubreil PSE-EEko zinegotzia hiltzen saiatutako atentatuan —bonba-auto bat—: «tamal handiz» hartu zuen gertaera, eta «erru konponezina» zela zioen. 2013ko otsailean, berriz, Parisko epaiketa batean, Garikoitz Aspiazuk «gatazkan inolako ardurarik izan gabe ETAren ekinbidearen ondorioz kaltea pairatu duten herritar guztiei» jakinarazi zien, «ETAren izenean», bere erakundeak «sentitzen» zuela. 2013 bukaeran, EPPK-k, adierazpen batean «zinez aitortu» zuen «gatazkaren ondorioz eragindako alde anitzeko sufrimendua eta mina». ETAren oraingo adierazpena desberdina da, bere ibilbide armatu osoan eragindako minaren balorazioa egiten baitu.
Bidegabea
Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakaria, EAJren EBB eta beste euskal eragile batzuk eragindako kaltea «bidegabea» izan dela aitortzeko exijitzen ari dira ETAri —eta, orokorrean, ezker abertzaleari—. ETAk adierazpenean dio «ulertzen» duela berak egindakoa «onartezina eta bidegabea izan dela ustea eta adieraztea», eta «errespetatzen» du. Orobat, esan du «estatuaren indarrek zein haiekin batera jardun duten indar autonomistek egindako asko eta asko ere, legearen mozorroa erabili arren, erabat injustua» izan dela «euskal herritar askorentzat», eta horiek ere ez dutela «umiliaziorik merezi». Euskal Memoariaren datuen baten arabera, 1960-2010 artean 474 lagun zendu ziren estatuen gerra zikinaren eta errepresioaren eraginez. Jaurlaritzaren arabera, polizia indarrek eta talde parapolizialek 167 lagun hil dituzte.
ETAren esanetan, bera sortu aurretik ere bazen «samina», eta berak 2011n borroka armatua utzi ostean ere segitzen du «oinazeak». Uste du etorkizunerako kaltegarria litzatekeela «iragana desitxuratzea edo zati batzuk ezkutatzen saiatzea», eta eskatu du guztiek onartzeko «izandako ardura eta eragindako mina». Konpromisoa hartu du «gatazkaren ondorioak behin betiko atzean uzteko». «Guri dagokigu ondorengo belaunaldiek oso bestelako etorkizun bat jasotzea».
«Egia osoaren» alde eginez, «berradiskidetzea» aldarrikatu du, eta, halaber, «gatazka politikoari konponbide demokratikoa emateko» eskatu du, «Euskal Herrian bakea eraiki eta askatasuna lortu ahalko baitira».