ETAren desmobilizazioak DDR prozesuen «printzipio orokorrak» betetzea nahi dute
Foro Sozialak armagabetze, desmobilizazio eta gizarteratze ereduak aztertu ditu. Beharrezkotzat jo du teknikoki kasuan kasura egokitzea xede orokorrak beteta
2018-04-12 / Jon O. Urain
Armagabetzea, desmobilizazioa eta gizarteratzea (DDR) «oinarrizko elementuak» dira bake prozesuetan, eta horiek ahalbidetzen dute «bake iraunkor baterantz aurrera egitea, gizartearen eragile guztiekin eta baita gatazkaren protagonistekin ere». DDRaren eredu teknikoak «ez dira zertan kasu guztietara egokitu», baina aintzat hartu behar dira eskema horren «printzipio orokorrak». Hortaz, ETAren desmobilizazioa «aldebakartasunez egin daiteke bere buruzagien bidez, baina bermatu behar da erabakia kide guztiena dela, eta berme argiak, sinesgarriak eta egiaztagarriak behar dira erabakiaren behin-betikotasunaz. Horren berri eman behar zaio euskal gizarteari, eta, bereziki, gatazkaren biktimei». Foro Sozialaren iritziz, fase horrek ahalbidetuko du indar politiko eta sozial guztiek parte hartzea DDRaren azken etapan: gizarteratzean. «Desmobilizazio argi batek erraztu egingo du erakundeek sinesgarritasuna aitortzea, aldebakarreko prozesu batetik elkarrizketa batera igarotzea ahalbidetzeko; ez soilik euskal erakundeekin, baita Espainiako Gobernuarekin ere, euskal gatazkari irtenbide inklusibo bat ematea oztopatzen duten lokarriak askatzeko».
DDRa (Desarmea, Desmobilizazioa eta Birgizarteratzea) Euskal kasuan: bideragarritasuna eta aukera izeneko jardunaldia egin zuten atzo EHUren Donostiako Carlos Santamaria aretoan, Foro Sozial Iraunkorrak antolatuta, eta arestian aipatutakoak dira jardunaldi amaieran ateratako ondorioetako batzuk. Veronique Dudouet Berghof Fundazioko programen zuzendariak osatu zituen ondorioak.
Nazioarteko esperientzia ugariri buruzko azalpenak eman bazituzten ere, Dudouet euskal kasura begira jarri zen: «ETAren armagabetzeak eta desegiteak balio behar du elkarrizketa eraikitzaile eta barnebiltzaile batean aurrera egiteko auzi humanitarioen, juridikoen eta sozialen inguruan; zehazki, presoen, iheslarien, gatazkaren biktimen eta gatazkak kaltetutako esparru sozial eta politiko guztien inguruan». Azpimarratu zuen ETAren armagabetzeak, Espainiako Gobernuarekin hitzartu gabe gauzatu bazen ere, DDRaren printzipio orokorrak errespetatu zituela, eta uste du beste hainbeste egin daitekeela desmobilizazioaren eta gizarteratzearen alorretan ere: «Edozein dela ere desmobilizazioak hartzen duen forma, ezinbestekoa da egitura irregularrak desegiteko eta kideak desmobilizatzeko nazioarteko estandarrek jasotako printzipio orokorrak errespetatzea».
Azkenik, Dudouetek beharrezkotzat jo zuen DDRa «ez hartzea prozesu baten amaiera gisa, eta are gutxiago porrot gisa, baizik eta transformazio bektore gisa, gatazkaren protagonistek proaktiboki parte hartu ahal izan dezaten bake iraunkorraren eraikuntzan». Ildo horretan, garrantzia eman zion «militante ohiak bakearen eraikuntzarako kidetzat» jotzeari: «Haiek bakearen eraikuntza prozesuetan sartzeak erraztu egiten ditu gatazka egiaz eraldatzeko aukerak».
Irlanda, Kongo, FIlipinak...
Kolonbia, Ipar Irlanda, Filipinak eta Kongoko Errepublika Demokratikoaren esperientzien berri eman zuten topaketan. Aaro Suonio gatazken kudeaketan aditua eta Ipar Irlandako Armagabetze Batzordeko presidentea izandakoa pozik azaldu zen DDR kontzeptua Euskal Herrian erabiltzen ari delako, eta gogorarazi zuen Ipar Irlandan ez zutela inoiz hori esan, DDR prozesu bat gauzatu bazuten ere. Orduko hartan, IRAren desegiteari dagokionez, Suoniok azpimarratu zuen IRA ez zela modu antolatuan desegin, ez zelako eskakizun bat, eta arriskua ikusi zelako beste talde batzuek IRAren izenean jardun armatuari eusteko.
Kolonbiako Gobernuaren eta FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileen arteko bake prozesuaz azalpenak eman zituen Omar Cortesek, Kolonbiako Armada Nazionaleko ontzi kapitain erretiratuak. Azaldu zuenez, armadak DDR tekniketan trebatu zituen ofizial batzuk, ondorioztatu ostean FARCen aurkako borrokari irtenbide negoziatu bat eman behar zitzaiola: «Nazioarteko esperientzia ugari aztertu ondoren, argi genuen kolonbiarren eredu bat izango zela». Elkarrizketetan parte hartu zuen, arerio militarrekin solasean. «Ezinbestekoa izan zen elkar aitortzea».
Justine Masika Kongoko ekintzailea Synergy of Women for Victims of Sexual Violence erakundeko presidentea da, eta DDR prozesuetan genero ikuspegia txertatzeko beharra azpimarratu zuen. Azaldu zuenez, Kibuko eskualdean, komunitateak baztertu egiten ditu bortxatzen dituzten emakumeak, eta «sentsibilizazio lana» egiten du bera buru duen erakundeak.
Azkenik, Kristian Herbolzheimer Conciliation Resources fundazioaren Bakerako Trantsizioak programaren zuzendariak Filipinetako kasua erabili zuen adibide gisa, gatazketan hainbat eztabaida daudela ilustratzeko. Horiez harago, azpimarratu zuen DDR prozesuen helburuak hauek direla: konfiantza sortzea, etorkizunean gatazkak berpizterik saihestea eta adiskidetzea sustatzea. Euskal kasuaz esan zuen Espainiako Gobernuak ez dituela helburu horiek betetzen: «Gobernuak ADSD eskema nahi du: armagabetzea, desmobilizazioa, salaketa eta damua».