«Eusko gudariak» omentzeko baliatu du ETAk Aberri Eguneko bere agiria
Bere eztabaida prozesuan onartutako lehen adierazpena da. Reyren militantzia aldarrikatu du, eta kartzela politikari egotzi haren heriotza
2018-04-01 / Erredakzioa
Xabier Reyren «militantzia» aldarrikatu, haren heriotza Espainiako Estatuaren kartzela politika «kriminalari» egotzi, eta Aberri Eguneko agiria bere eztabaida prozesuan onartutako lehen adierazpena plazaratzeko baliatu du ETAk: «Independentziaren eta sozialismoaren alde den-dena emateko prest izan direnen eskuzabaltasuna aldarrikatzeko».
BERRIAri igorritako agirian, ETAk dio Aberri Eguna «Euskal Herriko egoerari eta askapen prozesuaren gorabeherei buruz» bere iritzia emateko erabili izan duela. Baina aurtengoa «berezia» dela. Arrazoia: «ETAk amaitzear duen eztabaida prozesua. Eztabaida prozesu horretan, hain zuzen, ETAren kidegoak 60 urteotan dena eman duten eusko gudariei Erakundeak omenaldia egin behar diela nabarmendu du. Xabier Reyren heriotzak eginbehar hori indartu baino ez du egin».
«Agur eta ohore eusko gudariak». Izenburu hori darama eztabaida prozesuan onartutako lehen adierazpen horrek. ETAren jaiotzaz eta arrazoiez ari da erakundea bertan, eta egiten du bere ibilbidearen errepaso zabal bat, belaunaldiz belaunaldi: «36ko gerra ondoko diktaduraren errepresio basatiari eta ukapenari aurre egiteko adorea erakutsi zuten gazte taldeak(...)». «Sasetaren hurrengoak izan ziren ETAko lehen militante armatuak. Telesforo Monzonek maisuki adierazi zuen moduan, atzoko eta gaurko gudariak bat-eginik gogo eta nahi berean, askatasun egarri. Berriro borrokari lotu ginen deblauki (...)». «Zoritxarrez berriro ere, trantsizioa izenez ezagututako operazio politikoak gatazka termino demokratiko hutsetara eramatea galarazi zuen. Euskal Herriaren zatiketa eta asimilazioa jarri zuten helburu botere faktiko- ek. Euskal proiektu nazionala lurperatu nahi zuten. Ezkerreko abertzaleok aurre egin genion asmo horri. Euskal erresistentziak gutxieneko egoera demokratiko bat erdiestea jarri zuen lehen helmuga. Horrela, frankismoaren erreforma ez egonkortzeko borrokatzeaz gain, ETAk konponbide ahaleginari ekin dio behin eta berriz (...)».
«Hamarkada gehiegi iraun du enfrentamenduak», onartu du ETAk bere adierazpenean. Aurreko zikloa atzean utzi eta beste bat zabaltzeko azken urteotan egindako saiakera nabarmendu, eta ETAren kidegoak izandako «ardura eta konpromisoa» goraipatu ditu: «Ezkerreko independentismoak egindako estrategia aldaketa ezinezkoa litzateke eusko gudarien heldutasunik gabe. Euskal Herriak behar dituen bide berriak zabaldu ahal izateko erantzukizunez erantzun du».
Jarritako erronketan militanteek egindako «lan eskerga» goraipatu du ETAk: armagabetzean, amaierari buruzko eztabaidan... «ETAko kideek berriz erakutsi zuten lan eta sakrifizio gaitasuna Euskal Herriarentzat onuragarria zen egoera bat lortzeko aukera sortu zenean. Diziplina eta erantzukizun berberarekin ekin dio militantziak ETAren amaierari buruzko eztabaidari. Portaera eredugarria izan du, betiere lehentasuna askapen prozesuan jarrita». Haien sakrifizioa «izugarria» izan dela, eta bidean eroritako guztiak «gogoan eta bihotzean» dituztela dio ETAk: isilean joan direnak, urte luzez kartzela eta erbestea pairatu dituztenak, oraindik pairatzen ari direnak...
«Milaka izan dira ETAn edo ETArekin aritu diren euskal herritarrak, herritik sortutako borrokalariak. Guztiei zor diegu honaino iritsi izana. Guztiei zor diegu askatasunaren atea zabaltzeko egindako ahalegina. Aurrerantzean ere Euskal Herriaren aldeko borrokan lanean segituko dute. Doakie guztiei Euskadi Ta Askatasunaren errekonozimendua».