Konponbideari begira

Berriak

Parot anaien ama hil da, hamar urtez bi presoak ikusi gabe egon ondoren

 

2018-03-13 / Berria

Aurreko asteko ostiralean hil zen Antonia Navarro Ortuño, Ion Kepa eta Unai Parot euskal presoen ama. 91 urte zituen, eta, gertukoek jakinarazi dutenez, azkenengo hamar urteetan ezin izan ditu espetxeetara bidaiak egin bi semeak ikusteko. Ion Kepa Parot Euskal Herritik 430 kilometrora dago, Mureteko espetxean (Okzitania). DPS estatusa du —espetxealdi gogorrena—, eta bizi guztiko kartzela zigorra; otsailaren 22an, Frantziako Justiziak ukatu egin zion baldintzapean aske geratzea. Unai Parot, berriz, Puerto IIIko espetxean dago (Espainia), etxetik 1.050 kilometrora, eta, anaia bezala, erregimenik gogorrenean, lehen graduan. Amari larunbatean egingo diote azken agurra, Altzürükün (Zuberoa), 15:00etan. Ostegunera arte Baigorriko ehorzketa etxean (Nafarroa Beherea) egongo da.

Publizitatea