Xabier Rey Urmeneta euskal presoa hilik agertu da Puerto III espetxean
Efe agentziak esan du «ebakiak» zituela besoetan eta «itxura guztien arabera» suizidioa izan dela
2018-03-07 / Gotzon Hermosilla. Jokin Sagarzazu
Xabier Rey Urmeneta euskal presoa hilik agertu da bere ziegan, Puerto III espetxean (Espainia), Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Iruñean jaioa da Rey, 2008an atxilotu zuten eta, geroztik, lehenengo graduan egon da. Efe berri agentziak emandako informazioaren arabera, ebakiak zituen besoetan. Espainiako Barne Ministerioaren iturriak aipatuz, «itxura guztien arabera» bere buruaz beste egin zuela zabaldu du.
Presoen senide eta lagunen elkarteak salatu du Puerto III espetxean zegoela Rey, etxetik 1.050 kilometrora. «Horrek erabat zailtzen ditu euskal presoen bizi baldintzak», erantsi dute. Gaur agerraldi bat egingo dute Iruñean, Reyren heriotzaren inguruan informazio gehiago eman eta mobilizazioak iragartzeko.
Etxerat-ek «babes osoa eta elkartasuna» helarazi die Reyren senide eta gertukoei «une gogor hauetan», eta aukera baliatu dute «sakabanaketa zein euskal presoen aurka ezarritako gainerako salbuespen neurri krudelak» bertan behera gera daitezen exijitzeko.
Reyren heriotzaren berri jakin bezain pronto, atzo iluntzean, EH Bilduk, Sortuk, Sarek, Ernaik eta beste zenbait elkarte eta erakundek mezuak igorri zituzten sare sozialetara, euskal presoaren heriotza deitoratzeko.
Torturak salatu zituen
Xabier Rey Urmeneta Antxo-k 38 urte zituen, eta 2008ko urrian atxilotu zuten, beste hiru lagunekin batera, ETAren Hego Haizea komandoko kide izatea leporatuta. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande-Marlaskak zuzendutako operazio batean. Reyk eta beste bi atxilotuk salatu zuten torturak jasan zituztela polizia etxean inkomunikatuta egon ziren bitartean. Grande-Marlaskak uko egin zion torturak saihesteko protokoloa ezartzeari, horretarako eskabidea egin zioten arren. Lau atxilotuak 2010ean epaitu zituzten, eta 2011ko martxoan, 26na urteko kartzela zigorra ezarri zioten Reyri eta Aurken Solari. Beste bi akusatuak, Araitz Amatria eta Sergio Boada, errugabetu egin zituzten.
2017ko apirilean, Reyk eta Manex Castro Zabaleta presoak, bi-biak Puerto III espetxean zeudela, gutun bat argitaratu zuten BERRIAn, Arantza Zulueta abokatuak kartzela horretan egon zen bitartean pairatu behar izan zuen egoera salatzeko. Beste hamabi euskal preso daude Puerto IIIn eta hamar Puerto Ien.
Hamasei preso hilik
EPKK Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren arabera, orain arte hamasei preso hil dira espetxean; horietatik zazpi gaixotasunen ondorioz edo osasun arazo batengatik, eta beste bederatzi beren buruaz beste eginda agertu ziren. Beste hamar preso ere hil ziren askatasuna berreskuratu edo baldintzapean aske geratu eta gutxira, espetxean hartutako gaixotasun edo osasun arazoengatik.