ETA erabat desegingo da bere militanteek horren alde bozkatuz gero
Zuzendaritzaren proposamen hori eztabaidatzen ari dira, eta espero dute uda baino lehen izatea emaitza. ETAk «prozesu politikoa indartu» nahi du erabaki horrekin
2018-02-23 / Erredakzioa
ETAren zuzendaritzak proposatuta, bere «zikloari eta funtzioari amaiera emateko» agiria bozkatzen ari dira erakunde horretako militanteak, eta emaitza uda baino lehen jakinarazteko asmoa du. Txosten horren pasarte batzuk kaleratu ditu Gara egunkariak. Horien arabera, azken fasean da prozesua. Militanteek proposamena onartzen badute, ETA «ez da izango interpelatua izango den eta interpelatuko duten agentea»: erabat desagertuko da.
ETAren ordezkariek azaldu dutenez, «estrategia politiko militarraren amaieraren» emaitza da proposamena, orain arte hartutako erabakien ondorioa litzateke desegitea, eta «zati batean behintzat» egina dago. «Zikloaren amaiera gero eta agerikoagoa da», diote, eta aldebakarrekoa dela erabakia. «Gatazka armatuaren eta handik eratorritako egoeren garaia ixtea dagokigu, prozesu politikoan indar guztiak jartzeko; ezeren eta inoren zain gelditu gabe».
2017ko apirilekoa da bozketagai dagoen testua; orduan amaitu zuen armagabetzea ETAk. Hiru dokumentu helarazi dizkie militanteei: lehenengoa, testuinguru historikoari buruz; bigarrena, 2009tik egindako ibilbideaz; eta, hirugarrena, desegiteko proposamena. Azken horri buruz plazaratu behar dute beren iritzia: bai, ez ala zuri. Parte hartze handia ari da izaten, Gara-ren arabera.
Agirian aipatzen den moduan, azken hilabeteotan ETAren segidari buruzko zurrumurru asko ari dira zabaltzen, baina jarraitzea erabat baztertu du erakundearen zuzendaritzak. Azaldu du ETAk beste modu batean segituko balu guztiz berrantolatu beharko lukeela —«estrategia, funtzio zehatzak, eta borrokarako eta eragiteko bitartekoak» zehaztu beharko lituzke—. Baztertu du, halaber, erakunde zibil bihurtzea: «Lortu beharreko gehiengo zabalek, benetan zabalak baldin badira, ez lukete ulertuko». Horren harira, azpimarratu du bukaera argia ez izateak «nahastea» sortuko lukeela.
Azkenik, eta militanteen erabakia baiezkoa balitz, ETAk publikoki jakinarazi luke emaitza, eta«lan tekniko batzuk» egingo lituzke gero, «ETAren siglak asmo txarrez erabiltzea saihesteko». Horiek hala, zuzendaritzak militanteei dei egin die «arduraz» jokatzeko, «zintzotasuna, koherentzia eta erantzukizunari eutsita» eta «ezker abertzalearen barne kohesioa mantentzeko beharra nork bere eginez».
Horren harira, erakundeko ordezkariek diote «oso garrantzitsua» dela «ETAren eraginpean eta haren inguruan sortutako indar militante guztiak» ezker abertzalean integratzea, «prozesu independentista» elikatzeko. «Ez da etxera joateko unea. Alderantziz, aro honek guztion indarra eta bulkada beharko du, inoiz ez bezala». Uste dute «ezker abertzalearen mugimendu politikoak» nahikoa «heldutasun eta borrokarako ahalmen» erakutsi dituela, «eta independentziaren erronka lortzeko askoz ere eraginkorragoa» dela egun.
Gara-k zabaldutako pasarteetan, jasotzen da iraganari buruzko analisi labur bat ere. ETAren zuzendaritzak azpimarratu duenez, «ez du bere kontakizuna inposatuko», baina, halaber, ez du bere «ekarpena ukatuko, autokritikarako prest dagoen arren».
«Itxaropena» eta «ezer ez»
ETAk jakinarazitakoa «berri ona» dela esan du Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak, eta eztabaida prozesua eta bozketa «ondo joatea»espero duela. Espainiako Barne ministro Juan Ignacio Zoidok, berriz, berretsi du ETAk, deseginda ere, «ezer ez» duela lortuko, eta espetxe politikari buruz, preso bakoitzaren ardura dela «biktimei barkamena eskatzea eta justiziarekin kolaboratzea». Antzera mintzatu da Pedro Sanchez PSOEko buruzagia. Adierazi du Espainiako legediak badituela «ETAko kideak gizarteratzeko bideak»; eragindako mina aitortzea nabarmendu du.
Ipar Euskal Herritik, Frantziako Senatuko ordezkari Max Brissonek (Les Republicains) mezu itxaropentsua helarazi du. «Iragarritako prozesua ETA desegiteko bada, urrats garrantzitsua izango da baketzea lortzeko bidean».