Konponbideari begira

Berriak

Irudia Gasteiz

Eusko Legebiltzarrak Ordoñez gogoratu du

 

2018-02-02 / Berria

Gregorio Ordoñez PPko legebiltzarkide zena 1995eko urtarrilaren 23an hil zuen ETAk, Donostian. Haren hilketa egunaren ondoren eginiko osoko bilkuran omendu du Eusko Legebiltzarrak. Saioaren hasieran, minutu bateko isilunea egin dute talde guztietako legebiltzarkideek. Legebiltzarraren kanpoan, Ordoñezen argazki bat jarri dute biktimen omenez han dagoen eskulturan, kandela batekin. Legebiltzarreko Mahaiak 2014ko otsailean onartu zuen Gregorio Ordoñez, Enrique Casas, Fernando Buesa eta Santi Brouard legebiltzarkideak urtero omentzea. Ordoñez eta Buesa ETAren biktimak dira; Casas, Komando Autonomo Antikapitalistena, eta Brouard, GALena.

Informazio osagarria

Publizitatea