Ohiko legeria eta «errealitate printzipioa» eskatu ditu EIPK-k
Iheslarien kolektiboaren iritziz, iheslari eta deportatuen multzo bat itzul liteke «salbuespen legeria» baztertuta. Foro Sozialak martxorako izan nahi ditu gaiari buruzko ondorioak
2018-01-28 / Jon O. Urain
Euskal iheslari eta deportatuak sorterrira itzuli ahal izateko prozesua «lege baliabideak erabilita» gauzatu behar dela uste du EIPK Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak, eta hiru pauso proposatu ditu horretarako: aurrenekoa, horiei ohiko legeria ezartzea, eta ez «salbuespenezko araudia», neurri horrekin iheslarien multzo bat itzultzeko moduan bailegoke; bigarrenean, eskatu zuen «errealitate printzipioa» ezartzeko lehen neurriarekin itzuli ezin direnentzat: alegia, «egoera normal batera egokitutako legeria» garatzea. Azken proposamena da «justizia trantsizionala» ezartzea.
Iheslari eta deportatuen errealitatea aztertu zuten atzo IV. Foro Sozialaren bigarren saioan. Han mintzatu zen Jon Irazola EIPK-ko bozeramailea, eta adierazi zuen kolektiboko kideak «prest» daudela urratsak egiteko: «Gobernuen oniritzia lortuko dugu egun batean, baina posible da jada aurrerapausoak ematea». Iheslariak hasi diren arren beren aldetik bidea egiten, «oztopoak» dituztela salatu zuen; zehazki, «Auzitegi Nazionalaren itxikeria» kritikatu zuen: «Epaituak izan ez direnen preskripzio epea luzatzen da artifizialki». Halaber, uste du torturari buruzko Jaurlaritzaren txostena ezin dela «bere horretan» gelditu, eta torturapean eginiko deklarazioen bidez zabaldutako prozedura judizialak baliogabetu behar direla.
Kolektiboaren erradiografia ere azaldu zuen: gaur egun 85-100 iheslari daude deserrian, eta horietatik 25 inguru dira deportatuak. Gehienek dituzte 60 urtetik gora. 2013ko ekainean Miarritzeko Adierazpena aurkeztu zutenetik, 130 bat iheslari itzuli dira sorterrira, eta 1960ko hamarkadatik, 2.500 herritarretik gora erbesteratu dira.
Iheslari eta deportatuen egoera juridikoaren garapena aletu zuen, berriz, Maritxu Paulus Basurko abokatuak, garaian garaiko aldaketak azalduta. Aitortu zuenez, zenbait iheslariren egoera administratiboki konpon liteke, baina alor judizialean «blokeatuta» dago auzia: «Ez dute kontuan hartzen Euskal Herrian gertatzen ari den aldaketa. Ez dago pausorik, nahiz eta egin ditugun errekurtsoak. Epaileen aldaketa bat behar da; nahi bada, erraza da neurri batzuk bertan behera uztea».
Bi egunez aritu dira gaia lantzen, Irunen (Gipuzkoa), eta Foro Sozial Iraunkorrak uste du «konponbide integral baten norabidean, iheslari eta deportatuen egoerari heltzeko unea» dela. Iruditzen zaio kolektibook «ikusezinak» izan direla luzaroan, eta, horien itzulera ahalbidetzeko, beste esparru batzuetan erabilitako hiru zutabeko metodologia baliatu nahi du, erakundeak, gizarte zibila eta iheslari eta deportatuen kolektiboak uztartuta: «Bakoitzak bere ekarpena eginez, eskuzabaltasunez, eta sufrimenduak pairatu dituzten beste kolektiboen beharrak kontuan hartuta».
Ostiraleko eta larunbateko ikaspenak lantzen hasiko dira orain, eta espero dute martxoan aurkeztea ondorioak. Hortik aurrera, «elkarrizketaren faseari» helduko diote, Teresa Toda Foro Sozial Iraunkorreko bozeramaileak adierazi zuenez, «ahalik eta akordio transbertsal eta inklusiboenak erdiesteko asmoz».
«Legez kanpo bahituta»
Atzoko saioan, Eugenio Etxebeste Antton deportatu ohia, Miguel Castells abokatua eta Bixen Mujika Juanra Aranburu deportatua zenaren bikotekidea aritu ziren hizketan; «lekuko eta profesional gisa» mintzatu zen Castells, eta esperientzia pertsonalean oinarrituta Etxebeste eta Mujika. Etxebestek azaldu zuen hamahiru urtez «legez kanpo bahituta» izan zutela, ezein estatuk ez baitzuen bere gain hartzen deportazioaren ardura. Hori horrela, hizkera kontuan hartu behar dela uste du, «deportazioaren eufemismoak jazarpen esparruak mozorrotu» dituelakoan: «Babesgabetasun errealitate baten salaketa da». Haren iritziz, bada garaia «estatuek beren erantzukizuna hartzeko eta eginiko kalte moralak eta ekonomikoak konpontzeko».
Mujikak bere eta Aranburu zenaren bizipenak ekarri zituen gogora. Cabo Verdera deportatu zuten Aranburu, eta harekin joan ziren Mujika eta bien umea: «Hasieran uste genuen deportazioa kartzela baino samurragoa zela. Badira 34 urte hasi zirela deportazioekin, eta bada garaia egoera hori amaitzeko». Besteak beste, deportatuen ziurgabetasuna nabarmendu zuen, horien ohiko galdera baitzen noiz arte luzatuko ote zen egoera hori. Castellsek, berriz, Panaman, Dominikar Errepublikan eta Ekuadorren deportatuta zeudenei lagundu zien abokatu lanetan. Azpimarratu zuen kolektibo horrek «egia, justizia eta erreparazioa izateko eskubidea» duela: «Kontakizun bat egiten bada, jaso dadila zuen giza eskubideen urraketa».