EPPK-k «pozez bezain tentuz» hartu ditu Parisek iragarritako urratsak
Gaur-biharretan egitekoak diren Foro Sozialari ekarpena egin nahi dio presoen kolektiboak. Prest da «kaltetu guztiei sendabidea» emateko
2018-01-26 / Erredakzioa
Frantziako Gobernuak euskal presoak Euskal Herriko espetxeetara gerturatzeko albisteen aurrean, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak «pozez bezain tentuz» jaso ditu berriok: «Gure nahia da, aipagai diren lehen urrats horiek preso guztion askatasuna eta gatazkaren gainditzea ekarriko duen bidearen hasiera ziurra izan daitezela». BERRIAra helarazitako ohar batean, EPPK-k «ekarpena» egin dio gaur-biharretan Irungo Ficoban (Gipuzkoa) egitekoak diren IV. Foro Sozialean, «gatazka gainditzeko bidean lagungarri izango delakoan».
Kolektiboaren iritziz, presoek «konponbidearen parte» izan behar dute: «Batetik, ekintzaile izan garelako; bestetik, gu eta gure hurkoak gatazkaren kaltetu garelako». Horren harira, gogora ekarri du Marta Igarriz presoaren senideek izandako errepide istripua: «Ez dira hitz hutsak gatazkak oraindik kaltetuak eragiten dituela esatea». Horrez gain, EPPK-k uste du «gatazka gaindituko bada kaltetu guztiei zor zaien sendabidea» eman behar zaiela. Hori horrela izan dadin, «bere esku dagoen guztia» egiteko prest azaldu da. Alabaina, «premia larrikotzat» jo du «gizatasuneko neurriak hartzea preso larriki gaixo daudenen eta adinduen egoerari irtenbidea» emateko eta urruntze politika amaitzeko. Azkenik, presoen kolektiboaren esanetan, «bake iraunkorra erdietsi eta gatazka ez errepikatzeko modu ziurrena gatazkaren muinari eta berau eragin duten arrazoiei heltzea» da.
Frantziako Justizia Ministerioko bozeramaile Youssef Badrek urtarrilaren 13an jakinarazi zuen Parisek asmoa zuela presoak datozen asteetan hurbiltzen hasteko; urtarrilaren 17an, berriz, Nicole Belloubet ministroak azaldu zuen euskal presoak Mont-de-Marsan eta Lannemezango espetxeetara gerturatzeko eskariak «kasuan-kasuan» aztertuko dituela Parisek, «ohiko legeriaren» barruan. Euskal ordezkaritza eta ministerioko mintzaideak herenegun ziren elkartzekoak, baina Frantziako Estatuko espetxeetako funtzionarioak greban daudela-eta, datarik gabe atzeratu zuten bilera. Atzo, Helene Davo Belloubeten kabineteko zuzendariordea Marimar Blanco Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidentearekin batzartu zen, gobernuaren asmoen berri emateko.
Mozioa Barakaldon
Bestalde, Barakaldoko Udalak euskal presoen urruntzearen aurkako mozioa onartu zuen atzo, EH Bildu, Irabazi eta EAJren aldeko botoekin eta PSEren abstentzioarekin. Onartutako mozioak Bittor Franco eta Egoitz Coto herriko presoak askatzeko eskatzen zuen, zigorraren hiru laurdenak beteak dituztelako.