Euskal presoak
Lortutako kontsentsua ikusarazteko ariketa
Foro Sozial Iraunkorrak antolatuta, espetxe politikaz eztabaidatu dute EAJk, EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk; denek nabarmendu dute arian-arian «konplizitateak» josten ari direla.
2018-01-12 / Gotzon Hermosilla
Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkide Andeka Larrearen hitzetan esanda, «isilpeko lanari esker lortu eta orain arte ikusezinak ziren akordioak ikusarazteko» ariketa izan da Foro Sozial Iraunkorrak antolatutako mahai ingurua. Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren egoitzan egindako ekitaldian, Espetxe politika berri bat garai berri baterako izan dute mintzagai, eta denek nabarmendu dute gai horretan dagoen adostasuna, indarren arteko «konplizitate eta konfiantza giroa» eta urrats gehiago egiteko beharra.
Lau alderdik onartu dute Foro Sozialaren gonbidapena, eta ordezkari bana bidali dute mahai ingurura: Amaia Arregi (EAJ), Julen Arzuaga (EH Bildu), Rafaela Romero (PSE-EE) eta Andeka Larrea (Elkarrekin Podemos). PP ere gonbidatuta zegoen, baina uko egin dio parte hartzeari. Foro Sozialeko Teresa Toda kazetaria izan da moderatzailea.
«Salbuespen legeria»
Arregik esan du EAJ «salbuespen legeriaren», urruntzearen eta gaixo handi diren presoak kartzelan atxikitzearen kontra dagoela. Bat etorri dira horretan gainerakoak: Larreak esan du kartzela ezin dela izan «giza eskubideak bertan behera uzten diren esparrua», eta zehaztu du eskakizun hori, jatorri politikoko presoen kasuan ez ezik, gainerako preso guztientzat ere egiten dutela. Romerok nabarmendu du azken urteotan egoera «asko» aldatu dela, alderdien arteko «harreman pertsonal eta politikoak» hobetu direla eta horrek kontsentsu berriak erdiestea ahalbidetu duela, eta, adostasun giro horren aurrean, «beste urrats bat egin» eta «presoen kaleratze eta itzuleraz hitz egiten hasteko» egokitasuna aipatu du Arzuagak.
Baina adostasun giro horretan den-denak ez dira kontsentsuak izan. Ñabardurak ere egin dituzte alderdi politikoek euren azalpenetan. Arregik eta Larreak ontzat eman dute EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak berriki adierazitako prestasuna eragindako mina onartzeko, baina gaineratu dute egokiagoa litzatekeela min hori «bidegabea» izan dela aitortuko balute. Arzuagak erantzun die biktima askok, estatuaren indarkeriarenek esaterako, ez dutela gaur egun euren «min bidegabea» aitortua izateko inolako esperantzarik, eta erantsi du eskakizun hori egitea egoki ikusten duela bizikidetzaren esparruan, «baina ez espetxe politikan aldaketak egiteko baldintza gisa».
Rafaela Romero presoen urruntzearen kontra eta gaixo larri direnak askatzearen alde mintzatu da, eta lau indar politikoen artean dagoen sintonia goretsi du, baina zehaztu du beharrezko ikusten duela PP kontsentsu horretara erakartzea. «Begien bistakoa da Espainiako Gobernuaren parte hartzea ezinbestekoa dela indarkeriaren aroari amaiera ordenatua emateko, presoen auzia konponduz, esaterako, eta egun PP dago Espainiako Gobernuan». Arregi eta Arzuaga ez dira baieztapen horren kontra agertu, baina nahiago izan dute beste modu batera azaldu: «PP mugitzera behartu behar dugu».
Larreak beharrezkotzat jo du lau indar politikoen artean dagoen kontsentsua «zailagoak diren beste esparru batzuetara» eramatea, Espainiako erakundeetara esaterako. «Hemen esaten duguna onartezina zaie sektore batzuei: lan pedagogikoa egin behar da hori aldatzen hasteko».