Torturari buruzko txostena. Analisia
Tolerantzia handia torturarekin
Eusko Jaurlaritzaren aginduz Paco Etxeberriaren taldeak egindako ikerketaren datuek gordintasun guztiarekin azaltzen dute tortura ez dela anekdota bat izan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ari diren polizien jardunean.
2018-01-07 / Martxelo Otamendi Egiguren
Argentinako diktadura 1976an hasi eta 1983an bukatu zen, eta, tarte horretan, militarrek eta poliziek milaka herritar torturatu eta hil egin zituzten. Urte asko pasatu diren arren, oraindik Justiziaren aurrean kontuak ematen ari dira urraketa haien arduradunetako asko, iragana irakurtzeko orduan aurrekari gutxi dauzkan bideari segituz. Berriki jakin da bizi osorako zigorra jaso dutela Astiz armadako kapitainak eta beste hainbat akusatuk, atxilotuak torturatu, hil eta zenbait kasutan desagerrarazteagatik. Berrogei urte pasatuta ere, 400 kasu baino gehiago ari dira oraindik Argentinako auzitegietan ikertzen. Argentinak oso serio hartu du iraganaren ikerketa, ondorio judizialak barne.
Aldera litezke diktadura batean eta demokrazia elektoral batean egindako torturak? Tortura beti da larria, baina, kualitatiboki, larriagoa da demokrazian diktaduran baino; diktadurak berezkoa du tortura, baina demokrazia eta tortura kontzeptu antipodikoak dira.
Euskal Herrian tolerantzia handia eduki dute torturarekin administrazio publikoek, Espainiakoek eta hemengoek. Tolerantzia izan liteke modurik finena gertatu dena izendatzeko, askotan lan metodoa izan delako, tresna bat «terrorismoaren» aurkako borrokan. Argentinan ez bezala, Euskal Herrian gobernuetako arduradunek ezin izango dute argudiatu tortura salaketa horien berri ez zeukatenik. Argentinako komunikabideetan, diktadura garaian, ezinezkoa zen salaketa horien berri ematea. Euskal Herrian, aldiz, zenbait komunikabidek argitaratu egin zituzten salaketa horiek, elkarrizketak egin zizkieten torturatuei, eta haien irudiak argitaratu (Unai Romano...). Are gehiago, tortura kasu batzuk agenda publikoan egon ziren: epaiketak, kondena apur batzuk, manifestazioak, txostenak (TAT eta beste batzuenak)... Garai haietan, erakunde publikoetan arlo horretako ardura zeukatenek nekez erabili ahal izango dute ezjakintasunaren azalpena.
ETAren ondorengo garaiotan, EAJ, PSOE eta PP etengabe ari dira exijitzen ETAri eta ezker abertzaleari iraganaren autokritika egitea, lehenari bortxakeria erabiltzeagatik, eta bigarrenari bidelagun izateagatik. Duela bi aste egin du publiko Eusko Jaurlaritzak Paco Etxeberriaren zuzendaritzapean aditu talde batek torturari buruz egindako ikerketa. Lan hori, zientifikoa, landua eta xehetasunez eta ekarpen teoriko mamitsuz betea, Eusko Jaurlaritzako Bizikidetzako idazkari nagusi Jonan Fernandezen ekimena izan da. Ekimen ausarta, jakinda ezerosoa izango zela, gertatu den bezala, aipatu gabe igar litezkeen erakunde publiko eta alderdi politikoentzat. Ez dira ikerketa horren pareko asko egongo munduan.
Ikerketaren poliedrikotasunak alde askotako irakurketak egiteko aukera eskaintzen du. Politikoa da horietako bat. Ikerlarien txostenean, jakina denez, Espainiako Guardia Zibilaren, Espainiako Poliziaren eta Eusko Jaurlaritzaren ardurapeko Ertzaintzaren aurkako tortura salaketak jasotzen dira. Lehen bi polizien arduradun politikoak PSOE eta PP dira; Ertzaintzaren kasuan, EAJ nagusiki, eta PSOE-PSE.
Txostenak deskribatzen duen errealitatea ukatzea oso zaila dago. Bi aukera bakarrik daude: dioena egia da edo gezurra da, gertatu da edo ez da gertatu. Txostenak dioena gezurra dela esaten dutenak lelotzat hartzen ari dira ikertzaileak, nazioarteko teknika forentsean erreferentziazkoa den taldea izan arren —Espainian, Txilen, Argentinan, Britainia Handian, Saharan... ibiliak dira ikerketak egiten—. Are okerragoa dena, ari dira iradokitzen salaketak asmatu dituztenek, herritar arruntak direnak ez aktore profesionalak, gezur handi bat irentsarazi dietela ikerlariei; ez kasu bakan batzuetan, ez, milaka kasutan baizik.
Hirugarren aukera ere badago, itxura guztiaren arabera gertatzen ari dena. Txostenean lerro artean ageri diren hiru alderdi eta bi administrazio publikoek gorrarena egitea txostenaren aurrean, eta publiko egin eta berehala kutxa sakon batean gordetzea; aspaldi inon sinatu ez zuten hitzarmena errespetatzea, hau da, elkarri iraganaren konturik ez eskatzea, hirurak galtzaile aterako liratekeelako.
Begi bistakoa da txostenean arestian aipatutako hiru alderdi horiek ageri direla erretratatuta, eta, inork modu serioan kontuak eskatzen badizkie, oso zaila edukiko dute ardurak, zuzenekoak edo zeharkakoak, saihestea. Ikerketak azaleratzen dituen datuen artean bada bat, ikuspegi politikoarekin irakurrita, oso argigarria dena. Ajuria Eneko Ituna indarrean egon zen hamaika urteetan, 1988-1998, 900 salaketa baino gehiago daude jasota. Zer definizio eta helburu jarri zizkion Itunak bere buruari?: «ETAren terrorismoa bukatu, elkarbizitza demokratikoa osatzen duten printzipioak babestu, eta Zuzenbide Estatuaren defentsa egitea, beti legearen barruan». 900 salaketa, legearen barruan jardungo zuela agindu zuen itunaren garaian. Itun hura arrakastatsua izan zen ETAren aurkako borrokan, deusa tortura desagertzeko orduan. «Gu demokratok, zuek biolentoak» garaiak ziren.
Ertzaintzaren papera
Tolerantzia handia eduki dute herri honetako erakunde publikoek torturarekin, ETAren aurka herritarrak mobilizatzeko egindako ahaleginaren hamarrenekin, aspaldi desagertua zatekeelako tortura herri honetan. Herritar askorentzat, hiru polizia erakunderen artean, Ertzaintzaren kasua da mingarriena; Guardia Zibila eta Espainiako Polizia ez dituelako beretzat jotzen, Ertzaintza bai. Ez dezagun ahatz, Ertzaintzaren hasieran, Espainiako bi polizia erakunde horiek ez bezalako polizia eredu bat eskaini zigutela sustatzaileek.
Gizarte moderno batean egin ohi diren delitu guztien aurkako operazioak egin ditu hamarkadotan Ertzaintzak: ETA, droga trafikoa, lapurretak, bortxakeria matxista, hilketak, iruzur ekonomikoak, pertsonen trafiko ilegala, sexu esplotazioa... Baina ez du sekula torturatzaile bat atxilotu, ez etxe barrukoa (336 kasu txostenean), ez beste polizia erakundeetakoa (4.000 baino gehiago). Adierazgarria bere burua polizia integral moduan agertzen duen polizia batentzat. Juan Mari Atutxa Barne sailburuak, ordea, bazekien torturatzen zela, Euskadi Irratian iazko ekainean egindako elkarrizketan aitortu zuenez: «Ez daukat ezelako zalantzarik gorputz polizial desberdinetan torturatu denik; Ertzaintzaren barruan ez, ziur nago ezetz».
Erantzun bera eman zuen Atutxak baino aste gutxi batzuk lehenago, irrati berean, Gervasio Gabirondo ertzainburuak. Zer zetorren jakinda, ehunka salaketa Ertzaintzaren aurka, defentsa prestatzeari ekin zioten. Erantzun zezaketen, «nik dakidala, ez», «nire agindupean, ez», «engainatu ez baninduten, ez» bezalako erantzunekin. Erantzun irmoa eta korporatiboa eman zuten; dudarik txikiena ere ezin zen zabaldu etxeko polizien inguruan.
Begi bistakoa zen Jonan Fernandez Bizikidetza idazkariaren enkargua oso gaizki hartuko zutela Ertzaintzan. Ezin modu nabariagoan erakutsi zuen txostenari balioa kentzeko jarrera hori Jorge Aldekoa ertzainburuak, 2016ko ekainaren bukaeran, EHUko Uda Ikastaro batean. Delako ikastaroa Paco Etxeberriaren taldearen ikerketaren lehen emaitzak aurkezteko antolatu zuen Eusko Jaurlaritzak berak. Aldekoak ikastaroko mahai inguruetako batean parte hartu zuen, Ertzaintzak tortura saihesteko hartutako neurrien berri emanez. Ordu batzuk lehenago aurkeztutako txostenari buruz galdetu ziotenean, aretoan harridura eta haserrea eragin zuen erantzun argigarria eman zuen Jonan Fernandezen eta Jaurlaritzako beste kargudunen, Paco Etxeberriaren eta bere taldea osatzen duten ikerlarien eta atzerritik etorritako adituen aurrean: «Ez dut txostena irakurri, eta ez dut irakurriko behin betikoa den arte». Ezin gardenago esan zuen zer iruditzen zitzaion txosten hura.
Steven Spielberg zinema zuzendari estatubatuarraren Minority Report filmean polizia batek delituak aurreikusteko gaitasuna dauka, aurrez daki nork, non, eta noiz egingo duen delitua. Mundu osoko poliziek egiten jakin nahiko luketena. Tortura da ia delitu bakarra aurreikus litekeena: nork (atxiloketa egin duen polizia), nori (atxilotuari), non (polizia etxean), noiz (atxiloaldia), nola (unean uneko tortura motak). Bakarrik delitu horri ez jazartzeko agindua egonda uler liteke hamarkadetan inor ez atxilotzea, epailearen aurrera lekukotasunak ez eramatea. Ezer ez egitea.
Beste eredu bat
Beste era batera jarduteko eredua. Joan Saura Barne kontseilaria izan zen, Kataluniako ezkerreko bigarren gobernuan, Montilla presidente zela. Mossoen Bartzelonako polizia etxe batean atxilotuak torturatzen zituzten salaketaren berri eduki zuenean, tratu txar horiek ukatu beharrean, mossoen barne auzietako ikerketa taldea jarri zuen lanean. Galdeketa gelan, mossoak ohartu gabe, ezkutuko kamerak jarrarazi zituen, eta grabazioetan torturak ikusten zirela jabetu zenean, bideoak ezkutatu ordez, publiko egin zituen jardun zuzenaren erakusgarri. Eta abisua eman bere poliziei.