Europako Parlamentua bidelagun nahi dute A-9ko sustatzaileek
Bake prozesuaren egoera aurkeztu du Euskal Herriko delegazio batek europarlamentarien aurrean. «Biziki aberatsa» izan da elkarrizketa. Prozesua «sostengatzeko» eskatu diete
2017-11-29 / Iñaki Lasa Etura
Euskal Herriko bake prozesuan ahalik eta bidelagun gehien izateko lanean jarraitzen dute abenduaren 9ko mobilizazioko sustatzaileek. Saretze lan horretarako funtsezkoa den erakundeetako batean izan ziren atzo, Europako Parlamentuan. Bruselaraino joan zen Euskal Herriko delegazio bat, egoeraren berri europarlamentariei emateko asmoarekin. Hiru eragilek osatu zuten delegazioa: Les Republicains alderdiko Pirinio-Atlantikoetako senatari Max Brissonek, Bake Bidea mugimendu zibileko presidente Anaiz Funosasek eta Gabi Mouesca bakegileak. Hasiera batean, Frederic Espagnac PSko senataria eta Vincent Bru En Marcheko diputatua parte hartzekoak ziren, baina azken orduko lan arrazoiak zirela tarteko ez zuten egoterik izan.
Pozik amaitu zuen Funosasek. Elkarrizketa «biziki aberatsa» izan zela adierazi zion BERRIAri Bruselako trenetik jaitsi berritan. «Guretzat, inportantea zen A-9ra begira Bruselan hitz egitea eragile zibilek eta politikoek, ulertarazteko europarlamentariei zergatik goazen Parisera, haiek ere senti daitezen honen parte». Izan ere, prozesuaren bultzatzaileek hasieratik izan dute argi ezinbestekoa dela Europa prozesuaren parte bihurtzea: «Erraten duguna da guretzat bake prozesua ez dela soilik Euskal Herriaren afera, Europak ere badu zer esan. Horregatik, prozesua saretzen jarraitzen dugu». Parlamentuan ere egin zituen adierazpenak, Euskadi Irratian: «Badago aukera gauzak bururaino eramateko, eta denek dugu bide horretan zerbait ekartzeko».
Euskal Herriko egoera politikoaren berri eman zuten delegazioko kideek. Bake prozesuaren garapenak eragin dituen baldintzez jarduteaz gain, aurrera begira ere jarri ziren, europarlamentariak «sentsibilizatzeko» helburuarekin. Besteak beste, abenduaren 9an Parisen iraganen den mobilizazioaren berri eman zieten delegazioarekin bildu ziren hogei bat diputatuei. GUE, Berdeak/ALE, ECR eta ALDE taldeetakoak ziren parte hartu zuten politikari gehienak, baina Europako Alderdi Popularreko ordezkari bat ere izan zen: Alain Lamassoure frantziarra, hain zuzen ere. Eskari bat helarazi zieten: «Bake prozesua sostengatzeko». Gaiarekiko interesa nabaritu zien Funosasek: «Zentzuzko galderak egin dizkigute. Jarraitu dute egoera, eta oso garrantzitsutzat dute hautetsien eta eragile zibilen artean egiten ari garen elkarlana».
Brissonek sare sozialak erabili zituen atzokoaren berri emateko. «Europarlamentariei abenduaren 9ko Parisko manifestazioaren, Euskal Herriaren bake prozesuaren bilakaeraren eta presoen inguruan hautetsiek eta gizarte zibilak dituen eskarien berri emateko» joan zirela adierazi zuen. Poztu egin zen parlamentariek izandako erantzunarekin: «Oso adi entzun gaituzte. Bizikidetzara iristeko egindako bidaiaz hitz egin diet, eta Parisko mobilizazioaren zergatiez».
Flandriako N-VA alderdiko Mark Demesmaeker izan zen saioan parte hartu zuen europarlamentarietako bat, eta hark ere sare sozialen bitartez hedatu zuen berria: «Ipar Euskal Herriko ordezkari politiko eta sozialekin solasean: 'Bake iraunkorrak euskal presoen irtenbidea behar du'». Ez zen izan bakarra. EH Bilduko Josu Juaristi eurodiputatuak ere bide bera erabili zuen. «Elkarrekin egiten ari diren lana eta bidea nabarmentzeaz gain, abenduaren 9ko Parisko manifestazioaren garrantzia eta Europako Parlamentua bidelagun izatearen beharra nabarmendu dute Brissonek, Funosasek eta Mouescak europar diputatuen aurrean».
Azken bilkura publikoa
Abenduaren 9a zerumugan, bilkura publiko ugari egin dituzte bakegileek. Armagabetzeaz, bake prozesuaz eta Parisko elkarretaratzeaz hitz egin dute, besteak beste, hiriburuetan zein herri txikietan: Garindain, Donibane Lohizune, Hazparne, Donapaleu... Abenduaren 9aren gertutasunak behartuta, gaur egingo dute azken bilkura publikoa, hamabosgarrena. Herri enblematikoa aukeratu dute horretarako, «Euskal Herriaren historia aldatu duena»: Luhuso. 20:00etan izango da hitzaldia, herriko etxean.
Martine Bouchetek, Mixel Berhokoirigoinek eta Jeannot Lastirik parte hartuko dute. Horrez gain, Thomas Jacostenen La paix maintenant, une exigence populaire (Bake iraunkorra, herriaren eskaria) lana proiektatuko dute. Luhusora joateko deia egin dute antolatzaileek.