Presoen urruntze politika bertan behera uzteko gomendioa egin dute
Urruntzeak familietan duen eragina aztertu dute Eusko Jaurlaritzak agindutako ikerketa batean
2017-11-25 / Gotzon Hermosilla
Presoen urruntze politika «familien sufrimendu erantsiaren kausa» da, eta ez da «bateragarria» espetxe legeriaren gidari izan beharko luketen printzipioekin, hots, berreziketarekin eta gizarteratzearekin. Horiexek dira Eusko Jaurlaritzaren aginduz Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe giza eskubideen institutuak egindako txostenaren ondorio nagusiak. Presoen urruntzeak senideengan duen eragina aztertu dute ikerketan, eta gomendio bat ere egiten dute horretan aritu diren adituek: urruntze politika orokortua uztea eta «zigorren tratamendu indibidualizatuetara» itzultzea.
Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzako idazkari nagusiak azaldu duenez, 2016an eskatu zion Jaurlaritzak Pedro Arrupe institutuari ikerketa egiteko, eta horren helburua zen presoen urruntzeak familietan duen eragina aztertzea «ikuspegi humanitario batetik eta legezkotasunaren printzipiotik».
Arrupe institutuko Gorka Urrutiak eta Jose Ramon Intxaurbek esan dutenez, ikerketa egin zuten garaian 322 euskal preso zeuden Espainiako eta Frantziako kartzeletan, eta horietatik berrehun inguru beren ohiko bizilekutik 1.200 kilometro baino urrunago zeuden.
Baina datu kuantitatiboak baino gehiago, ikerketa kualitatiboa da txostenaren ardatz nagusia. Ikerketa hori egin ahal izateko, elkarrizketen bidea hautatu dute ikerlariek: hamalau elkarrizketa egin dituzte, eta hamazazpi senide elkarrizketatu dituzte —elkarrizketa batzuetan senitarteko bat baino gehiago egon baita—.
Aniztasun handia
Intxaurbek esan duenez, askotariko senideak hautatu dituzte elkarrizketatzeko, presoen senideen arloan ahalik eta esparru gehien aztertu ahal izateko. Elkarrizketatuen artean badaude senitartekoa espetxeratu zutenean adingabeak zirenak, mugikortasun arazoak dituztenak, senideak Espainiako edo Frantziako kartzeletan preso dituztenak eta abar. Elkarrizketak lortu ahal izateko, Etxerat elkartearen laguntza izan dute ikerlariek, eta txostenaren aurkezpenean eskerrak eman dizkiote presoen lagun eta senitartekoen elkarteari.
Aniztasun horren ondorioz, «kasuistika» ere askotarikoa da, arazo eta bizipen desberdinak agertzen direlako, eta zaila da ezaugarri komunik atzematea. Bat nabarmendu du Intxaurbek: «Den-denek erakutsi dute, oztopoak oztopo, euren senitartekoak bisitatzen jarraitzeko prestasuna». Baina horrek ez du esan nahi bisita horiek egiten jarraitzeko «arazorik» ez dutenik: «Urrunduta dagoen senidea bisitatzeak ahalegin fisiko, ekonomiko eta emozional handia dakar», esan du.
Ahalegin horien berri ematen dute senitartekoek ikerketan. Txostenaren zati nagusia elkarrizketatuen adierazpenek osatzen dute, eta, han, bidaiek dakarten gastu ekonomikoa, istripuen arriskua —bidaietan hamasei lagun hil direla jaso dute txostenean—, senide presoak gaixotasun larriren bat duenean familian sortzen den «antsietatea», adingabeen arazo bereziak eta beste hainbat gai dituzte hizpide.
Jonan Fernandezek azaldu du Jaurlaritza bat datorrela txostenaren ondorioekin. «Arrazoi asko daude espetxe politikaren aldaketa eskatzeko», esan du, «politikoak, bizikidetzan izango lukeen eragina, legearen interpretazioari dagozkionak, gizarteratzearen ingurukoak eta abar. Baina argudiorik inportanteena da urruntzeak beharrezkoa ez den sufrimendu injustua eragiten diela senideei». Fernandezek iragarri du txostena igorriko dietela Espainiako eta Frantziako espetxe politikaren arduradunei.