Legebiltzarrak espetxeetako kudeaketa eskatu du, ia aho batez
EAJk, EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PSEk Madrili eskatu diote eskumena Jaurlaritzaren esku uzteko. Negoziazioak «lehenbailehen» hastea galdegin dute
2017-11-03 / Edurne Begiristain
Espetxeetako kudeaketa Eusko Jaurlaritzaren esku gera dadila eskatu du, ia aho batez, Eusko Legebiltzarrak. Espetxe sistemaren inguruan Gernikako Estatutuan ageri dena betetzea eta eskumen hori EAEko gobernuari transferitzea galdegin diote EAJk, EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PSEk Espainiako Gobernuari. Hala, bi gobernuei dei egin diete «lehenbailehen» hasteko negoziazioak Bitariko Batzordean, akordio baten bila. Elkarrekin Podemosen ekimenez eztabaidatu dute gaia osoko bilkuran. PP ez gainerako taldeak prest agertu dira proposamenaren inguruan akordio zabalagoa lortzeko, eta erdibideko zuzenketa bat hitzartu dute. Hura da, azkenean, aurrera egin duena.
Gernikako Estatuaren 10. 14. eta 12.1. artikuluek jasotzen dute espetxeetako eskumenak Eusko Jaurlaritzaren esku egon behar duela, modu «esklusiboan». Eskumen horren barne daude kartzeletako antolamendua, erregimena eta funtzionamendua. Eusko Jaurlaritzak, bere gobernu programan, lehentasunen artean dauka eskumen hori eskuratzea, Gizarte Segurantzaren kudeaketa ekonomikoarekin batera. Espetxe sistemaren inguruan estatutuan ageri dena bakarrik eskatzen du Jaurlaritzak.
Horixe bera gogoratu du Joseba Zorrilla jeltzaleak eztabaidan, eta dei egin dio Espainiako Gobernuari elkarrizketa mahaian eseri eta akordio batera iristeko borondatea erakusteko. Estatutua betetzeko galdegin dio Zorrillak Madrili, «abagune politikoen menpe» egon gabe: «Tristea da Espainiako Gobernuari eskatu behar izatea lege bat betetzea».
Elkarrekin Podemosen ustez, espetxe sistemaren eskumena eskatzea gai politikoa bainoago, gai sozial bat da. «Ikuspuntu humanitario batetik, presoen bizi baldintzak hobetzeko aukera baten aurrean gaude». Uriaren esanetan, espetxe sistemaren eredua bera dago eztabaidaren erdigunean, eta, horren barruan, presoen gizarteratzea.
EH Bildutik Jone Goirizelaiak ohartarazi du bere taldearen babesa ez dela «txeke zuri» bat izango, eta, beraz, eskumen hori eskuratzeko egiten diren pausoak gertutik zainduko dituela. Goirizelaiak azaldu du estatu bat lortzeko bidean «tresna guztiak» eskuratzea ezinbestekoa dela eta horietako bat dela espetxe eskumenarena.
Eztabaidari kutsu politikoa kendu eta «izaera soziala» ematearen alde agertu da Alexia Castelo PSEko ordezkaria. Ohartarazi du ez dela «nahastu» behar espetxe politikaren kudeaketa eta espetxe sistemaren eskumena.
PPk ez du babestu gainerako taldeen testua, argudiatuta bi gobernuei dagokiela erabakitzea «noiz eta nola» eskualdatu nahi duten eskumena. Nerea Llanosen iritziz, gainera, Jaurlaritzak eskumena eskuratzeak ez du esan nahi «gauzak hobeto» egingo dituenik.